2014(e)ko abuztuaren 20(a), asteazkena

INDUSKETA ARKOLOGIKOA, SAN BARTOLOMEN


Gaur San Bartolome inguruan hasitako lanekin, 1.800 metro koadroko orube batean, emakumeen komentuaren klaustroa eta inguruko eraikuntzen hondakinak aurkitzea espero du Arkeolan Fundazioak.
Azken urteetan egindako lanekin, inguruneko eraikinak ordezkatzen joan dira pixkanaka. Orain muinoaren txanda da, eta guztiz eraldatuko dute ingurua. Aurretik, baina, indusketa arkeologikoa egingo dute, monasterioaren hondarrak dokumentatzeko, jakina baita 1250 urtean dagoeneko existitzen zela. 
Emakumeen monasterioa zen, eta hainbat eraso jasan zituen hainbat mendetan. Guda karlisten ondoren ez zuten berriro berritu, eta bere horretan abandonatu zuten. Denboraren poderioz, lur azpian desagertu zen.

Hainbat eraikin eraitsi zain

1995. urtean elizaren burua aurkitu zuten, eta 2007an ia oinarri guztia induskatu zuten. Baina klaustroa eta eraikin osagarriak aztertzeko, polizia nazionalaren eta San Bartolome Goikoa kalekoak eraitsi zain gelditu ziren.
Lan horiek eginda, gaur hasi dira indusketen azken fasearekin. Arkeolanen arabera, 2 hilabeteko lanak izango dira, eta 172.462 euroko aurrekontua izango dute. Espezializatutako 10 tekniko ari dira bertan lanean.

Iturria: Donosti Gaur

2014(e)ko abuztuaren 13(a), asteazkena

DONOSTIAKO PIRATAK LAGUNTZA ESKE


La Flamenka gunea ekaitzaren erdian.

Bart goizaldeko 1:30-2:00 bueltan sekulako ekaitza hasi zen La Flamenka gunean 3.000 bat pertsona geundela. Esne Beltzaren emanaldia hastear zen eta haize indartsua zegoenez, segurtasun plana martxan jartzea erabaki genuen. 5 minututan antolakuntzako piratok peto horiak jarri eta kaia hustu genuen, edozeren gainetik dagoelako denon segurtasuna.

Suhiltzaileak eta ertzainak etorri zirenerako gunea hustuta genuen eta arrisku nagusia haizeak karpa nagusiaren zutabeak mugitzea zen. Une zailak izan dira, urte osoko lana eta ilusioa gure begien aurrean zapuztear egon delako. Hala ere, garrantzitsuena da inork ez duela minik hartu. Gure guneak horrela ikustea tristea izan da.

Gaurko goiza kalteen kontaketa egiten igaro dugu, eta egoera oso latza da. 90.000 eurotik gorako kalteak izan ditugu. Programarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu dugu, baina baliteke egitarauan aldaketa batzuk gertatzea. Hala ere, aitortu beharrean gaude, kolpe handia izan dela. Kalte material handiak eragin dizkigu, batez ere musika materialean eta azpiegituran. Haizeak eta euriak tresna asko txikitu ditu eta jai herrikoien proiektua oso oso ukituta geratu da. Pena da, mugimendua geroz eta anitzagoa dugun honetan, geroz eta osoagoa den honetan, balioen lanketa geroz eta indartsuagoa den honetan, gau txar baten erruz kolokan geratzea.

Ez gara besoak gurutzatuta geratuko, ordea. Aste Nagusia amaitu aurretik programazioan ez dauden ekimen berriak lotzeko lanean ari gara. Baina batez ere, argi esateko, gure kontu korronteko zenbakia emango dizuegu. Bakoitzak ahal duen neurrian laguntzeko aukera izan dezan.

3035 0149 45 1490027294

Baita ere, gonbidatzen zaituztegu geratzen diren egunetan La Flamenkara, Kantina Piratara eta Nautiko gunera zaitezten, eta mugimenduaren parte izaten. Une hauetan, inoiz baino gehiago, babesa behar dugu.

Beste behin, guztien laguntzaz eta elkarrekin lanean, edozer dugula posible erakutsi behar dugu, orain inoiz baina indartsuago. Pena handia izango litzateke Donostia abordatzeari utzi behar izatea gau oker baten erruz. Denon artean, suertatzen diren egoera eta oztopoei aurre egin diezaiekegulako.

Eskertu nahi dugu baita ere, bart gauean laguntzen aritu zineten guztiei, eta baita gaurko egunez jasotzen ari garen animo mezuei eta laguntzari ere.
Besterik gabe, milesker guztioi eta animo asko denoi!

2014(e)ko abuztuaren 7(a), osteguna

AMARAKO SARDINA JANA

Amarako sardina jana herrikoia

Aurtengoa 3.go urtez jarraian Aste Nagusian Amarako hainbat elkartek sardina jana herrikoia antolatu dute. Sanrdin jana elkarte ezberdinen arteko auzolanez antolatzen da, auzoan Aste Nagusian ere girotzeko. Sardina jana hurrengo egun hauetan izango da:

  • Abuztuak 10 a, igandea 19:00tik aurrera Easo plazan.
  • Abuztuak 14 a, asteazkena 19:00tik aurrera Easo plazan.
  • Abuztuak 16 a, larunbata 19:00tik aurrera Easo plazan.


Sardinada musikaz girotuta egongo da. Bestalde bertaratzen direnei gogoratu nahi diegu amaran ere Zero Zabor filosofiarekin bat egiten dugula eta zaborraren jasoketan denon inplikazioa beharrezkoa dela.

Azkenik auzolanean aurrera eramango ditugulako hiru egunak eta laguntzeko prest bazaude gurekin kontaktuak jarri e-mail bidez: amarabaiae@gmail.com edo hiru egunetako batean atsaldeko 17.00tan Easo plazara gerturatu.