2014(e)ko uztailaren 24(a), osteguna

AMARAKO DANBORRADA 2014

AMARAKO DANBORRADA 2014
Jada gainean dugu Amarako Jaiak-ak 2014a eta haien barruan gonbidatzen zaitugu herriko danborradan parte har dezazula,  ondo pasatzeaz aparte, auzotarren artean harremanetan jartzeko ekitaldi bat denez gero.
Abuztuaren 2an 8:00-etan Amarako Jaien danborradan parte hartu nahi baduzu, Uztailak 28 eta 29an egiten diren entsaioetara etorri beharko zara.
 
 
 -Auzoan zehar itsulapikoak jarriko dira txarangarako dirua lortzeko.
 -Jende helduari 5€ kobratuko zaie ( txikiek ez dute ordaindu behar, baina haien gurasoekin edo arduradun batekin irten   
   beharko dira)
 
 
 
AMARAKO DANBORRADA 2014
 
Ya tenemos encima las Amarako Jaiak 2014 y dentro de ellas te invitamos a que paticipes en la tamborrada popular, ya que es un acto para una toma de contacto entre vecinxs y de paso pasarlo bien.
 
Queremos que sea un acto alegre y por ello es ideal para participar con tu cuadrilla, amigos, familia....
 
Si estas interesadx en participar en la tamborrada popular que celebramos en las Amarako Jaiak el día 2 de Agosto, sábado,  a las 20:00, deberás participar en los ensayos que celebraremos los días 28 y 29 de Julio, en frontón de Arroka.
 
 
 - se van a colocar huchas en los bares del barrio, para que los podáis colaboréis y poder así sufragar la txaranga,
 - se va a cobrar 5 €/ persona adulta, (los txikis no pagan pero deberán salir con sus padres ó responsables)
                                             
 
 
                                                                AMARAKO JAI BATZORDEA 

2014(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

AMARA BAI ETA BERRIBAR AUKERATU DITUZTE AUZOLAB LABORATEGIRAKO

Donostia 2016k bultzatutako egitasmoak bi elkarte horien lana hobetzea du helburu.

Amara Bai, Nazioarteko Herrien Jaialdia
Nazioarteko Herrien Jaialdia antolatu zuen, iaz, Amara Bai auzo elkarteak. (Argazkia: E. Zabala)
Donostia 2016-k antolatutako deialdi irekian aurkeztutako lau proposamenen artean, Amara Bai eta Berreibar elkarteak aukeratu dituzte datorren Auzolab laborategietarako. Hala, datorren udazkenean, iraila eta azaroa bitartean, lantegi bana egingo dute; azken batean, guztien artean, elkarte horien lana hobetzen saiatuko dira, bakoitzak egindako eskarietara zehaztuz.
Amara Bai Amarako auzo elkartea da; auzoko kultura eta gizarte gaiak dinamizatzen ditu eta Amarako kolektiboen interesak babesten dituen tresna izaten saiatzen da. Auzolab laborategia, kultura-dinamika birdefinitu eta garatzeko erabili nahi dute.
Eibarko Berreibar proiektuak, berriz, hainbat talde, jabe eta administrazioak osatzen duten komunitatea sortu du. Hala, erabili gabe dauden industriaguneak birmoldatu eta egoera txarrean dauden hiriko guneak pixkanaka hobetzeko helburua du. Auzolabean, komunitate horren sorrera zaildu duten arrazoien analisia egingo dute, eta baita inplikatutako norabanako eta elkarteen arteko harremanak definitu, etorkizunera begira.
Donostia 2016ko eta Conexiones improbableseko hainbat kidek osatu dute Auzolar laborategietako epaimahaia. Bi proposamen horiek hainbat irizpide kontutan harturik aukeratu dituzte: proiektuaren interes soziala, erronka Auzolab batean lantzeko aukera, proposamena aurkeztu duen taldearen kohesioa eta emaitzak garatzeko taldeak duen gaitasuna.

Iturria: irutxuloko hitza

2014(e)ko uztailaren 21(a), astelehena

AMARAKO JAIAK 2014

Berriro ere hemen ditugu AMARAKO JAIAK!



Urteak joan eta urteak etorri beti egongo dira Amarako auzokide batzuk prest jaiak antolatu eta aurrera eramateko. Amaratar guztientzako egitarau oparo bat egiteko asmoaz, azken hilabete hauetan buru belarri ibili gara jaiak antolatzeko lanetan. Jaiak antolatzeko zama handia izan dugu, arlo ekonomikoan bereziki, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu auzoko elkarte eta komertzioei, haien laguntza ekonomikoarengatik.



2014ko egitarau antolatzeko lanetan, aurreko urteko hutsune eta akatsak zuzentzen saiatu gara aurtengo jaietrako. Horretarako auzoko hainbat eragile, elkarte eta auzokideren iritziak jaso eta kontuan hartu ditugu. Urtereko ekitaldiez gain, berriak sartzen saiatu gara, eta urterokoak indartu ditugu.



Egiten dugun lan hau guztia, jai herroki eta parte hartziale batzuk lortu nahian egiten dugu.



Jaiak auzoaren elkargune bihur daitezen gonbidapena luzatzen dizuegu. Auzoko jaietan dagokion bezala janzteko deia egiten dugu: auzoa kolorez apaitzea balkoeitan ikurria jartzea, eta bakoitzaren lepo inguruan zapi berdea jartzea.



Aurtengo jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 3 bitarte izango dira. Bertan ikusiko garela espero dugu.



Gora Amara!

Gora Amarako Jaiak!

Gora jai herrikoiak!



2014ko uztaila



Amarako Jai Batzordea


Jaietako Informazio guztia: amarakojaiak.blogspot.com

 

2014(e)ko uztailaren 19(a), larunbata

DONOSTI-BERRI ELKARTEKO AFARIA

Aurtengo Amarako Jaietarako Donosti-Berri Elkarteak afaria antolatu du. Afaria uztailak 30a, asteazkena izango da. Donosti-Berri elkarteak bere ekarpena egin nahi du Amarako Jaietan eta horretarako afari bat antolatu du eta auzokide horo gonbidatu nahi du afarira.

  • Uztailak 30a, asteazkena 21:00etan Donosti-Berrin.
  • Menua: Sarrerakiak, Urdaiazpiko errea, Sorbetea.
  • Txartelak: 15€tan Esnaola eta Alboka tabernetan. Azken eguna uztailak 28an.

2014(e)ko uztailaren 16(a), asteazkena

KAXILDA ETA LIKINIANORI OMENALDIA AMARAN

Urbieta, Larramendi, Prim...1936ko uztailaren egunak...barrikada eguna. Eragile hauen artean: Amara Bai, Amarako Gazte Asanblada, Amara Kirol Elkartea, Bilgune Feminista, CNT, Ezker Abertzalea ta Kaxilda liburudenda, hor parte zuten Kasilda ta Likinianori omenaldia egiteko.
Eta bi gauza azpimarratu nahi ditugu:
                                                         
 Guretzat barrikadak zutik daude oraindik. Alde baten, Eliza, Ejerzitoa, faszistak, atzerakoiak...Bestean, anarkistak, komunistak, abertzaleak, iraultzaileak...Oraindik ere.
                                                           
 Kasilda ta Likinianoren etxea zabalik zen. Ez zuten karnetik eskatzen sartzeko.


Guztion artean gaurkoa egunerokotasuna bihurtu behar dugu.
Profitatu euren ereduaz blaitzeko!

Etorri gurekin Amarara!! Ikusi, ikasi ta egin!!!

Txertatutako irudia 1

2014(e)ko uztailaren 15(a), asteartea

AMARA BAIKO ALDITZAKRI DIGITALA 1.GO ALEA / REVISTA DIGITAL DE AMARA BAI

amarabai-ren aldizkari elektronikoa
Aldizkari honen bidez amarabai auzo elkarteak egiten duenaren berri plazaratu nahi dugu, hala nola gure auzoa, Donostia eta auzotarroi eragiten dizkiguten gai orori buruzko ausnarketak.
Ez du aldizkakotasun jakin bat izango; hala ere, bi hilabeteetatik behin ale bat argitaratzeko asmoarekin jaio da aldizkari elektroniko hau.
Udalari egindako eskaerak, honen erantzunak (aldekoak eta kontra- koak), jorratzen ari garen gaiak (San Bartolome muinoa, Bellas Artes eraikina, Easo Plazaren birmoldaketa...), martxan jarri nahi ditugun ikastaroak (sukaldaritza, objektuen berrerabilpena...); guzti hau azaldu nahi dizuegu era arin batean, baina azalakerian erori gabe. Honekin batera, krisiak gure inguru hurbilean, gure auzokideengan izan dituen eta dituen eragin bortitzak azalari nahi ditugu ez baitira banakako arazoak, denonak baizik, gu ez baikara izan krisi hau sortu dugunak.
Hotsandiko asmoak, denon laguntza eta ekarpenak eskatzen dituzten as- moak. Hau dela eta, ezinbestez irekia, anitza, partehartzailea izango da, eta gure errealitate linguistikoa bere gain hartuko du aldizkari honek, beraz, euskaraz eta gazteleraz argitaratuko dugu. Honen konpromiso hartzen dugu.

Aldizkaria ikusteko:

Revista electrónica de amarabai

amarabai auzo elkartea quiere dar a conocer, por medio de esta revista electrónica, las actividades y las reflexiones que realiza sobre todo aquello que afecta al barrio, a sus vecinas y vecinos y a Donostia.
La revista electrónica no tiene una periodicidad concreta, pero nos esforzaremos para que aparezca una vez cada dos meses.
Queremos reflejar las peticiones realizadas al Ayuntamiento, sus respuestas (favorables y denegatorias), los temas que estamos trabajando (Cerro de San Bartolomé, Bellas Artes, remodelación de la plaza Easo...), los cursillos que estamos preparando (cocina, reutilización de objetos...); todo ello de una manea sencilla pero sin caer en la simplicidad. Junto a esto queremos visibilizar las severas consecuencias que la crisis ha causado y causa en la actualidad en nuestro entorno más cercano, en nuestras vecinas y vecinos; las consecuencias de la crisis no son problemas individuales, sino que son de todos y todas porque no hemos sido quienes la hemos generado.
Intenciones que requieren de la colaboración y aportaciones del mayor número de personas. Este proyecto debe ser necesariamente abierto, plural, participativo y debe de contemplar nuestra realidad linguística.
 
Para ver la revista: 

AUZO SAREA: AUZO ELKARTEEN BERRIAK GAUR-EN


Donostiako Udalaren gaur.donostia.org webguneak atal berria du gaurtik: Auzo Sarea. Auzo elkarteen informazioa eskura izango dute erabiltzaileek atal horren bidez. Izan ere, auzo elkarteek bere webguneetan idatzitakoa, publikatu ahala, GAURen agertuko da, bere horretan.
Auzo elkarteen web orri sare oso aberatsa dago Donostian: Ulia, Parte Zaharra, Martutene, Loiola, Ibaeta, Amara, Aiete… Tresna berriari esker auzoetako informazioa zuzenean eta auzotarren hitzetan jasoko dute erabiltzaileek.

Herritarrei lekua eman

Auzo elkarteak eta beraien webguneak ezagutaraztearekin batera, herritarrei parte hartze zuzenagoa izateko aukera eskaini nahi die Auzo Sareak.Bozgorailu berria eskainiko die Auzo Sareak. Herritarrei bere lekua ematea da helburua.
 
Iturria: Donostia Gaur
 
 
Auzo sarea


2014(e)ko uztailaren 11(a), ostirala

AUZOAK ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN, AMARAKO PROPOSAMENAK

 AMARA
2014ko apirila eta maiatzean Donostiako auzo eta herri bakoitzean hainbat bilera burutu ziren "Auzo eta Herriak Donostia Indartzen" prozesuaren baitan: 19 auzo eta herriei buruzko 29 bilera egin ziren
guztira.

Auzo Elkarte eta herritar norbanakoek bizi diren inguruneko analisiaz hitz egin eta proposamenak zehaztu zituzten, beraien ustez lehentasuna zutenak zerrendatuta.

HAUEK DIRA AMARAKO BI BILERETAN PARTE HARTU ZUTEN HERRITARREK EGINDAKO
LEHENTASUNEZKO PROPOSAMENAK: Proposamenak euskaraz



AMARA
En abril y mayo de 2014 dentro del proceso “Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia” se celebraron 29 reuniones sobre 19 barrios y pueblos de la ciudad.

Las asociaciones vecinales y la ciudadanía pudieron actualizar mediante el trabajo colectivo el diagnósticodel lugar en el que viven, haciendo propuestas y señalando las consideradas prioritarias.

HE AQUÍ LAS PROPUESTAS PRIORITARIAS DE LAS Y LOS CIUDADANOS QUE PARTICIPARON EN
LAS DOS REUNIONES DE AMARA: Propuestas en castellano

2014(e)ko uztailaren 10(a), osteguna

DONOSTIARREK 220 PROPOSAMEN EGIN DITUZTE "AUZO ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN" PROZESUAREN BAITAN


Donostiako Udal Gobernua, auzo elkarteak eta herritarrak buru-belarri murgilduta daude Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesu parte hartzailean. Prozesu osoaren azken emaitza herritarrek eta Udalak elkarrekin auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da. Horretarako, Donostia osatzen duten auzo eta herri guztietan egiten ari dira batzarrak, hainbat fasetan.
Lehen fasea martxoaren 26an bukatu zen. Bitarte horretan, Juan Karlos Izagirre eta Udal Gobernua herritarrekin bildu ziren 2012an egindako Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuan Udal Gobernuak hartutako konpromisoen kontu emateko. Honela, herritarrei azaldu zieten udalak bere egin zituen konpromiso haiek zein egoeratan dauden eta zer den orain arte egin duena.
auzoetaherriak

2. fasea, 220 proposamen

Auzo elkarteek izan dute gidaritza bigarren fase honetan. Auzo elkarteetako kideek gainontzeko bizilagunekin egin dituzte batzarrak, udal teknikarien laguntzaz. Elkarrekin, auzoaren edo herriaren egoeraren diagnostikoa eta hobetzeko proposamenak egin dituzte: 220 guztira.
Lehen fasearen ondoren Axier Jaka zinegotziak azaldu zuenez, “auzo eta herrietako errealitatea bertatik bertara konpartitzea da garrantzitsuena, auzoko gabeziak eta beharrak identifikatzea eta, azkenik, proposamenak adostu eta lehentasunak ezartzea”.
Partaidetza zinegotziaren hitzetan, “auzo eta herrietan, politika egiteko eredu berri bat sistematizatu nahi du gobernuak, auzo elkarteen laguntzaz, Udalaren eta herritarren arteko elkarlan espazioak iraunkor bihurtuz”. Herritarrengan interes kolektibo eta orokorrarekiko konpromisoa sustatzea da prozesu honen beste gakoetako bat.
Bost eremuren gainean aritu dira batzarretan:
  1. Kultura, euskara eta kirola.
  2. Hirigintza, ingurumena eta mugikortasuna.
  3. Garapen ekonomikoa.
  4. Gizarte ongizatea eta herri babesa.
  5. Zeharkako gaiak: generoa, herri partaidetza, gazteria, adinekoak, migrazioa.
Honako galderei erantzun diete herritarrek:
  1. Aurreko prozesutik garatu gabe dauden proposamenak oraindik baliagarriak dira?
  2. Gure auzoetako errealitatea aldatu egin da zerbaitetan?
  3. Proposamen berriak ditugu auzoan? Nondik datoz behar horiek?
  4. Horietatik guztietatik zeintzuk dira lehentasunezkoak?
Bloke tematikoak:
  1. Kultura-Euskara-Kirola: 51.
  2. Hirigintza-Ingurumena-Mugikortasuna: 63.
  3. Garapen ekonomikoa: 28.
  4. Gizarte Ongizatea-Herri Babesa: 40.
  5. Zeharkako gaiak: 38.

Prozesuaren gaineko balorazioa

Hauxe da parte hartzaileek egin duten prozesuaren gaineko balorazioa. Puntuz puntu:
Dinamizazioari buruz:
  • Bileretan egindako ariketa konplexua izan da, eta askoetan denboran motz gelditu da. Ala ere metodologia honek ahalbidetu du ariketa sakonagoa izatea.
  • Lehentasunak zehaztearen ariketa oso zuzena izan da eta bihurtu du ariketa oso pedagogikoa elkar-erantzukizunaren ikuspuntutik.
Bost gai multzoen/blokeen diseinuari buruz:
  • Herritarren hausnarketa eta proposamenak 5 bloketan banatzeak erraztu egin du auzoaren eztabaida integrala.
  • Nola nahi ere zenbait blokek garrantzia handiago hartu dute ( Hirigintza, Ingurumena, Mugikortasuna) eta beste kasu batzuetan ordea bloke batzuk urri gelditu dira (Garapen ekonomikoa).
Komunikazioa:
  • Udaletik komunikazio eta dibulgazio maila egoki eta anitz bat mantendu da. 2011koarekin alderatuta intentsitatean jaitsi egin da eta aniztasunaren alde formula ezberdinak bilatu dira.
  • Auzo elkarteek komunikazio beharretan hartutako inplikazioa altua izan da. Alde batetik identifikatzen eragileak, bestetik komunikazioa egokitzen beraien auzotako ohiko kanaletan.
Dinamika orokorra:
  • Auzo elkarteak eta herritarrak elkarrekin egin dute lan eta oso interesgarria izan da.
  • Asistentzia maila egokia izan da, kalitatezko lan kolektiboa bermatu delako, Nahiz eta badagoen presentzia handiagoa egoteko potentziala. Dena den Herri Partaidetza politikoa hezkuntza prozesua da eta kultura politikoa eraldatu ahala, herritarren presentzia handitzen joango da.
  • 1. fasean talde politiko guztietako ordezkari politikoek parte hartu bazuten, 2. honetan auzo elkarteena eta bizilagunena izan da protagonismo osoa, orokorrean bizilagunek ondo baloratu dute erreserbatzea 1. fasea Gobernuak herritarrei kontu emateko eta 2. bizilagunen arteko ariketa kolektiboa egiteko.
  • Herritarren aldetik aniztasun diskurtsiboa izan da eta kalitatezko elkarrizketak suertatu dira.
  • Batzarrak oro har auzoka egin dira, baina bi auzune batu ditugun batzarretan beste auzunearen asistentzia maila izan da. Zentzu honetan auzo elkarteek elarazi dute auzo bakoitzeko batzar bat egiteko beharra.
  • Herritarren aldetik lan dinamikan sortutako eskaera bat da, hurrengo ariketetan Udalak mahaigaineratzea datu kuantitatibo gehiago, hau da, informazioa kuantitatibo gehiago.
Herri proposamenak:
  • Auzo bakoitzean lehenetsitako 15ak erantzungo direla esan da baina jendeak, erantzunetik harago, kopuru jakin bat ziur “egingo dela” esatea nahi zuen.
  • Herri proposamenak kalitatezkoak izan dira. Herritarrek markatutako helburu estrategikoei erantzuten dute, hau da, ze nolako auzoa nahi duten esan eta gero definitu egin dituzte proposamenak.
  • 2011koekin alderatuta lanketa sakonagoa izan da eta proposamenak maila altuagokoak izan dira. Horrek Udalari erantzun sakonagoak eta konprometituagoak egitea eskatzen dio.
Aurrera Begira:
  • Udalak kontu handia izan beharko luke horrelako bilerak deitutakoan beste bilera/ekitaldi/ekintzarik ez antolatzearekin aldi berean.
  • Auzo bakoitzeko eragileak biltzea lehenago ondo legoke, esaterako diagnostikoa kontrastatzeko.
  • Auzoen tamainak asko baldintzatzen du ariketa. Tratamendu bera izan beharko lukete guztiek?
  • Auzune ezberdinak batzar berdinean biltzea ausnartu beharreko gaia da.
  • Helburuen formulazioa hobetu behar da, ekintzetatik gehiago bereizteko.
Ebaluazioa:
Ebaluazio jarrai egiten ari badira ere, prozesu osoa burutzean (2015), nazioarteko Ebaluazio Sistema Estandarizatuak erabiliko dituzte prozesua eta bere inpaktua integralki baloratzeko.
Ondorio nagusiak
  • Koherentzia:  Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesu berri bat legegintzaren azken urtean egiteak eta bigarren aldiz gainera, koherentzia eta sinesgarritasuna demostratu du herritarren aurrean, eta horrela baloratua izan da batzarretan. Zentzu berean pausu honek koherentzia gehitu dio Donostiako partaidetza ereduaren garapenari.
  • Sinesgarritasuna: Behin auzoetatik 220 herri proposamen jaso ondoren eta Gobernuak eta Udalak prozesuarekiko konpromiso publikoak hartu ondoren; 3. fase honetan Udalaren sinesgarritasuna jokoan eta partaidetzaren sinesgarritasuna orohar jokoan dago. Udalaren erantzunak ondo elaboratu egin beharko dira eta herri partaidetzaren eraginkortasuna demostratu beharko da 2015ko aurrekontu parte hartzailearen bitartez.
  • Donostiako Partaidetza eredua: Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuak, bere dimentsio eta exijentzia mailagatik, lagundu du Udalaren partaidetza metodologia, sistema eta eredua bera hobetzen eta indartzen. Eredu berari sinesgarritasuna eman dio.
  • Kultura politikoa: Prozesuaren 2. fase honetan izandako asistentzia mailaz haraindi, partaidetzaren sinesgarritasuna eta legitimitatea eraikitzen ari gara prozesuen metodologia eta kalitatezko baldintzen bitartez. Herri Partaidetzarako kultura politikoa handitu ahala, prozesuetan partaidetza maila handituko da.

3. fasea, uztaila-iraila

Fase honetan herritarren galderak aztertu eta erantzunak prestatuko ditu Udal Gobernuak. Uztaila-iraila bitartean iraungo du.
Hauxe izango da prozedura:
Hasierako ebaluazio politikoa.
  • Zer? Proposamena Gobernuak arlo horretan daraman politikarekiko balioestea.
  • Nork? Zinegotzi ordezkariak.
  • Noiz? Uztailaren 9tik 16 arte.
Azterketa tekniko/ekonomiko/juridikoa.
  • Zer? Proposamenaren estudio teknikoa, ekonomikoa (inbertsioa edo/eta gastu korrontea), denboralitate potentziala eta juridiko bateratua egitea, dagokion zinegotzigoak eta zuzendaritzak daraman politikarekin lotu gabe.
  • Nork? Dagokion gaiaren arduradun tekniko/ek.
  • Noiz? Uztailaren 16tik irailaren 26ra.
Zuzendarien erantzuna
  • Zer? Proposamenak zuzendaritzaren ekintza ildoetan eta urteko aurrekontuan izango lukeen eragina ebaluatzea Gobernuari proposatzeko.
  • Nork? Arloko zuzendariek.
  • Noiz? Irailaren 29tik urriaren 3ra.
Gobernuaren azken proposamena
  • Zer? Gobernuaren erabakia eta erantzuna.
  • Nork? Udal Gobernuak.
  • Noiz? Urriaren 6tik 13ra.
Esan bezala, prozesu osoaren azken emaitza herritarrek eta Udalak elkarrekin auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da. Eta gero horiek 2015eko aurrekontu parte hartzaileetan txertatuko dituzte.

Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko uztailaren 3(a), osteguna

Loiola existe,amara tambien. ¡soterramiento!

AmaraBai Auzo Elkarteak bat egiten du Loiolako auzo lekarateak deituta UZTAILAk 5ean, larunbata, 13:00etan, EASO PLAZAKO topo geltokiaren aurreko aldean egingo den elkarretaratzearekin.

Asociacion de vecinos y vecina de Amara- AMARABAI apoya la concentracion convocada por la asociacion de vecinos y vecinas de Loiola, frente a la estacion del topo de la Plaza Easo el sabado dia 5 de julio a las 13:00 horas.

Desde la ASOCIACIÓN DE VECINOS Y VECINAS , NO ESTAMOS DISPUESTOS A QUE ESTA OBRA SE DEMORE UN MINUTO MAS y Hacemos un llamamiento a los vecinos y vecinas de Amara a que sean parte activa en esta movilizacion.

2014(e)ko uztailaren 1(a), asteartea

LOIOLAKO AUZOKIDEEKIN ELKARTASUNA / SOLIRADADA CON LAS/OS VECINAS/OS DE LOIOLA

Amara Bai, auzo elkarteak bat egiten du URUMEA IBAIA Loiolako auzo elkarteak deituta uzatailak 5ean, larunbata, 13:00etan, Easo plazako topo geltokiaren aurreko aldean egingo den elkarteratzearekin.


Amara Bai, auzo elkartea apoya convocada por URUMEA IBAIA Loiolako auzo elkartea frente a la estación del topo de la plaza Easo el Sábado 5 de Julio a las 13:00 horas.



LOIOLA EXISTE 
LANAK BUKATU!



HERRITARRENTZAKO IREKITAKO JARDUNALDIA / JORNADA ABIERTA A LA CIUDADANIA


Herritarrentzat irekitako jardunaldia, 2014ko uztailaren 24ko Udalbatzaren gai zerrendan sartuko diren arau proiektuen berri ematekoa.

Uztailaren7an informazioa emango dugu Udal Gobernuak sustatu eta 2014ko uztailaren 24ko ohiko Udalbatzari hasierako onarpena emateko aurkeztuko zaizkion arau proiektuei buruz.

Nahi duten herritar guztiak joan ahal izango dira bilerara. Udalbatza Aretoan izango da, Alderdi Ederretik sartuta, 18:30ean.


Arau proiektu hau azalduko da:

1.- Memoria Historikoaren Kontseilu Sektorialaren  erreglamendua
Axier Jaka  Herri Partaidetza Zinegotzi Ordezkaria
Aitor Ibero, Alkatetza Gabinete Burua


Gaia azaldu eta gero, denbora tarte bat izango da gai bakoitzeko, galde-erantzunetarako.


         
Jornada abierta a la ciudadanía, para informar sobre los proyectos normativos que se incluirán en el orden del día del Pleno municipal del 24 de julio de 2014.


El próximo día 7 de julio se informará sobre los proyectos normativos que, promovidos por el Gobierno municipal, se elevarán para su aprobación inicial a la sesión ordinaria del Ayuntamiento Pleno a celebrar el día 24 de julio de 2014.

La sesión abierta a toda la ciudadanía se celebrará a las 18.30 en el Salón de Plenos, entrada por Alderdi eder.


El proyecto normativo incluido en el orden del día es el siguiente:

1.-Reglamento del Consejo Sectorial de Memoria Histórica
Axier Jaka Concejal Delegado de Participación Ciudadana  
Aitor Ibero. Jefe de Gabinete de Alcaldía


Tras la exposición habrá un tiempo  de preguntas y respuestas.