2014(e)ko maiatzaren 28(a), asteazkena

Auzo kooperatiboak, Hirii Komuna.Ekonomia metropolitar berri baten alde.

Can Batlló


Data: Maiatza 29
19:30.
Lekua Museo San Telmo
Gaur egun krisia, krisi urbanoa da batez ere. Inbertsio globaleko funtsek beren partizipazioak hiri-markan handitu nahi dituzten bitartean, herritarrek prekarietatearen eta gizarte bazterketaren esperientzia bizi dute. Nola sortu gizarte eta ekonomia orekatuko hiriak? Nola sortu auzo kooperatiboak guztiontzako izango den hiri baterako?

Ivan Miro soziologoa da, ekonomia kooperatiboan eta hiriko politiketan aditua. La Ciutat Invisibleko bazkidea. Xarxa d Economia Solidaria de Catalunya-ko kidea.

Donostia Udaleko Lankidetza Bulegoa/ Talaios Kooperatiba.
943481471

Amara - Morlans: Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen / Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia






Donostiako Udalak antolatutako ?Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen? ekimenaren baitan Amara eta Morlans-eri buruzko bigarren bilera irekia izango da herritarrek, modu kolektiboan proposamenak lehenesteko.

Jorratuko diren gaiak honakoak dira:


1. Kultura+euskara+kirola
2. Hirigintza+ingurumena+mugikortasuna
3. Garapen ekonomikoa
4. Gizarte ongizatea+ Herri-babesa
5. Zeharkako gaiak (generoa, herri-partaidetza, gazteria, adinekoak, migrazioa)

EGUNA :
Maiatzak 29
ORDUA :
19:00
LEKUA :
Amara Berri Eskola Publikoa (Morlans)


Dentro del proceso ?Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia?  organizado por el Ayuntamiento de Donostia /San Sebastián, se celebrará la segunda reunión abierta a la ciudadanía para que las y los vecinos puedan priorizar sus propuestas.

Los ámbitos a desarrollar serán los siguientes:

1.Cultura+euskera+deporte
2.Urbanismo+medio ambiente+movilidad
3. Desarrollo económico
4. Bienestar social+Protección Civil
5. Temas transversales (género, participación ciudadana, juventud, mayores, migración)

DÍA : 29 de Mayo
HORA : 19:00
LUGAR :  Colegio Público Amara Berri (Morlans)

Auzoak eta Herritarren Partaidetza / Barrios y Participación Ciudadana
Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián

Ijentea 6
943.481356

udala_partaidetza@donostia.org

www.donostia.org/partaidetza




2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Maiatzak 30 KULTUREN ARTEKO TOPAKETAK- EASO ENPARANTZA 30 de mayo ENCUENTROS INTERCULTURALES- PLAZA EASO

PROGRAMA
17:30 Haur eta gazteentzako tailerrak / Actividades infantiles y juveniles:
• Makillajea eta rasta hariak / maquillaje y rastas (Kaebnai elkartea)
• Graffitiak /Graffities (Bidez Bide)
• Afrikako Mapa /Mapa de Africa (Haurralde Fundazioa)
• Aurpegiak margotzen/ Pintura de cara (Haurralde Fundazioa)


18:30 Kultur ekintzak / Actuaciones culturales
• Nikaraguako Musika / Música de Nicaragua (Unidad de Nicaragüense en Euskadi)
• Dantza Latinoak / Baile latino (Esperanza Latina)
• Afrikako abesti eta dantzak / Canciones y bailes africanos (Afrikeuskadi)
• Latino eta euskal dantzak / Bailes Latinos y vascos (Asodeus)


21:00 Afari-merienda Donosti Berri elkartean / Merienda-cena en la Sdad. Donosti Berri


17:30 -21:00
Erakusketak / exposiciones:


• Sos Arrazakeria: FACE2FACE - Migratzaileen testigantzak /testimonios de personas
migrantes.


Dokumentazioa / documentación:
• Agifugi
• Bidez Bide
• Colectivo Bachué
• Decebal


Antolatzaileak Kolaboratzaileak:
Agifugi Donosti Berri elkartea
Afrikeukadi Esperanza Latina
Asodeus Haurralde
Bidez Bide Kaebnai
Amara Bai Colectivo Bachué Sos Arrazakeria
Decebal Un.Nicaragüense de Euskadi




2014(e)ko maiatzaren 24(a), larunbata

Igandean autobus geltoki aldaketak egongo dira, Easo kalea itxiko baitute


Herri bazkaria egingo dute igandean Easo kalean, Olatu Talkaren baitan. Dbuseko linea batzuek ibilbidea eta geltokiak aldatu beharko dituzte, beraz, 9:00etatik 17:00etara, gutxi gorabehera.
Honako desbideratze hauek egingo dituzte:
  • 21 Linea – Mutualitateak Anoeta, 26 Linea – Amara-Martutene, 28 Linea – Amara-Ospitaleak
- Erdialderantz: Antso Jakituna kaleko 11n, Easo plazan eta San Martin kaleko 25ean dauden geltokiak kendu egingo dira. Autobusak Foruen pasealekutik joango dira, eta Gernikako Arbolan eta Maria Kristina zubian geldituko dira.
- Amara alderantz: Ohiko ibilbidea egingo dute.
  • 32 Linea – Puio Errondo
- Erdialderantz: Antso Jakituna kaleko 35ean eta 11n eta Easo plazan dauden geltokiak kendu egingo dira. Antso Jakituna kalean dauden geltokiak Errondo-Barkaiztegira eramango dira, eta Easo plazakoa, berriz, San Bartolomera.
- Puio alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
  • 36 Linea – San Roke-Aldakoenea
- Aldakonea alderantz: San Roke kaleko 7an eta Easo plazan dauden geltokiak zerbitzurik gabe geldituko dira, eta Easo kaleko 9ra eramango dira.
- San Roke alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.
  • 37 Linea – Rodil-Zorroaga
- Rodil alderantz: Easo plaza eta Easo kalea 9.eko geltokiak Gernikako Arbolan (17 linea) eta Askatasunaren hiribideko 21ean egingo dira.
- Zorroaga alderantz: Ohiko ibilbidea egingo du.

Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko maiatzaren 23(a), ostirala

EUSKARAREN ALDEKO KROSA AMARA BERRIN

Amara Berriko Jai Herrikoien batzordearen izenean idazten dizugu antolatu dugun euskararen aldeko krossaren berri emateko. Lasterketa ekainaren 7an, larunbata, antolatu dugu. Zergatik? Guk jaiak urrian antolatzen ditugun arren, oraintxe hasten direlako Donostiako auzoetako festak, eta festa horietan, zerbait garrantzitsua bada, hizkuntzaren aldarria eta gozamena direlako. Hori dela eta, gure aportaziotxoa egin nahiean, udaldi hasieran aisialdia, aldarrikapena eta hizkuntza uztartuz ekimentxo bat antolatzea pentsatu genuen. Horra hor, krossaren aurretiko nondik norakoak!

Bestalde, krossa ilunzean antolatuko dugu; arratsaldeko 19:30etan prebostes plazatik (Ikasbide kultur elkarteko plazatik) hasiko da lasterketa, Amara Berrin zehar 6 km egin eta plaza berera itzuliko da. Parte hartzaileek 5 euro ordaindu beharko dituzte  web orri honetan http://www.herrikrossa.com/RealizarInscripcione.asp aurrez apuntatuz gero, bestela, 8 euro balioko du dortsalak plazan egunean bertan. 

Esan bezala, "Euskara ahoan. Oinak auzoan. Euskara auzotik auzoarentzat" lemapean egingo dugun krossaren bultzatzaile nagusiak gu gara, nahiz eta auzoko euskara batzordearen izenean antolatu dugun. 

Ekimen honen bitartez lortu nahi dugu euskararen aldarria auzo osora iristea. Horretarako, ordea, zure laguntza behar dugu. Beraz,  animatu nahi zaitugu krossean korrika egitera edo egunean antolakuntzan laguntzera. Korrika egitea aukeratuz gero, eskertuko genizuke ahal duzunean apuntatzea, eta antolakuntzan laguntzea erabakiz gero, mezu honi erantzutea.

Horretaz gain, laguntza handia litzateke, euskararen aldeko krossa zuen inguruan zehar zabalduko bazenute!
 krossa.jpg bistaratzen

2014(e)ko maiatzaren 22(a), osteguna

ARTE EDERREN ERAIKINA KULTUR ONDARE IZENDATU DU EUSKO JAURLARITZAK

Arte Ederren eraikina. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Arte Ederren eraikina. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Arte Ederren antzoki ohiaren eraistea saihestuko lukeen babes maila eman dio Eusko Jaurlaritzak aipatutako eraikinari. Hain zuzen ere, Monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondare izendatu du, udal gobernuak eskatu bezala. Izan ere, Bilduk hurrengo udalbatzarrean eztabaidatuko duten erakunde adierazpen bat erregistratu zuen duela egun gutxi, Eusko Jaurlaritzari Arte Ederren eraikinari babes maila handiena emateko eskatuz, hots, Monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondarea.
Jaurlaritzako teknikariek 2013ko ekainean egin zuten txostenaren arabera, Arte Ederren eraikinak Monumentu gisa kalifikatutako Kultur Ondare izendatzeko espedientea hasteko baldintzak betetzen zituen. Urtebete geroago, Jaurlaritzak izendapen hori berretsi du.
Udal gobernua pozik agertu da erabakiarekin, eta Jaurlaritzak “zentzuz” jokatu duela adierazi du. Hori bai, babesa bermatuko lukeen dekretua egin dezan eskatu dio, oposizioak otsaileko udalbatzarrean adostutakoarekin antzokia “eraistea posible litzatekeelako”. Hain justu, otsailean Udalbatzak Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezi berria onartu zuen. Onarpen horren ondorioz, Udalbatzak, udal gobernuaren irizpidearen kontra –kanpoko fatxadak eraistearen kontra azaldu baita– gaur egun Arte Ederren eraikinak duen C babes maila ematea adostu zuen. Horrek eraikinaren berreraikitzea ahalbidetzen du eta, ondorioz, bertan egin nahi duten hotelari bide ematen dio.
Egoera aldatu da orain, Jaurlaritzaren izendapenarekin. Gasteizko Gobernutik aurreratutakoaren arabera, jaurlaaritzak elkarrizketa prozesu bat abian jarriko du hiriko eragile publiko eta pribatuekin, eraikinaren etorkizuneko babesa eta erabilera bermatzeko.

Iturria: Irutxuloko Hitza

2014(e)ko maiatzaren 21(a), asteazkena

Herritarrentzat jardunaldi irekia/ Jornada abiera a la ciudadanía


Herritarrentzat irekitako jardunaldia, 2014ko ekainaren 26ko Udalbatzaren gai zerrendan sartuko diren arau proiektuen berri ematekoa.


Maiatzaren 26an
informazioa emango dugu Udal Gobernuak sustatu eta 2014ko ekainaren 26ko ohiko Udalbatzari hasierako onarpena emateko aurkeztuko zaizkion arau proiektuei buruz.

Nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira bilerara. Udalbatza Aretoan izango da, Alderdi Ederretik sartuta, 18:30ean.



Arau proiektu hauek azalduko dira:


1.- Zibismoari buruzko udal Ordenantza aldatzea.
   Nora Galparsoro Hiri Azpiegituretako eta Zerbitzuetako zinegotzi ordezkariaren eskutik.

2.- Gizarte Kontseiluaren Araudia aldatzea.
   Axier Jaka Informazioko, Partaidetzako eta Ingurumeneko zinegotzi ordezkariaren eskutik.

3.- Bio-hondakinik ez Sortzeko Ordenantza.
  Axier Jaka, Ingurumeneko zinegotzi ordezkariaren eskutik.


Gaiak azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da gai bakoitzeko, galde-erantzunetarako.

Jornada abierta a la ciudadanía, para informar sobre los proyectos normativos que se incluirán en el orden del día del Pleno municipal del 26 de junio de 2014.



El próximo día
26 de mayo se informará sobre los proyectos normativos que, promovidos por el Gobierno municipal, se elevarán para su aprobación inicial a la sesión ordinaria del Ayuntamiento Pleno a celebrar el día 26 de junio de 2014.

La sesión abierta a toda la ciudadanía se celebrará a las
18.30 en el Salón de Plenos, entrada por Alderdi eder.


Los proyectos normativos incluidos en el orden del día son los siguientes:


1.-Modificación de la Ordenanza Municipal sobre el Civismo.

   Nora Galparsoro, Concejala delegada de Infraestructuras y Servicios Urbanos

2.-Modificación del Reglamento del Consejo Social.
 Axier Jaka, Concejal delegado de Información y Participación Ciudadana

3.-Ordenanza sobre Prevención del Biorresiduo.
 Axier Jaka, Concejal delegado de Medio Ambiente.




Tras la exposición habrá un tiempo por tema de preguntas y respuestas.




2014(e)ko maiatzaren 20(a), asteartea

MUINOA, KOMENTUA ETA BAINUETXEA BABESTUKO DITU SAN BARTOLOMEKO HIRIGINTZA PROIEKTUAK


Udalaren Gobernu Batzordeak hasierako onespena emango dio ostiralean Plan Orokorraren San Bartolomeko aldaketari, muinoa, komentua eta bainuetxea babesten dituen hirigintza-eragiketa bideragarri bat ahalbidetuta.
Eragiketa hori blokeatuta zegoen 1991ko Plan Orokorra onartu zenetik. Proiektu ugari prestatu dira, baina batek ere ez zuen inguruaren ondarea babesten. Horregatik, muinoaren defendatzaileek Espainiako Auzitegi Gorenera jo zuten eta horrek arrazoia eman zien.
Donostiako alkate Juan Karlos Izagirrek honela hitz egin du gaiaz: “Urtetan geldirik egon den eragiketa desblokeatuta, oinarria jartzen ari gara hirian ingurune berri bat sortzeko, eta horri esker, espazio publiko bat berreskuratu ahalko da herritarrentzat, bai eta ardatz berri bat eraiki ere. Ingurunea, gainera, turismoarentzat ikono berri bat izango da. Eraldaketa handia ekarriko dio Donostiari”.
Infografia-03

Aldaketak

Plan Orokorra aldatzeko agiriak hobekuntza handiak dakarzkio San Bartolomeko inguruneari. Espazio publiko bat antolatuko da iparraldeko magalean eta San Bartolomeko goiko aldean, eta gainera, begiratoki handi bat izango du hirira irekia, baita haur-jolasen gune bat ere.
Goiko aldeko ingurunea antolatzeko orduan, erabilera publikoa bultzatuko da, eta zirkulazioaren gaineko eraginak txikiagotuko; halaber, erdiko kale bat ere sortuko da.
Bainuetxearen fatxada babestua Arroka plazara eramango da, babestearren, Eraikitako Hiri Ondarea Babesteko Plan Berezi berrian aurreikusita dagoen moduan.
Komentuaren iparraldeko hegalean hirugarren sektoreko zein ostalaritzako erabilerak ezarriko dira. Era berean, hirugarren sektoreko erabilerak handitu egingo dira; 18.175 m2 izatetik 30.969 m2 izatera igaroko dira. Iparraldeko magalean ere aurreikusita dago erabilera horiek garatzea; sigi-sagako eskailera bat egingo da, eta aisialdirako gune gisa pentsatuta dauden hainbat eskailera-buru handiri bide emango die horrek.
Aurretik aurreikusitako bizitegi-garapenak sendotuko dira, orobat; hala, 516 etxebizitza eraikiko dira, baita bide-sarbide bat ere Larramendi kaletik, igotzeko soilik, jaitsiera Aldapeta maldatik egingo baita.
San Bartolome pertsona guztientzat izango da irisgarria. Sarbidea ahalbidetzeko, igogailu bat ipiniko da egun bainuetxea dagoen eremuaren aldamenean.

Ostatu emateak

Auzoko beharrak aintzat hartuz, etxebizitza edo lokal bat beharko zuten lagunen kopurua 174koa izango zela kalkulatu zen. 25 lagun ingururi Morlanseko etxebizitzetan eman zitzaien ostatu. Lokalei dagokienez, batzuek beste lokal baten ordez ordainsari bat jasotzea erabaki zuten. Gainerakoek, 135 inguruk, auzo berriko etxebizitzak eta lokalak jasoko dituzte.
Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranek eragiketa “mugarri” jo du: “Espazio publikoa berreskuratzea dakar baita lortutako emaitza bisualarekin egin ere. Aurrera egingo dugu oraindik plangintza mailan San Bartolomeren eraldaketa ahalik eta lasterren errealitate bihurtzeko”.

Iturria:  Donostia Gaur

INFORMACION SOBRE EL CONTENEDOR MARRON EN AMARA

- 23 de mayo, 12:30, en la plaza Easo.
Casi 9.000 familias se han apuntado en la campaña para empezar a utilizar el nuevo sistema de recogida de la materia orgánica
El Ayuntamiento puso en marcha en marzo la campaña Hemen da Konposta! La primera parte de la campaña para dar la bienvenida al compost terminará en julio. Para entonces, el nuevo sistema estará implantado en toda la ciudad, y se espera que el 40 % de donostiarras comiencen a utilizarlo. Hasta ahora casi 9.000 familias se han apuntado (son 8.936 hoy).
Mientras, el Ayuntamiento sigue con la campaña para dar a conocer el nuevo sistema. A medida que vse a expandiendo el sistema de recogida, el Ayuntamiento está poniendo puntos de información para conocer los detalles sobre éste con la ayuda de monitores especializados. En total, se colocarán 80 puntos en toda la ciudad.
Esta semana, además, la concejal Nora Galparsoro también visitará dos puntos, para informar a los ciudadanos y las ciudadanas. Hoy, por ejemplo, ha estado en la plaza Hiru Damatxo de Aiete.
konposta
Éstas serán las dos próximas citas:
21 de mayo, 12:30, en la plaza del Cedro.
23 de mayo, 12:30, en la plaza Easo.
Por otra parte, este será el calendario de los puntos informativos, hasta finales de mayo:
Mirakruz-Bidebieta
20 de mayo. Plaza Juan XXIII (alrededor de la iglesia).
21 de mayo. Plaza del Cedro.
22 de mayo. Avenida Ategorrieta.
Amara
23 de mayo. Plaza Easo.
24 de mayo. Rotonda de Pio XII.
26 de mayo. Arcco.
27 de mayo. Sancho el Sabio 2.
28 de mayo. Plaza Ferrerias.
29 de mayo. Plaza Mercaderes.
Con mal tiempo, en la plaza Merkatari.

2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Amarako Jai Batzordearen bilera irekia

Aupa auzokide,

Amarako Jaietarako hilabete gutxi batzuk geratzen diren honetan jaiak antolatzera goaz!

Horretarako, egitarauaren osaketarekin hasiko gara ASTELEHEN HONETAN BERTAN. Zure PARTEHARTZEA beharrezkoa dugu auzoak auzoarentzat egindako jaiak sortu nahi ditugu eta.
EZ IZAN ZALANTZARIK, hurbildu zaitez Amarako Jai Batzordearen bilera irekira.

Hitzordua: Maiatzaren 19an, 19:30etan, Donosti Berri elkartean.

Ezin izango bazina etorri, bidali gure helbide elektronikora zure proposamena : amarako.jaia.batzordea@gmail.com

2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Aniztasunaren Asteburua izango da 11 Kolore Fest

Danbor martxarekin batera egitarau zabala antolatu dute maiatzaren azken astebururako EH 11 Kolorek, Gipuzkoako erregio etxeek, Parte Zaharreko ostalariek, Donostiako Piratek, 2016 egitasmoak eta Donostiako Udalak.
eh11KOLORE, aurkezpena
Aniztasunaren Asteburuan salgai izango dituzten pintxoak aurkeztu dituzte Parte Zaharreko ostalariek.(Argazkia: E. Zabala)
Donostia aukeratu du berriro ere Euskal Herria 11 Kolore mugimenduak jaia eta aldarrikapena batzeko. Izan ere, aniztasuna aldarrikatzeko iazko 11 Danbor Martxak izandako arrakasta dela eta, aurten jaia errepikatzea erabaki dute. Oraingoan, ordea, jaia hiru egunetakoa izango da, 11 Kolore Fest Aniztasunaren Asteburua izenburupean. Hala, maiatzaren azken astebururako egitarau erakargarria antolatu dute, Gipuzkoako erregio etxeen, Parte Zaharreko ostalarien, 2016 egitasmoaren, Donostiako Piraten eta Donostiako Udalaren parte hartzearekin.
Euskal Herriko biztanleen jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaio zen EH 11 Kolore. Hala, aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion aberastasuna dute abiapuntu. Gizarte eragile nahiz erakunde ororen parte hartzeari irekia dago jarduera eta maiatzeko azken asteburuan egingo duten jaira gonbidatu dituzte herritar guztiak.
Danbor martxa izango da ekitaldi nagusia, iaz bezalaxe. Alderdi Ederren danborrekin elkartuko dira maiatzaren 31n, eta txupina botako du Javier Suarezek, Donostiako Errioxako Etxearen izenean. Hala, Gipuzkoako erregio etxe zaharrenari omenaldi txiki bat egin nahi diote, ehun urte bete berri baititu. Ondoren, Oreka TXak iaz propio sortutako Atanbora kantua joko dute elkarrekin partaide guztiek. Donostiako Piraten Burubeltz konpartsak animatuko du 11 Danbor Martxa, eta Erdialdeko kalaeak zeharkatuko ditu. Alderdi Ederren bukatuko dute ibilbidea, eta bertan, Lekeitioko Deabruen suzko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Igandean, berriz, Gipuzkoako Errejio Etxeen XXIX. Eguna izango da, Kostituzio plazan. Jai horrek ere 11 Kolore Festekin bat egingo du. Hala, gastronomia produktu anitzak dastatzeko aukera egongo da, jarriko dituzte zortzi postuetan. Gainera, Errioxa, Gaztela, Andaluzia, Extremadura, Aragoi eta Galiziako folklore taldeek desfilea egingo dute Erdialdeko kaleetan barrena, eta ondoren, emanaldiak eskainiko dituzte Konstituzio plazan.
Bestetik, Parte Zaharreko ostalariei esker, pintxo bereziak dastatzeko aukera egongo da Aniztasunaren Asteburuan, 11 Pintxo 11 Zapore jarduerari esker. Hala, larunbatean eta igandean Parte Zaharreko hamaika tabernetan beste herrialde batzuetako sukaldaritzan oinarritutako pintxoak egongo dira salgai: Txuleta (Txile), A fuego negro (Mexiko), Aitona (Galizia)…
11 KOLORE FEST, EGITARAUA:
Maiatzak 30, ostirala
  • 17:30-21:00. Kultur ekitaldiak eta haurrentzako tailerrak, Easo plazan.
Maiatzak 31, larunbata
  • Sardina Freskue haurrentzako ikuskizuna, Bulebarrean.
  • 17:30. 11 Danbor Martxa, Alderdi Ederren.
  • 20:30. Lasarte Orioako Semblante Andaluz eta Tik-Tara talde zarauztarraren musika eusko kubatarra.
Ekainak 1, igandea
  • 10:00. Errejioetako folklore taldeen desfilea. Alderdi Ederretik Konstituzio plazara.
  • 11:30-14:30 eta 18:00-21:00. Folklore taldeen emanaldiak, Konstituzio plazan.
  • Egun osoan zehar, zortzi txosna jarriko dituzte, eta bertan erregio etxeetako gastronomia produktuak salgai egongo dira, Konstituzio plazan.
Salgai egongo diren pintxoak (Maiatzak 31 eta ekainak 1):
  • TXULETA taberna. Enpanada txiletarra (Txile). Haragi xehetua, arraultza egosia, azeituna.
  • A FUEGO NEGRO. Belarri eskabetxatua mole izoztuarekin (Mexiko). basatxerri belarria, porrua, azenarioa, laurel hostoa, gatza, eskabetxea, mole sorbetea.
  • AITONA taberna. (Galizia). Olagarroa, piper gorria, piper berdea, tipula, arraultza, piperauts gozoa.
  • ORMAZABAL taberna. (Katalunia). Piperra, alberjinia potxatua eta antxoa ogi txigortuaren gainean.
  • HERRIA taberna. (Eskozia). Galeper arraultza eta garagi xehetua.
  • BELFAST irish tavern. (Irlanda). Izokin keztatua, patara, pipermina, askotariko letxugak eta morroi piperra.
  • REKALDE taberna. (Palestina). Letxuga, tomatea, alberjinia, falafela, jogurt saltsa eta menta.
  • ZERUKO taberna. (Maroko). Kuskusa eta txipiroiak tintan.
  • BORDABERRI. (Txina). Ahatea, lekak, wantuna, pontzu saltsa (soja eta zitrikoak), eta sagar purea.
  • ORDIZIA taberna. (Kolonbia). Arto irin taloa lau gaztekin eta beste arto irina haragiarekin.
  • EL QUINTO PINO. Eguberri (Errioxa). Arkume tripak errioxar erara prestaturiko patatekin.
Iturria: Irutxuloko hitza

Amara - Morlans: Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen / Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia



Donostiako Udalak antolatutako Auzoak eta Herriak Donostia Indartzen ekimenaren baitan Amara eta Morlans-eri buruzko bilera irekiak izango dira herritarrek modu kolektiboan  bizigune bakoitzeko diagnostikoa egin eta proposamenak lantzeko.

EGUNA : Maiatzak 21 eta 29
ORDUA : 19:00
LEKUA : Amara Berri Eskola Publikoa (Morlans)

Dentro del proceso Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia organizado por el Ayuntamiento de Donostia /San Sebastián, se celebrarán reuniones abiertas sobre Amara y sobre Morlans  para que las y los vecinos puedan actualizar mediante el trabajo colectivo el diagnóstico de cada zona y hacer propuestas.

DÍA : 21 y 29 de Mayo
HORA : 19:00
LUGAR :  Colegio Público Amara Berri (Morlans)

Auzoak eta Herritarren Partaidetza / Barrios y Participación Ciudadana
Donostiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
Ijentea 6
943.481356

udala_partaidetza@donostia.org
www.donostia.org/partaidetza



2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

ITXAS-GAINEKO AZKEN AUZOLAN BALORAZIOA ETA DEIALDI BERRIA

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu aurreko 
larunbatean eginzenuten lanagatik, asko aurreratu genuen 
eta zegoen giroa ikusirik erabataserik geratu ginen. 
Espero dugu zuek ere sentimendu bera izan zenutela!
Egiten dugun balorazioa izugarria da, eskerrik asko benetan!!!

MAIATZAK 10, LARUNBATAREKIN, AUZOLAN 11etatik aurrera 
(Aldapeta, 62, Donostia)
Aurrekoan komentatu genuen bezala, larunbat honetarako ere 
auzolan bat antolatu dugu eta ondoren bazkari herrikoia 
antolatua dago (oraingo honetan, denek bertan gelditzeko 
aukera izango duzuela espero dugu), horretarako, 12etan 
beharrean 11tan hasiko gara, denbora gehiago izan dezagun. 
Aurreko asteko saioa, elkar ezagutzera bideratua zegoen,
baita espazioa ezagutzera ere. Aste honetarako ordea, 
zehaztapen gehiago egin nahi genituzke eta horretarako
espazioa kudeatuko duen asanblada bat sortzean ondo legoke, 
bide batez, esku artean dugun proiektuari forma emanez. 

Datorren larunbatean ikusiko gara!! Bitartea, ondo ibili!!!!

Iturria: Donostialdeako okupazio bulegoa