2014(e)ko abuztuaren 20(a), asteazkena

INDUSKETA ARKOLOGIKOA, SAN BARTOLOMEN


Gaur San Bartolome inguruan hasitako lanekin, 1.800 metro koadroko orube batean, emakumeen komentuaren klaustroa eta inguruko eraikuntzen hondakinak aurkitzea espero du Arkeolan Fundazioak.
Azken urteetan egindako lanekin, inguruneko eraikinak ordezkatzen joan dira pixkanaka. Orain muinoaren txanda da, eta guztiz eraldatuko dute ingurua. Aurretik, baina, indusketa arkeologikoa egingo dute, monasterioaren hondarrak dokumentatzeko, jakina baita 1250 urtean dagoeneko existitzen zela. 
Emakumeen monasterioa zen, eta hainbat eraso jasan zituen hainbat mendetan. Guda karlisten ondoren ez zuten berriro berritu, eta bere horretan abandonatu zuten. Denboraren poderioz, lur azpian desagertu zen.

Hainbat eraikin eraitsi zain

1995. urtean elizaren burua aurkitu zuten, eta 2007an ia oinarri guztia induskatu zuten. Baina klaustroa eta eraikin osagarriak aztertzeko, polizia nazionalaren eta San Bartolome Goikoa kalekoak eraitsi zain gelditu ziren.
Lan horiek eginda, gaur hasi dira indusketen azken fasearekin. Arkeolanen arabera, 2 hilabeteko lanak izango dira, eta 172.462 euroko aurrekontua izango dute. Espezializatutako 10 tekniko ari dira bertan lanean.

Iturria: Donosti Gaur

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina