Urrian eta azaroan Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoaren
inguruan dinamika kulturala birdefinitu eta garatzeko proiektua garatuko
du. Bestalde, Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoko kultura- eta
gizarte-gaiak dinamizatzen ditu, Amarako kolektiboen interesak babesten
dituen tresna izateaz gainera.
AuzoLab-en dinamikan “desberdina” izeneko profesionala sartzen dute; haren ardura izango da saioak dinamizatzea eta baita emaitzak lortzea ere. Amarabai-ren AuzoLab-ean Mikel Morlas izango da “desberdina”.
Eta hori guztia, c2+i/Conexiones improbables-en euskarri metodologikoa eta jarraipenarekin. Amarabai, 2014ko udazkenean AuzoLab bat egiteko, Donostia 2016-k uztailean egin zuen deialdian aukeratuetako bat izan zen. Emaitzen aurkezpen publikoa abenduko lehen hamabostaldian egingo dela aurreikusten da.
Informazio osoa: http://auzolab.dss2016.eu/eu/amarabai
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina