2015(e)ko uztailaren 15(a), asteazkena

Herritarrek agerraldi bat egingo dute bihar, Metroaren egitasmoarekin keztatuta

Donostialdeko Metroaren egitasmoarekin kezkatuta, Amara Bai elkartearen egoitzan bilera bat egin zuten duela pare bat aste hainbat herritarrek. Bada, alegazioak aurkezteko epea bukatuta, hainbat norbanako eta eragilek agerraldia egingo dute bihar Easo plazan, 11:00etan, proiektuari buruz hitz egiteko. Agerraldiak bat egingo du Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean bihar bertan argitaratuko duten xedapenarekin: Erdialdetik igaroko den ibilbidearen ezaugarriei buruzkoa, alegia.
Hain zuzen ere, egitasmoaren arabera, 4,2 kilometroko luzera izango du Metroaren lur azpiko ibilbideak Erdialdetik, eta hiru geltoki aurreikusten ditu: Easo, Erdialdea-Kontxa eta Antigua- Benta Berri. Bi zatitan banatuko dute lizitazioa: Kontxako zatia, alde batetik; eta Antiguako, bestetik. 850.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute, orotara.
Herritarren erantzunari dagokionez, ehundaka alegazio aurkeztu dizkiote proiektuari, eta auzoetako bizilagun, elkarte eta eragile sozialetako hamarnaka lagun bildu dira egunotan hainbat batzarretan. Eztabaida publikoa sustatu dadin eskatzeko, bihar egingo dute agerraldia herritar talde horien ordezkarie
 
Iturria: irutxuloko hitza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina