2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

ITXAS-GAINEKO AZKEN AUZOLAN BALORAZIOA ETA DEIALDI BERRIA

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu aurreko 
larunbatean eginzenuten lanagatik, asko aurreratu genuen 
eta zegoen giroa ikusirik erabataserik geratu ginen. 
Espero dugu zuek ere sentimendu bera izan zenutela!
Egiten dugun balorazioa izugarria da, eskerrik asko benetan!!!

MAIATZAK 10, LARUNBATAREKIN, AUZOLAN 11etatik aurrera 
(Aldapeta, 62, Donostia)
Aurrekoan komentatu genuen bezala, larunbat honetarako ere 
auzolan bat antolatu dugu eta ondoren bazkari herrikoia 
antolatua dago (oraingo honetan, denek bertan gelditzeko 
aukera izango duzuela espero dugu), horretarako, 12etan 
beharrean 11tan hasiko gara, denbora gehiago izan dezagun. 
Aurreko asteko saioa, elkar ezagutzera bideratua zegoen,
baita espazioa ezagutzera ere. Aste honetarako ordea, 
zehaztapen gehiago egin nahi genituzke eta horretarako
espazioa kudeatuko duen asanblada bat sortzean ondo legoke, 
bide batez, esku artean dugun proiektuari forma emanez. 

Datorren larunbatean ikusiko gara!! Bitartea, ondo ibili!!!!

Iturria: Donostialdeako okupazio bulegoa

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina