2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

AMARAPEDIA: Nola sartu auzo bat Wikipedian elkarlanean

Donostiako Amara auzoa Wikipedian sartzeko egun osoko ekimena antolatu dute Olatu Talka jaialdiaren barruan. Maiatzaren 30ean auzo donostiarra Wikipedian sartuko dute auzoari buruzko “ezagutza bildu eta auzotarrei eta munduari eskaintzeko”.
Donostiako udalak adierazi duenez, ekimen honen bitartez Euskal Wikipedia indartu nahi dute “euskarazko artikuluak txertatuz”: “Oraingo honetan Amara auzoari buruzko artikuluak sartuko ditugu eta ongi ateratzen bada, 2016an Donostia osoari buruzkoak".  
Maitzaren 30ean Karpa bat jarriko dute Mentxu Gal plazan. Bertan hainbat ordenagailu, liburu, eta baliabide izango dira artikuluak osatzeko: “Herritarron lana hainbat lekutako informazioa lortu, kopiatu, idatzi eta Wikipedian sartzea izango da”.  
Amara Wikipedian sartzeko herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute: “Ez dakizula Wikipedian editatzen? Lasai, oso erraza da eta nahi baduzu erakutsiko dizugu. Horretarako, Wikipedian editatzen ikasteko doako ikastaroak antolatuko ditugu Amarako Kultur etxean”.
Olatu Talka Donostian ospatzen den kultur jaialdi bat da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da.

 Iturria: Argia aldizkaria