2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

SANTO TOMAS AUZO LANA

Larunbatean Santo Tomas auzoan izango dugu. Hau guztia aurrera eramteko auzokideei deia egiten diegu laguntzeko. 
Goizean 8:30tan Easo plazan, muntatzeko.
Eguardian 14:00 Easo plazan, desmontatzeko.

Laguntzera eta jai giroaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Edozertetan laguntzeko prest bazaude idatzi: amarabaiae@gmail.com helbidera eta utzi zure datuak.

2013(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Bidegorri berri bat egingo dute Easo plaza eta Anoeta lotzeko

San Sebastian egunaren ondoren hasiko dira lanak egiten eta apirilerako bukatzea espero dute. 150.000 euroko aurrekontua zehaztu dute.
Kilometro bateko luzera izango du Easoko tren geltokiaren eta Anoetako estadiotik gertu dagoen Aita Donostia plazaren arteko ibilbideak. Hala, Udalak txirrindularientzako bide seguru bat sortu nahi du, Antso Jakitunaren hiribideko eta Madrid hiribideko erdibitzaileari atxikita. Hortaz, bidegorria espaloietatik kanpo egingo dute, oinezkoekin arazorik ez sortzeko, Sahatsaren plazatik aurrera egiten duen Antso Jakitunaren hiribideko tartean, besteak beste.
Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak adierazi duenez, “luzera eta aurreikuspenen arabera izango duen erabiltzaile kopurua kontuan izanda, hiriko txirrindularientzako bide nagusietako bat izango da bidegorria, eta, gainera, lagungarria izango da bi hiribide nagusiak -Antso Jakitunaren hiribidea eta Madrid hiribidea- atseginagoak eta irisgarriagoak izan daitezen bizikletaz ibili nahi dutenentzat”.

Aldaketak ibilbidean

Ibilbideari jarraiki, Easotik hasi eta Anoetaraino, lehenik, ibilbidea zertxobait aldatu da Easo eta Errondo arteko bidegurutzean, oinezkoen eta txirrindularien artean arazorik egon ez dadin.
Antso Jakitunaren hiribideko ibilbidea erdibitzaileari atxikita joango da, Nafarroako hiribidean gertatzen den bezala. Horiek horrela, ibilgailu motordunentzako errail bat kenduko dute, eta kalearen bukaeran zortzi bat aparkaleku gutxiago egongo dira.
Pio XII.aren plazatik igarobide segurua izateko, bidegorriak erdiko biribilgunea inguratuko du, egungo autobus geltokitik gertuen dagoen aldetik, eta, horren ondorioz, tren geltokiko autobusen geralekua desagertu egingo da.
Txirrindularientzako bideak erdialdetik egingo du aurrera, eta, beraz, Madrid hiribidetik iritsita Karlos I.aren hiribidera sartzen den trafikorako errailetariko bat bidegorri bilakatuko da.
Madrid hiribidearen sarreran, erdibitzailearen parean, alde bat gordeko dute txirrindularientzako, semaforoaren zain egoteko. Osagai berria da hori hiriko bidegorrietan. Hiribidera iristean, bidegorria erdibitu egingo da, eta, horrenbestez, txirrindularientzako errail bat joango da erdibitzailearen alde banatan, motordun ibilgailuek duten zirkulazioko norabide beretik.
Bizikletaz ibiltzea errazagoa eta seguruagoa izan dadin txirrindularientzako sarbidea erraztuko dute Gregorio Ordoñez kaletik. Madrid hiribidearen bukaeran, txirrindularientzako tartea espaloian sartuko da, Aita Donostia plazako biribilgunera iritsi aurretik, Baleazaleen plazatik datorren ibilbidearekin lotzeko, puntu horretan hainbat bidegurutzetatik heltzen den trafikoa bateratzen baita, eta hori oztopo baita egun txirrindularientzako bide zatia biribilguneari atxikita joan dadin.
Bestalde, Amaran Morlans eta Antso Jakitunaren hiribidearen arteko lotura errazteko, 125 metro inguruko luzera izango duen bidegorri bat egingo dute.

Iturria: Irutxuloko hitza

2013(e)ko abenduaren 16(a), astelehena

EASO DA PLAZA

Aupa amaratarrak:
Aurten Santo Tomaseko Feria auzora zabaldu nahi dugu. Horretarako, egitarau egokia eratu dugu goizerako: haur-jolasak, artisautza, herri-kirolak, hainbat amaratarren produktuen azoka (barazkiak eta bestelakoak), trikitilariak,…. Eta nola ez, txistorra txingarretan errea, sagardoa eta ardo goxo-goxoa..
Bildutako diruarekin Donosti Berriko eta AmaraBaiko diru-kutxen egoera arindu nahi dugu.
Lehen urtea denez, ahal duzun neurrian zure laguntza eskain dezazun eskatzera ausartuko gara: produkturen bat (artisautza, barazkiak, gazta, oiloak, etab.) erakusgai edo salgai jarri nahi duenik ezagutzen baduzu, oso ondo etorriko litzaiguke, plazako giroa berotzeko.
Jendea behar dugu haur-jolasetarako, gauzak muntatzeko eta desmuntatzeko, parrilletarako, musikariak, edo eguneko edozein ikuskizun eskaintzeko. Txikiak ere animatu nahi ditugu postuak jartzera: pultserak, eskulanak, bigarren eskuko jostailuak, erabiltzen ez dituztenak birzkiklatu eta diru pixka bat eskura dezaten. Gustura hartuko dugu edozein ideia..
Azteazken honetan  geratu gara,  19,00etan Donosti Berrin.
Edonola ere, Easo plazan behar bezala jantzita ager zaitezen espero dugu, txingarretan erretako gure txistor goxoa jatera.


Aupa amaratarrak:
Este año queremos abrir la Feria de Santo Tomás al barrio. Para ello hemos diseñado un programa a lo largo de la mañana en que habrá juegos infantiles, artesanía, Herri kirolak, mercado de productos de diversos amaratarras (huertas y demás), trikitilaris,...etc. y como no. sagardo, txistorra a la brasa y ardo goxo-goxo.
El dinero se destinará a ayudar en la economía de Donosti Berri ( y de Amarabai.
Como es el primer año que nos atrevemos a ello te pedimos tu colaboración en la medida que puedas. Si sabes de alguien que quiera exponer o vender productos de artesanía, verduras, queso, gallinas, ...etc. pues nos vendrá muy bien para ambientar la plaza.
Nos hace falta gente para los juegos infantiles, montar y desmontar, las parrillas, músic@s o el que quiera montar cualquier espectáculo relativo al día. Así mismo animamos a los txikis a poner puestos de pulseras, eskulanas, o de juguetes de 2ª mano para reciclar lo que no usen y sacarse unas perras. Se aceptan ideas.
Hemos quedado para el  miércoles 18 a las  19 hioras en la Donosti-Berri.
En cualquier caso esperamos que aparezcas por la Plaza Easo vestido para la fecha y pruebes nuestra txistorra a la brasa.
AMARABAI--DONOSTI BERRI ELKARTEA

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

AMARAKO SANTO TOMASAK 2013

Santotomas 2013 AMARA
Egitaraua


09:00 Postuen Muntaketa
10:00 Dultzaina giroa Easo Plazan
10:00 Haurrentzako HERRI KIROLAK ( Txingak, Saku Lasterketa, Sokatira , Koskol Txapelketa).
11:00 TRIKITILARIAK
11:30 Helduentzako HERRI KIROLAK (Txingak, Saku Lasterketa, Sokatira , Koskol Txapelketa).
12:OO ERROMERIA – AMARAKO TRIKITILARIAK
15:00 Plaza Giroa Amaiera


Egunena zehar – Amaratarren baserri produktoen erakusketa , Urdaiazpiko zozketa , sagardoa , ardoa eta Txorizoa Parrilan Barra barra.


Antolatzaileak:
AMARAKO AUZO ELKARTEA-AMARABAI eta DONOSTI BERRI ELKARTEA







Elkartasun azoka bihurtuko da Donostitruk larunbat honetan

Larunbatean, Donostitruk-Elkartasunean bigarren eskuko merkatu berezia egingo dute. Easo kaleko 43. zenbakian (suhiltzaileen egoitza ohian) izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonista.
Donostitruk-Elkartasunean35 salmenta-postu egongo dira bigarren eskuko arropa, osagarriak, jostailuak, liburuak, etab. eskainiz. Oraingoan, gordailu salmenta zerbitzua berezia izango da, gainera: baserritar jantziei zuzendua. Edonork eraman ahal izango ditu baserritar jantzi edo osagarriak, azokan sal ditzaten. Nahikoa da larunbatean bertan, 09:00etatik 10:00ak bitarte, salgai jarri nahi dena gordailura eraman, zerrenda egin eta prezioa jartzea. 14:00etan merkatua amaituta, berriz, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko dute parte hartzaileek.
Hori bai, antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitruk ez luke ardura bere gain hartuko.


Elkarte horien ekimen sektoreak oso anitzak dira: kooperazioa eta garapena, kultura, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kirola, elikadura, giza eskubideak, animalien eskubideak…
Salmentan jarriko dituzten produktuen artean, honako hauek egongo dira: arropa, liburuak, musika, dekorazio artikuluak, umeentzako jostailu eta arropa. Bigarren eskuko objektu horietako asko, erakundeko bazkideen donazioak izango dira.
Bertan izango diren elkarteek haien ekimen eta proiektuen berri emango diete interesaturik dauden herritar guztiei. Horrez gain, animazio ekintza bereziak eskainiko dituzte batzuek, umeei zuzendutako jarduerak, batez ere.
Erabilitako produktuen salmentatik lortutako dirua, elkarteek garatzen dituzten ekintzak finantzatzeko izango da.

Hainbat helburu

Donostitruk, Donostiako Udal Gobernuko Ingurumen Departamenduak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Merkatuaren helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea, eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea dira.
Urtean zehar hiru merkatu berezi egiten dituzte: Inauteriak (otsailean), Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan).

Iturria: Donostia Gaur

Auzo Elkarteen Bilgunea, Udalarekin harremana sendotzeko gune garrantzitsua

Auzo elkarteetako eta udaleko ordezkariek lanean jarraitzen dute bi aldetako komunikazioa eta harremana sustatzeko. Azken bileraren ondoren, auzo elkarteek ekimen positiboa dela nabarmendu dute berriro, bilgune hori udalarekin harremana sendotzeko gune garrantzitsu gisa ikusten baitute.
Astelehenean egin zuten azken bilera, abenduaren 9an. Bertan izan ziren bi aldeetako ordezkariak.
Auzo elkarte hauetako ordezkariak izan ziren bileran:
  • Aieteko Lantxabe.
  • Morlanseko Morlanstarrak.
  • Altzako Elkartasuna eta Herripe.
  • Amarako Amarabai.
  • Amara Berriko Amara Osinaga.
  • Antiguako Ondartegi.
  • Groseko Ondarpe.
  • Txomin-Eneako Lan Berri.
  • Loiolako Urumea Ibaia.
  • Martuteneko Sarroeta.
  • Parte Zaharreko Parte Zaharrean Bizi.
  • Zubietako Herri Batzarra.
Udaletik, berriz, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea; Axier Jaka Informazio, Partaidetza eta Ingurumen zinegotzia, eta Jon Albizu Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Mugikortasun zinegotzia bertaratu ziren. Horrez gain, Partaidetza eta Mugikortasun ataleko teknikariek ere parte hartu zuten bileran.
Hainbat gai landu zituzten. Batetik, peatonalizazio arinen proiektua. Mugikortasun Sailak proiektua aurkeztu zuen, eta bere garapenerako zein partaidetza prozesu aurreikusten den jakinarazi.
Bestetik, diru laguntzen informazio praktikoaz jardun ziren. 2014ko deialdi berriaren daten, ikastaroen… eta elkarteei zuzendutako beste trebakuntzen berri eman zieten elkarteetako ordezkariei.
Horrez gain, auzo elkarteek Hiriko Gizarte Kontseiluan izan beharrezko ordezkaritzaz aritu ziren. Eta Donostiako Auzo Elkarteen Bilgunearen bileren gai ordenak sortzeko eredua ere izan zuten mintzagai.

Peatonalizazio arinak

Peatonalizazio arinen proiektuaren aurkezpenean, Jon Albizu Zinegotziak orain arte sortu diren oinezkoen gune desberdinak onura asko ekarri dituztela nabarmendu zuen. Aurrera begira, Udalak horretan sakontzeko apustua egiten duela aipatu zuen, baina peatonalizazio arinen bidez, hau da, obra handiegirik eskatzen ez duten moldaketak eginez eta, era berean, oinezkoentzako espazioak berreskuratzeko balio duten guneak sortuz. Hau egiteko, auzotarren ekarpen eta proposamenak ezinbestekoak direla adierazi zuen, eta prozesu honetan auzo elkarteen papera garrantzitsua dela gogorarazi.
Abenduaren bukaeran, S. Frantzisko kalean peatonalizazio arin bat ezarriko da, froga pilotu moduan. Horrela, auzotarrek eta beste guneetako elkarte eta herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute eredu hori.

2014ari begira

Bilkuran 2014 urtean elkarteei zuzendutako diru laguntza eta trebakuntzak ere aztertu zituzten: 2013ko diru laguntzak zuritzeko epea irekia dago, eta 2014ko diru laguntzen oinarriak, urtarrilaren erdi aldera boletinean argitaratuko direla aurreikusten da.
2013an egin den moduan, 2014 urteari begira ere diru laguntzen kudeaketari buruzko trebakuntza saioak egingo dituzte. Izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroaren ondoren, Internet bidezko kontsultak egiteko aukera egongo da. Horrez gain, partaidetza prozesuen gaineko ikastaroak ere errepikatuko dituzte, baina udazkenean.
Bestalde, auzo elkarteentzat beste hainbat ikastaro ematea ere aurreikusi dutela jakinarazi zuten: auzo elkarteek Internet bidezko komunikazioan sakontzeko eta baliabideak sortzeko ikastaroak, eta hiri berroneraketari buruzko saioak, esaterako.
Bilgunean azaldu zuten, bestalde, Hiriko Gizarte Kontseilua errebisio prozesu bat garatzen ari dela, eta landu den puntuetariko bat osaketarena izan dela: orain arte, Hiriko Gizarte Kontseiluan auzo elkarteetako 3 ordezkari zeuden eta 5era igotzea planteatuko zaio Kontseiluaren Bilkurari. Auzo elkarteko kideek egokia ikusten dute Kontseiluan partaidetza handitzea eta positiboa ikusten dute egiten den planteamendua.
Bilgunean tratatu beharreko gaien kasuan, orain arte egin diren bileretan Udalak egin du eguneko gaitegia, auzo elkarteentzat interesgarriak izan zitezkeen gaiak proposatuta. Baina 2014 urtetik aurrera auzo elkarteek beraiek Bilgunearen bilkuretan landuko diren gaiak proposatu ahal izatea positiboa dela planteatzen da: horretarako aplikazio informatiko erraz bat aurkeztuko du Auzoak eta Herritarren Partaidetza Sailak.

Parte hartzeko ohitura eta kultura falta

Donostiako Auzo Elkarteen Bilguneak 2011ean hasi zuen bere ibilbidea eta 8 bilkura egin ditu jada. Hala, Udala eta Auzo Elkarteen lan kolektiboan aritzeko espazioa egonkortzen ari da.
Auzo elkarteetako ordezkariek positiboki baloratzen dute ekimena. Hala ere, kezkarik nagusiena jendearen parte hartzean ikusten dute. “Ohitura eta kultura falta handia” dagoela aipatu dute, eta bideak jarri behar direla “ereduak aldatzen joateko”.

Iturria: Donostia Gaur

Fiesta de Santa Lucía en el hogar Gure Bizitza




La Asociación de Jubilados y Pensionistas Gure Bizitza, en calle Amara 19, celebra hoy la Fiesta de Santa Lucía. Se invita a los socios a una actuación de Cuentacuentos a las 17.00 horas en la 1ª planta y seguidamente se obsequiará con chocolate y bizcochos, que se servirán en el bar del propio Hogar. Los asistentes deberán llevar la tajeta de socio con el año en curso pagado.

Iturria: Diario Vasco

2013(e)ko abenduaren 12(a), osteguna

San Sebastián tiene 146 antenas de telefonía

Se ha creado un grupo de trabajo con el fin de elaborar una nueva ordenanza que regule las emisiones de dichas antenas

San Sebastián tiene 146 antenas de telefonía
Mapa de las antenas en San Sebastián. /DV
El Ayuntamiento de San Sebastián ha creado un grupo de trabajo con el fin de elaborar una nueva ordenanza reguladora de las instalaciones radioeléctricas pertenecientes a las redes de telecomunicaciones. El grupo estará formado por representantes de todos los grupos políticos y tendrá como objeto actualizar la ordenanza vigente que se ha quedado obsoleta. La ordenanza data del año 1999 y se elaboró en base a la Ley 11/1998 General de Telecomunicaciones del Estado. Dicha ley permite emisiones de 450 microvatios por centímetro cuadrado, cuando las recomendaciones europeas abogan por que los niveles no superen los 0,1 microvatios por centímetro cuadrado.
Axier Jaka, concejal de Medio Ambiente, ha remarcado que las emisiones de antenas de telefonía móvil es un tema de creciente preocupación social, y en ese sentido, ha recordado que el pasado mes de febrero todos los grupos municipales aprobaron por unanimidad una declaración institucional para adherirse a la resolución 1815 de la Asamblea Parlamentaria del Consejo de Europa. "Dicha resolución establece que hay que aplicar el principio de precaución, principio conocido como ALARA(As Low As Rasonably Achievable, Tan Bajo Como Sea Razonablemente Alcanzable en castellano)”, y eso es lo que pretendemos con la redacción de una nueva ordenanza, establecer criterios de precaución”, ha indicado.
En un estudio sobre el mapa radioeléctrico de la ciudad se han identificado 146 antenas de telefonía móvil. Las mediciones se realizaron los días 4, 5 y 6 de junio en su gran mayoría en lugares públicos. El estudio ha evidenciado que los niveles medidos están dentro de la normativa estatal vigente, a pesar de que muchas superan las recomendaciones europeas más avanzadas, en algunos casos ampliamente. Entre los valores medidos se han recogido densidades de potencia desde 0,01 hasta más de 2 microwatios.
Raúl de la Rosa, experto en prevención laboral y encargado de elaborar el estudio, ha anunciado que efectivamente la mayor concentración de antenas se da en el centro de la ciudad y en el barrio de Gros: “Hemos puesto especial atención en las zonas considerados sensibles, como centros educativos, guarderías, hospitales o residencias y en entornos urbanos como parques o zonas de recreo, debido a la presencia de población con mayor sensibilidad a las radiaciones como son los niños. Las mediciones se han realizado mayormente a nivel de suelo, a pesar de que también se han realizado mediciones en las zonas más cercanas a las antenas donde las emisiones son de mayor magnitud, y más si no se encuentran obstáculos situados entre la antena y el punto medido”.
 


Iturria: Diario Vasco

SANTO TOMAS FERIA 2013

Amara Bai auzo elkartea eta Donosti Berri elkartean elkarlanean Amaran Santo Tomas feria antolatzen hasi dira. Aurten zeozer xumea antolatzen hasi dira auzoan Donostiarrontzan hain esanguratsua den data horretan jai giroan janzteko auzoa. Egitaraua oraindik hainbat gauza falta dira lotzeko baina hurrengo egunetan aurkeztuko dute egitarau osoa. Amaran antolatuko diren gauzak goizean zehar izango dira soilik.

Baina lasai egon egitarautik aurreratu daitekeena da Txistorra eta sagardoa izango dela Amarako Santo Tomas ferian.

2013(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Udalak lantalde berri bat eratu du antenen ordenantza berri bat egiteko

Udalak lantalde bat osatu du gaur goizean, telekomunikazio-sareei dagozkien instalazio erradioelektrikoak erregulatzeko ordenantza berria presta dezan. Talde politiko guztietako ordezkariz osatuta egongo da, eta indarrean dagoen ordenantza eguneratu beharko du, zaharkitua geratu baita. Egungo ordenantza 1999 urtekoa da eta estatuko Telekomunikazioen 11/1998 Lege Orokorrean oinarritzen da. Lege honek zentimetro koadroko 450 mikrowatt igortzea ahalbidetzen du, baina Europak zentimetro koadroko igorpen-mailak 0,1 mikrowattetik beherakoak izatea gomendatzen du.
Axier Jaka Ingurumeneko zinegotziak adierazi du gai honetan alderdi guztiak ados egotea garrantzitsua dela, telefonia mugikorreko antenen igorpenek gero eta kezka handiagoak sortzen dituztelako gizartean. Ildo horretatik, azaldu du joan den otsailean udal talde guztiek Europako Kontseiluaren Parlamentu Batzarraren 1815 ebazpenarekin bat egiteko adierazpen instituzionala onartu zutela aho batez: “Ebazpen horren arabera, arreta-printzipioa aplikatu behar dugu, ALARA printzipio moduan ezagutzen dena, As Low As Reasonably Achievable, hau da, lor daitekeen zentzuzko baliorik txikiena, eta hori egin nahi dugu ordenantza berria idaztean, prekauzio irizpideak ezarri, alegia».
Jakak azaldu duenez, orain arte egindako lanari jarraituz, gaur arratsaldean hiriko mapa erradioelektrikoari buruzko azterlana aurkeztuko dute publikoki. Agiri horren arabera, igorpen elektromagnetikoen mailek indarrean dagoen estatuko legedia betetzen duten arren, Europako Kontseiluak gomendatutakoak gainditzen dituzte nabarmen: “Arlo honetan egindako lehen azterketa da, eta araudia eguneratzeko abiapuntua izango da, eta, horrenbestez, osasun publikoaren alorrean prebentzio irizpideak errespetatzeko».
Neurketak ekainaren 4an, 5ean eta 6an egin zituzten, toki publikoetan gehien bat. Hirian orotara telefonia mugikorreko 146 antena identifikatu dira, eta neurtutako mailek indarrean dagoen estatuko legedia betetzen dutela hauteman da. Hala ere, askok Europako gomendio aurreratuenak gainditzen dituzte, toki batzuetan nabarmen. Neurtutako balioen artean 0,01 eta 2 microwatio o gehiago arteko potentzia dentsitateak jaso dira.
Arreta berezia eskola eta ospitalei
Azterlanaz arduratu den Raul de la Rosa lan prebentzioan adituak esan du antenen kontzentrazio handienak hirigunean eta Grosen daudela: «Arreta berezia jarri diegu kezkagarriagoak iruditzen zaizkigun inguruei, adibidez, ikastetxeei, haurtzaindegiei, ospitaleei edo egoitzei eta hiriguneko parkeei edota jolaslekuei, erradiazioaren aurrean ahulagoak diren herritarrak, umeak kasu, horietan biltzen baitira. Gehienak lurzoruan egin diren arren, neurketa batzuk antenetatik gertuago egin dira, igorpenen magnitudea handiagoa baita, batez ere, antenaren eta neurketa-puntuaren artean oztoporik ez badago». Azkenik, Raul de la Rosak gogorarazi du herrialde industrializatuetako herritarren % 5 inguru elektrohipersentikorrak direla.
Axier Jakak azaldu duenez, azterlaneko datuek argazki esanguratsu bat eman duten arren, garrantzitsuena lanean jarraitzea da ordenantza berria ahalik eta azkarren prestatzeko: “Udalak pauso irmoak eman nahi ditu udalerrian sortzen diren frekuentzia altuko eremu elektromagnetikoak kontrolatzeko, eta, besteren artean, arlo honetan egun udalaren lizentziarik ez duten antenak erregulatuko ditugu”.
Ikerketa Udalak eta Industria, Energia eta Turismo Ministerioak ematen dituen lizentzien datu-baseetan oinarriturik egin da. Gauzak horrela, udal lizentziarik ez duten zenbait antena daudela jakin da, eta orain, datuak alderatuko dituzte antena horiek identifikatzeko eta erregulatzeko

Iturria: Donostia Gaur

San Silvestre lasterketarako izen ematea zabaldu dute

Urte bukaera iristearekin batera, ate joka dator, urtero legez, San Silvestre donostiarra. Ohiturari jarraiki, abenduaren 31rako (16:00) antolatu du lasterketa Amara Kirol Elkarteak, eta dagoeneko izen ematea zabaldu dute, Internet bidez.
SAN SILVESTRE
Gehienezko partaidetza muga 3.500 korrikalaritan jarri dute, eta izen ematea abenduaren 27a baino lehen egin ezkero, txip horia dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez dutenek, berriz, 20 euro. Izen ematea abenduaren 28an, 29an edo 30ean egin ezkero, txipa dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte, eta ez dutenek, 25 euro. Gainera, antolatzaileek gogorarazi dute lasterketaren egunean ez dela izen emateko aukerarik izango. Informazio gehiago jasotzeko info@sansilvestredonostiarra.com posta elektronikora idatz daiteke, edo 634 59 26 14 telefonora dei daiteke.

Iturria: Irutxuloko Hitza




2013(e)ko abenduaren 4(a), asteazkena

El Gobierno Municipal acuerda una solución urbanística para el cerro de San Bartolomé

El Gobierno Municipal acuerda una solución urbanística para el cerro de San Bartolomé


Tras más de un año de intensas negociaciones, Ayuntamiento, promotores y defensores del cerro de San Bartolomé ponen las bases para una operación urbanística viable que protege el cerro, el convento y la casa de baños.
Una operación que estaba bloqueada desde la aprobación del Plan General de 1991. Ha habido muchos proyectos, pero ninguno de ellos respetaba el patrimonio del entorno, tanto que fue llevado por los defensores del cerro al Tribunal Supremo español, el cual les dio la razón.
Los condicionantes y líneas rojas que ha puesto el Gobierno Municipal a la hora de llevar a cabo la operación, se fundamentan en 5 puntos:
  1. Incrementar el aprovechamiento terciario sin incremento del residencial.
  2. Respetar la sentencia del Tribunal Supremo sobre el cerro.
  3. Trasladar el aprovechamiento residencial del convento.
  4. Poner en valor el muro y el cerro.
  5. Garantizar la accesibilidad.
El alcalde de Donostia, Juan Karlos Izagirre, ha afirmado que “tenemos razones para estar muy contentos. Donostia tiene hoy razones para sonreír, porque esta es una gran noticia”.

Realojos

Una de las cuestiones importantes que resuelve la operación es el de los realojos.
Entre viviendas y locales se hizo un calculo de necesidades y se cifró en 174. En torno a 25 se realojaron en viviendas en Morlans, algunos locales han decidido monetarizar y por lo tanto, recibir una compensación, en lugar de un nuevo local y el resto, unos 135, serán realojados, tanto en viviendas -la mayoría- como en locales comerciales en el nuevo entorno, dándoles por fin una solución.

Conquista de un espacio público

La operación de San Bartolomé permite, entre otras cuestiones, recuperar, conquistar un espacio público para la ciudadanía. Hasta el momento, este entorno ha sido un lugar casi desconocido y sin uso por parte de los ciudadanos, inaccesible.
Con el paso dado, “logramos abrir un nuevo espacio en la ciudad y de este modo, damos valor añadido al entorno”, ha señalado Izagirre. “Creamos, además, un nuevo eje en Amara Zaharra y el Centro de la ciudad, pero no sólo ganan estos dos barrios. Gana Donostia, gana la ciudad”, ha subrayado.
Donostia tendrá, además, una nueva foto, una nueva perspectiva que será además un punto de referencia para donostiarras y turistas.
El alcalde ha afirmado estar seguro “de que el paso que vamos a dar será histórico y que será muy beneficioso para Donostia. Quedan más pasos por dar, pero este camino lo haremos juntos“, ha dicho en referencia a Ayuntamiento, promotores y defensores del cerro.

Plan General

La operación necesita que se den pasos desde el ámbito urbanístico, ya que en cuanto al planeamiento exige la modificación del Plan General. Para ello, el Gobierno Municipal espera contar con el apoyo de la oposición, que ya conoce el proyecto.
El proyecto garantiza la accesibilidad de todas las personas a todos los espacios, desde el punto de vista económico, es un proyecto tractor también para el centro y Amara Zaharra. Contará con superficie para usos terciarios, en los que se podrían ubicar establecimientos complementarios a los comercios y locales de hostelería que existen a día de hoy. Se configura, por lo tanto, un nuevo punto de atracción.
Y se crearán equipamientos públicos para el barrio, además de otros privados que colmarán diferentes necesidades.
Y en cuanto al impacto visual, cuestión en la que ha trabajado y mucho el estudio de arquitectos Arkilan, “creemos se ha logrado un gran resultado”, ha afirmado el concejal de Urbanismo, Ricardo Burutaran.
Debajo, las imágenes de la situación actual de San Bartolomé y las infografías del proyecto. 

Fuente: Donostia Gaur

Parke publiko bat eraikiko dute San Bartolome muinoan, begiratoki «zoragarri» batekin

San Bartolome muinoan eraiki nahi dute begiratokiak itxura hau izango luke. (Argazkia: Donostiako Udala)
San Bartolome muinoan eraiki nahi dute begiratokiak itxura hau izango luke. (Argazkia: Donostiako Udala)

Komentuan hotel bat egokitzea aurreikusi duela jakinarazi du udal gobernuak; egitasmoa gaur aurkeztu du udaletxean.

“Albiste on batekin gatoz”. Halaxe egin die ongi etorria Juan Karlos Izagirre alkateak kazetariei, San Bartolomeko egitasmoari buruzko prentsaurrekoan. Hain zuzen ere, 22 urtez blokeatuta egon eta gero, ingurune hartan aurreikusitako hirigintza proiektuak aurrera egingo du datozen hilabeteetan. Izan ere, egitasmo zehatz bat aurkeztu dute gaur udaletxean eta, udal gobernuak nabarmendutakoaren arabera, aipatutako proiektuak bertako ondarea babestuko du. Horixe bera zen lanak egiteko zailtasun nagusia; San Bartolomen edozein obra egitea blokeatuta zuten epaitegiek, bertako harresiak, bainuetxeak eta komentuak duten babes mailagatik. Udaletxean gaur proposatu duten egitasmoak, baina, konponbideak ematen dio arazoari, hirigintza eta babesa uztartuz.
Proiektuak parke publiko bat eraikitzea aurreikusten du San Bartolome muinoan, begiratoki “zoragarri” batekin. “Gune publiko bat irabaziko du hiriak, ezezaguna dena orain arte. Postal berri bat sortuko dugu, begiratokiak Donostiaren ikuspegi berri bat emango baitu”, azaldu du alkateak. “Donostiaren ikono berri bat izango da”, erantsi du Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek.
Burutaranek berak esplikatu ditu proiektuaren gainontzeko oinarriak. Horien artean, komentuan hotel bat eraikitzea aurreikusi dute, «eraikinaren babes maila errespetatuz». Komentuaren atzealdean oinezkoentzako gune bat egingo dute, plaza gisa, eta bertatik igo ahalko dute herritarrek begiratokira. «Igogailu handi bat aurreikusita dugu, irisgarritasuna errazteko”, aipatu du.
Era berea, Zerutxo etxea eraitsiko dute, San Bartolomeko harresia bistan gera dadin.
Plan Orokorra aldatu beharko dute lan hauek aguztiak egiteko, eta, horretarako, udal talde guztiekin hitz egingo dutela aurreratu dute udal gobernuko kideek.
Komentua eta ingurua, egitasmoaren arabera. (Argazkia: Donostiako Udala)
Komentua eta ingurua, egitasmoaren arabera. (Argazkia: Donostiako Udala)

iturria: hitza

2013(e)ko abenduaren 2(a), astelehena

GAUR MANIFA ARTE EDERRETAN / HOY MANIFESTACION EN BELLAS ARTES

Gaur Manifa Arte Ederretan 17.00tan. Europan mantentzen den zinemarik zaharrena, hemen dugu, Donotian bertan eta bota nahi dute, Hotel bat egiteko. Ezin dugu hau onartu! Denok manifara!
Iturria:  https://www.facebook.com/begonna.yu?hc_location=timeline

Hoy Manifa en El Bellas Artes a las 17.00. Es el cine mas antiguo que se conserva en Europa, tenemos la gran suerte de que este en Donostia, y lo quieren tirar para hacer un Hotel. No lo podemos permitir! Todos a la Mani!

fuente:  https://www.facebook.com/begonna.yu?hc_location=timeline