2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

URTE BERRI ON!

Amara baitik urte berri on opa nahi dizuegu auzokide, laguntzaile eta Donostiar horori.

2016 urtean auzoa erakitzen jarriatuko dugu.


2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EASO DA PLAZA – AMARAKO SANTO TOMASAK


Hirugarren urtez badator Amarara Easo Da Plaza, Amarako Santo Tomasak. Abenduaren 21an izango da. Aurtengo berrikuntzen artean auzo osora zabalduko dela festa. Bestalde musikari indar gehiago eman zaio. Aurten Easo plazaz gain astaldeko egitaraua Arrokako frontoian eta Easo plaza txikian izango da.

EGITARAUA:

10:00tan POSTUEN IRIKIERA: Txistorra, taloak, sagardoa, barazkiak, esku lanak, txerrikiak...

HERRI KIROLAK: Euskal makilarekin borroka erakustaldia.

TRIKITILARIAK Auzoko kaleetan zehar.

11:00tan ERROMERIA : Joxe Mendizabal.

16:00tan POSTUEN ITXIERA ETA POTEOA AUZOKO KALEETAN ZEHAR.

16:00tan KONTZERTUAK ARROKAKO FROINTOIAN.

- SKASTI
- LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS.
19:00tan KONTZERTUA EASO PLAZA TXIKIAN.
- LIMON TWIST.


Easo plazan postu ezberdinak egongo dira. 

Antolatzaieleak: Donosti- Berri elkartea eta Amara Bai, auzo elkartea.
Laguntzaileak: Haziak Herri denda, Kaxilda, Sare, La Bodeguilla, Javier, Amarako Jai Batzordea

 














2015(e)ko abenduaren 14(a), astelehena

XXXI. SAN SIVLESTRE DONOSTIARRA

Datorren abenduaren 31n, ostegunana, XXXI. San Silbestrea egingo da Donostian, Amara Kirol Elkarteak antolaturik. Amarako Amara kalean kokatua dago eta kirol alorrekoa da. Elkartearen osaketan egun, kirol desberdinetan dabiltzan kirolari federatuekin kontatzen dugu, hala nola, atletismoa, areto futbola,...
Aurreko urteetan eginiko lanari esker, egun, Donostiarra Gipuzkoako proba herrikoien egutegian sartua dago eta erreferentzialtasuna zein partehartze arrakastatsua lortuak ditu. Iazko urtean izan genuen non 4.000 lasterkarik hartu zuten parte, eta horietatik % 35 emakumeak izan ziren. 

Ibilbidea:



Izen ematea: http://sansilvestredonostiarra.com/



Antolatzailea: Amara Kirol Elkartea

2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

AMARAKO OLENTZEROA

Abenduak 24an 11:30tan aterako da Olentzero auzoko kaleetatik zehar. Baina abenduak 11an hasiko dira Olentzeroa prestatzen. Bestalde ensaioak Abenduak 11,18 eta 22an 17:00tan hasiko dira. 

Olentzero etorri baino egun batzuk lehenago abenduak 18an Ongi etorria egingo zaio Mari Domingiri arratsaldeko 17:00tan Mamur Aisialdi taldearen eskutik. 

Abenduak 24an 11:30tan auzotik zehar Olentzerorekin batera kalegira egingo da, bertan abestiak, dantzak eta sorpresa ugari egongo dira. Olentzero Mamur Aisialdi taldearen egoitzatik aterako da, Amara kalea 11.



GABONAK ZURETZAT AMARAN.

Aurtengo gabonetan ere haurrentzako hainbat ekimen egongo dira auzoan Gabonak zuretzat programaren barruan. Mamur aisialdi taldeak, Nuevo Mundo, Eskola dantza taldeak eta Donosti-Berri elkarteak antolatuta. Sukaldaritza tailerra, dantza tailerra, eskulanak, Amarako Olentzeroa... Ekimen batzuetan parte hartzeko izen eman beharra dago. 


Egitaraua: 



2015(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

Prentsa oharra: ERASO SEXISTARIK EZ! BORTXAKETARIK EZ!

La asociación de vecinos de Amara Bai habiendo tenido conocimiento de la violación de una mujer en el Circus queremos hacer saber a nuestr@s vecin@s lo siguiente:
No tenemos palabras de repulsa ante este hecho, todas nos parecen insuficientes ante este horror.
Queremos afirmar que no hay excusas para una acción de este tipo.
Queremos hacer llegar a la joven nuestra solidaridad y alabar su valentía por la denuncia.
Así mismo queremos denunciar por enésima vez las situaciones que se han dado en el Circus, broncas, peleas, navajazos…Todo esto ha sido puesto en conocimiento de las diferentes corporaciones, de la Guardia Municipal y de la Erztantza.
Pero no han servido para nada. Esperamos que este horror sirva para tomar decisiones rápidas y contundentes.
Por ello convocamos hoy lunes 7 de diciembre a las 7,30 en la plaza Easo.

Amara, 7 de Diciembre del 2015

Aurreko egunean Circusen bortxaketa baten berri izan eta ,Amara Bai Auzo Elkarteatik hau jakin arazi nahi dugu :
Ezin dugu izena jarri gertatukoari, dena gutxi iruditzen zaigu.
Halakoa egiteko ez dago aitzakirik
Emakumeari gure elkartasuna adierazi nahi diogu baita goraipatu bere balentria salaketa jartzerakoan.
Bide batez, salatu nahi dugu Circusen portaera eta han gertatzen diren iskanbilak, istiluak, labankadak eta abar.
Gertaera guzti hauek jakin azari diegu bai Udalari,bai Udaltzaingoari, bai Ertzantzari.
Baina ez dugu ondoriorik ikusi.
Espero dugu honekin halako egorari bukaera ematea, betirako eta laster.
Horregatik deialdi bat zalbaltzen dugu auzokideei eta Donosti osoari ,gaur astelehena 7 arratsaldeko 7,30 konzentratuko gara Easo plazan.

Amara 2015 Abenduaren 7an.


2015(e)ko abenduaren 3(a), osteguna

ABENDUAK 3, EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, abenduak 3a dugu euskararen nazioarteko eguna. Gaur euskararen nazioarteko eguna izanik euskara 365 egunetan erabili behar dela gogoratu nahi dugu. Ez soilik euskararen nazioarteko egunean. Horregatik aldarrikatu nahi dugu amaran 365 egunetan bizi nahi dugula euskaraz.

Amara baitik euskararen alde dugun konpromisoarekin aurrera jarraitu nahi dugu 365 egunetan euskara erabiliz eta bultzatuz. 






2015(e)ko abenduaren 1(a), asteartea

Metroa gelditzeko buzoneo informatiboa eta manifestazioa abenduaren 12an Donostian / Buzoneo informativo y manifestación por la paralización del Metro el 12 de diciembre en Donostia:

1.EUSKARA
2.CASTELLANO

Metroa gelditzeko buzoneo informatiboa eta manifestazioa abenduaren 12an Donostian

Metroa gelditzeko Donostiako “satorralaiak” bizilagunen eta elkarteen batzarrak hiriko auzo guztietan buzoneo informatiboa egin du eta abenduaren 12an manifestaziorako deialdia zabaldu du. Bizilagunen mugimendu honek Metroaren igarobideraen proiektua gelditzeko galdegiten du, hiri ereduari buruz eta Donostialdearako garraio publikoaren inguruan irtenbiderik onena izan daitekeenari buruz eztabaida eta erabaki prozesu parte hartzaile bat irekitzeko. Gaur prentsaurrekoa eman dugu Donostiako Udaletxearen aurrean (argazkia bidaltzen dizuegu)

Asteburu honetan 130 lagun baino gehiagok parte hartu du hiri osoan egindako buzoneo informatiboan. “Donostiako Metroaren Berriak” izenburuko periodiko orria udalerriko 85.000 etxebizitzetako postontzietan buzoneatu da, Donostiako etxebizitza guztietara egitasmo honekiko ikuspegi kritikoa helarazteko asmoz. Ekimen honen bidez, proiektuaren bultzatzaileek kaleratu ohi dituzten albiste propagantistikoetan ezkutatu ohi den informazioa zabaldu dugu, hiritar guztiei Metroaren egitasmoa ezbaian jartzen duten hainbat galdera eta arrazoien berri emanez 

Metroaren gaia dela eta, Eusko Jaurlaritzak, Diputazioak eta Udaletxeak agertzen duten itxikeria berriro salatzen dugu, egitasmo honek ilunkeria eta sekretismo kezkagarriarekin aurrera segitzen baitu. Hala, hirian Metroa eraikitzeko behin-betiko proiektuen idazketa esleitu berri du Eusko Jaurlaitzak, herritarrek egindako alegazioei erantzunik ere eman ez dien bitartean. Beraz, hiritarren iritziak eta proposamenak mesprezatzen dituzten halako ihardunbide prepotenteak alde batera uzteko eskatzen diegu.

Gure ustez, Metroaren afera hirian eta auzoetan zabal eztabaidatu behar da. Hortarako hainbat asanblada informatibo egin ditugu auzo ezberdinetan, eta herritar askoren iritzia argia dela esan dezakegu funtsezko gai batzuren inguruan:
-       Donostian Metro bat eraikitzea zentzugabekeria da, hiriaren tamainagatik eta eskaera sozialagatik justifika ezin datekeena.
-  Metroak Dbus-en zerbitzuetan izango lukeen eragina kezkagarria da, hainbat autobus linearen eta zerbitzuren galera ekarriko lukeelako seguruenik. Aldiz, autoen trafikoa ez luke hirian gutxituko.
- Metroa eraikitzeak hiriko Erdialdetik Amararaino hedatzen diren eraikinetan sortuko dituen arriskuak nabarmenak eta larriak dira, jakina baita hiriaren zorupeak dituen baldintza fisikoak arras desegokiak direla horrelako azpiegitura-lan handi bat egiteko.
- Egitasmo honek dakarren baliabide publikoen xahuketa kritikatzen da, Metroaren eraikuntza eta mantenimendu kostuak oso altuak baitira.  Zeharo salagarria da geltoki bakoitzean eguneko 40.000 bidaiariren joan-etorriak emango direla esanez zabaldu duten gezur potoloa.
- Metroarekin sustatzen den hiri eredua auzitan jartzen da, Erdialde/Kontxa inguruan zentralizaturiko hiriaren ikuspegia indartzen duelako bere ibilbidearekin, hain zuzen ere hiriaren “bihotz turistikoaren garapen komertzial indartsuei euskarria” emateko.
- Badira egungo garraio publikoko sare osoaren aprobetxamenduan oinarrituriko alternatiba proposamen logikoagoak eta orekatuagoak: funtsean, Topoaren eta hiriko autobus linea nagusien arteko osagarritasun eraginkorra bilatu behar da, garraio publikoko bi sistemen artean aldatzeko puntuak sortuz. Era honetan, tren-bus aldaketa erraztuz, autobus eta Eusko Tren lineen erabilera emendatuko litzateke, garraio publikoan guztira egin daitezkeen ibilbideen kopurua handitu, eta gaur egun autoa erabiltzen duten bidaiariak erakarri.

Hori denagatik, bizilagunen mugimendu honek eztabaida zabala irekitzearen eta mobilizatzearen alde egiten du Metroaren egitasmoa gelditzeko. Helburu hori aurrean, ekintza informatiboak egiten jarraituko dugu eta abenduaren 12an egingo den manifestazioan ahalik eta herritar gehienak biltzeko dei egiten dugu, eguerdiko 12:00etan Easo Plazatik abiatuta, “Beharrezkoa ez delako, Metroari ez!” lemapean.

Bukatzeko, Donostiako talde sozial eta elkarte guztiei manifestazio deialdiarekiko atxikimendua adierazteko eskatzen diegu, Donostiarentzat nahi dugun hiri eta garraio ereduari buruz eztabaida publikoa sustatze aldera, Metroaren proiektua gelditzeko aldarrikapenarekin bat eginez.

Zuen partehartzea espero dugu beraz, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere. Manifestazioaren kartela eta buzoneaturiko periodiko-orria bidaltzen dizkizuegu (ikus artxikitako artxiboak). Gure webgunea bisitatu dezakezue (satorralaia.wordpress.com), eta bertan informazio zabala aurkituko duzue, eta harremanetan jartzeko helbide hau: e-posta: satorralaia@gmail.com.  Tw@satorralaia
etroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarra

2015eko abenduaren 1ean
  
 



Buzoneo informativo y manifestación por la paralización del Metro el 12 de diciembre en Donostia:

La asamblea de vecinos/as y asociaciones “satorralaia” de Donostia por la paralización del Metro ha realizado un buzoneo informativo en todos los barrios de la ciudad y convoca una manifestación para el 12 de diciembre. Este movimiento vecinal reclama la paralización del Proyecto de la pasante del Metro con el fin de  abrir un proceso participativo de debate y decisión sobre el modelo de ciudad y la mejor solución de transporte público para Donostialdea.  Hoy hemos realizado un rueda de prensa ante el Ayuntamiento de Donostia (os enviamos una foto).

Durante este fin de semana, más de 130 personas han participado en el buzoneo informativo realizado en toda la ciudad con el fin de hacer llegar a todos los hogares de Donostia una visión crítica de este proyecto. La hoja de periódico titulada “Noticias del Metro de Donostia” ha sido buzoneada en las 85.000 viviendas del municipio, con el fin de proporcionar a la ciudadanía una información que no se suele encontrar en las noticias propagandísticas que habitualmente difunden los promotores de este proyecto.

Denunciamos la opacidad que mantienen el Gobierno Vasco, la Diputación y el Ayuntamiento alrededor de este proyecto que continúa adelante rodeado de un oscurantismo y un secretismo preocupantes. A este respecto, el Gobierno Vasco acaba de adjudicar la redacción de los proyectos constructivos de la pasante del Metro por la ciudad sin haber contestado a las alegaciones. Emplazamos por tanto a las administraciones a dejar de lado esta actuación prepotente que supone despreciar los argumentos y las propuestas de los ciudadanos.

Creemos que éste debe ser un tema ampliamente debatido en la ciudad y en los barrios, donde hemos hecho varias asambleas informativas. La opinión de una gran parte la población es clara respecto a varias cuestiones fundamentales:
- La construcción de un Metro en Donostia constituye un disparate y no está justificada ni por la dimensión urbana ni por la demanda socialmente necesaria en nuestra ciudad.
- Preocupa el impacto del Metro en Dbus y la muy probable supresión de líneas de autobús y de otros servicios en funcionamiento. En cambio, no reduciría el tráfico de vehículos privados en la ciudad.
- La construcción de un Metro subterráneo conlleva riesgos evidentes y considerables para las edificaciones que se extienden desde el Centro hasta Amara, debido a las condiciones físicas desfavorables que presenta el subsuelo de la ciudad ante la gran magnitud de la obra.
- Se critica el despilfarro de recursos públicos que conlleva el Metro por sus elevados costes de construcción y de mantenimiento. Se critica severamente la falacia de los 40.000 viajeros/día que han publicitado en relación al número de usuarios de cada estación.
- Se plantea la cuestión del modelo de ciudad que se promueve con el Metro, puesto que el trazado de la pasante del Metro refuerza una concepción centralizadora que gravita en torno al Centro/La Concha para “servir de soporte a los intensos desarrollos comerciales” del “corazón turístico” de la ciudad.
-Existen propuestas alternativas mucho más lógicas y equilibradas basadas en el aprovechamiento de toda la red de transporte público existente y en  la creación de sencillos puntos de transbordo entre el Topo y las principales líneas urbanas de autobús. Facilitando el transbordo (tren-bus) se conseguiría aumentar el uso de las líneas de autobús y de EuskoTren, incrementar el número total de los trayectos realizables en transporte público y captar viajeros/as que actualmente utilizan el coche para sus desplazamientos. 

Por todo ello, desde este movimiento vecinal apostamos por fomentar el debate y la movilización social para poner freno a este proyecto. Con este objetivo, seguiremos desarrollando acciones informativas y llamamos a reunir la máxima participación popular en la manifestación que tendrá lugar el sábado 12 de diciembre, partiendo a las 12 horas desde la Plaza Easo, con el lema: “Porque es innecesario, ¡No al Metro!”.

Finalmente, nos dirigimos a todas las asociaciones y colectivos sociales de Donostia para que manifiesten su apoyo a esta movilización por la paralización de la pasante del Metro con el fin de promover el debate público sobre el modelo de ciudad y de transporte que queremos para Donostia.

Esperamos por tanto vuestra participación y os invitamos a difundir este llamamiento en vuestro entorno. Os enviamos el cartel de la manifestación y la información buzoneada en forma de hoja-periódico (ver archivos adjuntos). También podéis visitar nuestra página web (satorralaia.wordpress.com), donde encontraréis información ampliada y una dirección si deseáis ponerse en contacto: Correo-e: satorralaia@gmail.com Tw@satorralaia

Grupo de vecinas, vecinos y colectivos de Donostia por la paralización de la pasante del Metro
Donostia, 1 de diciembre de 2015


Bideoa: irutxuloko hitzaren bitartez.

2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

AMARAKO EUSKARAREN EGUNA 2015

Aurten ere euskararen egunaren arira hainbat ekintza egongo dira auzoan. Auzoko elkarte eta eragile ezberdinen artean antolatu dute egitaraua.


Egitaraua: 

  • Abendua 2, Asteazkena:
 RENE PETTI-REN AMETS GAIZTOAK, Dokumentala.
20:00, 2016ko Egoitzan.

  • Abendua 3, Osteguna: 
 
HAURRENTZAKO JOLASAK ETA ASKARIA
Auzoko ikastetxeekin batera
15:00 - 16:00 Easo Plazan

BERTSO MUSIKATUAK
Beñat Gaztelumendi, Xamoa eta Alaia Martin
20:00 Donostia 2016 Egoitza (Easo kalean)

  • Abendua 4, Ostirala: 

GAZTEENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA
19:00 Donosti-Berri elkartean.

  • Abendua 5, Larunbata:

MINTZA FESTA
Eskola dantza taldearen laguntzaz.
12:00 Donosti-Berri elkartean.





2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

DONOSTIAKO METROAREN BERRIAK / NOTICIAS DEL METRO DE DONOSTIA

 Satorralaia-k metroaren inguruko egunkari bat atera du. Bihar Donostia osoko buzoietan sartuko dute egunkaria irakurri ahal izateko.

 https://satorralaia.files.wordpress.com/2015/11/hoja.jpg?w=830&h=520&crop=1



 Egunkaria irakutzeko eta deskargatzeko:

https://satorralaia.files.wordpress.com/2015/11/buzoneo.pdf


Informazio gehaigorako: https://satorralaia.wordpress.com/

[ IRITZIA] : DONOSTIAKO UDALA ETA TELEFONIA MUGIKORREKO ANTENAK

Donostiako Udalak eta EHUk hainbat ikastaro antolatu dituzte telefonia mugikorreko antenek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoaren inguruan. Hitzaldi hauetan, abokatu, teknikari, zientzilari, irakasle… ezberdinek parte hartu dute, hiritarron osasunean izan ditzaketen eraginei buruz hitzegin dutelarik.

Donostiako Udaletxeak, bere ingurugiro eta zuzenbide sailen bidez, aurreko legealdian onartutako telefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bertan behera uzteko, informe ezberdinak egin dituzte, ikastaroetan jorratutako ikuspuntuak kontuan hartu gabe; are gehiago, informe hauetan telefonia mugikorreko konpainien argudioak erabiltzen dituzte daukaten jarrera justifikatzeko. Hau bi arrazoiengatik izan daiteke: udaletxeko zerbitzu teknikoek daukaten ezagutza ezagatik, edota talde politikoek telefonia mugikorreko konpainiei sor dizkieten mesedeengatik. Gogora ditzagun Trinidad Jimenez, Soraya Sáenz de Santamariaren senarra, José Antonio Ardanza, Yolanda Barcina, Rodrigo Rato eta bere alabaren adibideak.

Antenarik Ez-entzat errexa izan da informe hauetan erabilitako argudioak bertan behera uztea. Udaletxeak 170 antena daudela dioen bitartean, guk 500 bat ditugu kontrolatuta. Udaletxeek arlo honetan  konpetentziarik ez dutela ere diote, baina Kostituzio Espainiarrak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen legeek eta hainbat epaiek Udaletxeei eskumena ematen diete kutsadura elektromagnetikoa kontrolatzeko.

2013. urtean, Donostiako Udalak, Bildu, EAJ, PSE eta PP-k aldeko botoekin, 1815. Europear Ebazpena onartu zuen. Bertan, osasunean eragina duten erradiazio elektromagnetikoen balio mugak ezartzen dira epe ertainera eta luzera.

2015. urtean Kutsadura Elektromagnetiko kontrolatzeko onartu zen ordenantza berria EAJ eta Bilduren aldeko botoekin eta PSE eta PP-ren astentzioarekin. 1815. ebazpenean oinarritutako eta hiritarron osasuna kontuan edukitzen duen ordenantza da.

Udal Gobernu berrrian arlo honetan dituzten kontraesanak direla eta, Antenarik Ez-etik 1815. Ebazpenarekiko atxikimendua berriro bozkatzea proposatzen dugu eta 2015-eko Apirilean onarturiko ordenantza behin betirako onartzea eta martxan jartzea. 

Antenarik Ez-etik hiritarron osasuna, telefonia mugikorreko konpainiei zor zaizkien mesedeak baino  garrantzitsuagoa dela uste degu.

 Mikel García Arzelus | Antenarik ez!

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!

Inon ez, inolaz ere, inork ez, sekulan ez,behin ere ez  emakumeak iraundu, kontrolatu,kolpatu,abusatu,bortxatu, erasotu,jo,laidoztatu,erabili, hil...

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

EASO KLASEAN IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETENDA EGONGO DA LARUNBAT GOIZEAN, AZAROAREN 21AN

Datorren larunbatean, hilaren 21an, ezinbestekoa izango da zirkulazioa guztiz etetea Amaran zegoen bainu etxe zaharreko lursailaren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak direla kausa, induskatu bitartean, kalera gauzak eror daitezkeelako.

Eten hau goizez izango da soilik, 8:00etatik 11:00etara.

Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat. Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatia.  

Halaber, oinezkoak ere ezingo dira ibili Larramendi eta Urdaneta kaleen artean. Halere, Musika Kontserbatoriora sartzea izango da Larramendi kaletik, eta Donostia 2016ko bulegoetara eta Udaltzaingora, Urdanetatik.

Easo kaletik ibiltzen diren Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekutik ibili eta geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira (Mundaizeko zubia, Mendeurren plaza eta Maria Cristina zubia).

Iturria: Donostia.eus

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

METROA DONOSTIAN? BUZONEO EGITEKO APUNTATZEKO DEIALDIA! / ¿METRO EN DONOSTIA? LLAMAMIENTO A APUNTARSE PARA HACER EL BUZONEO

Kaixo! Jakingo duzuenez,  Donostiako Metroaren aferaz buzoneo ekintza informatibo zabal bat ari gara antolatzen.  Buzoneoa azaroak 28 larunbata goizean  egingo dugu, eta Donostiako udalerri osoan egitea da asmoa (84.000 buzoi). Ekintza informatibo hori egiteko 130 lagun ingururen partehartzea bildu beharko dugu.  Hori dela eta,  pertsona eta talde guztiei buzoneoa egiteko apuntatzea eskatzen dizuegu. Hortarako, zenbat lagun, zein auzotan, eta telefono kontaktu bat ematea eskatzen dizuegu, honako helbidera mezu bat bidaliz: satorralaia@gmail.com

 
Beraz, buzoneoan partehartzeko animatu nahi zaituztegu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunak ere.
Agur eta eskerrik asko!

 Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarra  




Hola! Como sabéis, estamos preparando una amplia acción informativa en forma de buzoneo sobre la cuestión del Metro en Donostia.  El buzoneo se llevará a cabo el sábado 28 de noviembre por la mañana, y consistirá en buzonear todo el municipio de Donostia (84.000 buzones). Para llevar a cabo esta acción hemos de reunir la participación de alrededor de 130 personas.  Por ello, nos dirigimos a todas las personas y colectivos para pedir que os apuntéis al buzoneo. Para ello, os pedimos indicar cuantas personas, en qué barrio, y dejar un contacto telefónico, enviando dicho mensaje a la siguiente dirección: satorralaia@gmail.com

Os animamos por tanto a participar en el buzoneo y os pedimos difundir este llamamiento en vuestro entorno.  


Saludos eta eskerrik asko!


Grupo de vecinos/as y colectivos de Donostia por la paralización del Metro   





2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

EASO KLAEA ITXITA EGONGO DA LARUNBATEAN

San Bartolome muinoko lanak direla eta, Easoa kalea guztiz itxita egongo da, larunbatean. Bainu etxe zaharraren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak egingo dituzte, eta induskatu bitartean, kalera hondakinak erortzeko arriskua dago.
Hortaz, Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat, Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatian. Dena dela, mozketa goizeko 8:00etatik 11:00etara izango da soilik.
Oinezkoek ere ezingo dute pasa Larramendi eta Urdaneta kaleen artetik; Musika Kontserbatoriora, Donostia 2016ko bulegoetara edo Udaltzaingora ez bada.
Easo kaletik ibiltzen diren Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekuan geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira: Mundaizeko zubian, Mendeurren plazan eta Maria Cristina zubian.


San Bartolome muinoko lanak. 
 San Bartolome muinoko lanak. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Iturra: Irutxuloko hitza

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

AMARAKO SAN MARTIN EGUNA 2015

Urtero bezala aurten ere badator San Martin eguna Amarara. Donosti Berri Elkarteak eta Mamur aisialdi taldeak antolatuta.  Aurten azaroaren 14a larunbata ospatuko da auzoan. Babarrun jana ere egongo da, Donosti Berri Elkartean. Bazkarirako txartelak eskuratzeko azaroaren 8ra arte egongo da aukera. Txartelak Esanola tabernan egongo dira salgai.

Goizeko 12:00tik aurrera Easo plazan odolki eta txoriozo errea jateko aukera egongo da, baita nahiana sagardo edateko eta bote txapelketa.



2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Metroa gelditzeko Batzarra azaroak 2 astelehenean/ Asamblea por la paralización del proyecto del Metro el próximo lunes día 2:





1.EUSKARA

2.CASTELLANO



Kaixo! Datorren azaroak 2 astelehenean, Donostiako hirian Metroa eraikitzeko proiektua gelditzeko bizilagunen eta elkarteen Asanblada egingo da. Hori dela eta, astelehenean Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik), arratsaldeko 7etan egingo den batzarrera biltzeko. dei egiten dizuegu pertsona eta talde guztiei. Batzar honen helburua datozen asteotan egingo ditugun ekimenetan ahalik eta partehartze zabalena biltzea izango da:

1)Datorren astetik aurrera auzoetan aurkezpen informatiboak egingo dira (ikus aurkezpen horien egutegia satorralaia.wordpress.com web gunean).

2) Azaroak 28 larunbatean Donostian “buzoneo” ekintza informatiboa. Asteleheneko batzarrera buzoneatzeko orriaren bozeto-zirriborro (proposamen) bat eramango da. Era honetan, buzoneo orriaren edukina eta diseinua hobetze aldera denon artean sor daitezkeen ideiak trukatuko dira.    

3)Abenduak 1 asteartean, prentsa agerraldi masiboa (egindako buzoneoaren berri emateko eta hurrengo egunetan antolaruriko mobilizazioan partehartzeko deialdia zabaltzeko).

4) Abenduak 12an Metroaren proiektua gelditzeko lehenengo mobilizazioa: eguerdiko 12etan. Artzai Oneko Plazatik abiatuta, manifestazioa Diputazio aurretik pasa eta Udaletxearen aurrean bukatuko da. Proposaturiko lema edo goiburua: “Beharrezkoa ez delako, Metroari ez!”. 

Honi dagokionean, buzoneoa eta mobilizazioa egiteko aurrikusi genituen egunak aldatzea erabaki dugu. Izan ere, gure mobilizazioa azaroaren 28an egitea pentsatu bagenuen ere, egun hortan hiriburuetan LOMCEren aurkako manifestazioak egingo direla jakinarazi digute; baita azaroaren 21ean Lasarten eurrauskailuaren aurka Gipuzkoa mailan deituko den beste manifestazio bat ere... Horregatik, eta gainean daukagun egutegiaren estutasuna kontuan hartuta, gure ekimenaren datak berregokitzea beharrezkoa izan da.

Bestalde, asteleheneko batzarran:

-Donostiako Metroaren egitasmoa jasotzen duen Donostialdea-Bidasoa-Beha Zatikako Lurralde Planari (PTP) alegazioak egiteko prestatu den dokumentuaren kopiak zabalduko dira (Jaurlaritzari zuzendutako alegazio horiek izenpetzea proposatzen dugu, hain zuzen ere PTP izeneko lurralde planetik Metroaren egitasmoa ken dezaten eskatzeko).

-Halaber, asanbladan proposamenak egiteko eta trukatzeko gonbitea egiten dizuegu.

Beraz, datorren asteleheneko batzarran zuen partehartzea espero dugu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunena ere.  



Informazio gehiago (webgunea): satorralaia.wordpress.com

Harremanetarako telefono bat: 639119165


Donostiako Metroaren proiektua gelditzeko hainbat bizilagunen eta elkarteen ekimena





Asamblea por la paralización del proyecto del Metro el próximo lunes día 2:



¡Hola! El próximo lunes 2 de noviembre tendrá lugar una asamblea de vecinos/as y asociaciones por la paralización del proyecto de la pasante del Metro de Donostia. Nos dirigimos por ello a todas las personas y colectivos para llamaros a participar en esta asamblea que se realizará a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi)

La asamblea del lunes tiene como objetivo reunir la máxima participación posible en las iniciativas que desarrollaremos durante las próximas semanas:

1)A partir de esta semana tendrán lugar presentaciones informativas por barrios (podeis ver el calendario de estas asambleas informativas por barrios en la página web: satorralaia.wordpres.com)

 2)Sábado 28 de noviembre: buzoneo informativo en Donostia. Se llevará a la asamblea del lunes un boceto-borrador (propuesta) de la hoja a buzonear. De esta forma se intercambiaran ideas de cara a mejorar su diseño y contenido.

 3)Martes 1 de diciembre: rueda de prensa masiva (informando del buzoneo realizado y llamando a participar en la movilización organizada para exigir la paralización del proyecto del Metro).

4)Sabado 12 de diciembre: movilización, partiendo la manifestación a las 12h desde la Plaza del Buen Pastor. El recorrido pasará por la Diputación y finalizará ante el Ayuntamiento. El lema propuesto: “Porque es innecesario: ¡No al Metro!”

A este respecto, hemos decidido cambiar las fechas inicialmente previstas para realizar el buzoneo y la movilización. En efecto, nos han advertido que el día 28 de noviembre (fijado en la última asamblea para hacer la movilización) se realizarán en las capitales manifestaciones contra la LOMCE; al tiempo que el día 21 hay otra manifestación contra la incineradora convocada a nivel de Gipuzkoa en Lasarte… Habida cuenta de lo apretado del calendario, hemos considerado necesario readecuar las fechas para llevar a cabo nuestras iniciativas en las mejores condiciones.

En la asamblea del próximo lunes:

-Se repartirán también copias de un documento de alegaciones al llamado Plan Territorial Parcial (PTP) de Donostialdea-Bajo Bidasoa que incluye el proyecto de la pasante del Metro de Donostia (la propuesta consiste en presentar estas alegaciones dirigidas al Gobierno Vasco solicitando la supresión de la propuesta de la pasante del Metro en el PTP)

-Igualmente os invitamos a plantear e intercambiar propuestas en la asamblea.

Esperamos por tanto vuestra participación en la asamblea del próximo lunes, a la vez que os invitamos a difundir el llamamiento en vuestro entorno.

Más información en la pagina web: satorralaia.wordpress.com

Un teléfono de contacto: 639119165


Iniciativa de vecinas/os y colectivos de Donostia por la paralización del proyecto del Metro