2015(e)ko abuztuaren 24(a), astelehena

HITZALDIA: GERRA ZIBILA AMARAN

Uda bukatuta Amara Bai auzo elkartea berriro ere hitzaldiekin hasiko da. Irailaren 9a, asteazkena Amarako Gerra zbibilaren inguruko hitzaldia egongo da Iñaki Egaña, auzoko historialren eskutik. Hitzaldia arratsaldeko 19:00tan Amara Bairen egoitzan izango da: Amara kalea 17. 



 Iñaki Egañaren biografia: 

Donostia, 1958.Historialaria da, eta bateko zein besteko artxiboak arakatuz, historia ofizialak ahantzirik zituen jendeak eta lanak berreskuratu ditu azken urteotan. Agirre lehendakariaren egunerokoa edota Espainiako Gerra Zibilak Euskal Herrian utzitako hildako eta erbesteratu guztien izenak dira horren lekuko. Halaber, Mario Salegi abertzale handiaren biografia eta Euskal Herriko hiztegi historiko-politikoa ere argitaratu ditu.
Hasiera batean historia liburuetara lerratu baldin bazen ere, Gallarta (Ttarttalo) eleberria plazaratu zuen 2002. urtean. Ondoren etorri ziren 1936. Aquella soledad, 1936ko Gerra haurrei kontatua eta Quién es quién en la historia del país de los vascos, Txalaparta argitaletxearen eskutik.

2015(e)ko abuztuaren 5(a), asteazkena

ASTE NAGUSIA: AMARAKO SARDIN JANA

Aurtengo Aste Nagusian ere sardina jana egongo da amaran
  •  abuzutuak 9, igandea
  • abuztuak 14, ostirala
  • abuztuak 15a, larunbata.
Sardina jana 19:00tik aurrera izango da eta musikaz alaituta egongo da.