2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

JOKO GARBIA APP-A AURKEZTU DUTE, HERRITARREK BIRZIKLATZEKO TRESNA BERRIA



Axier Jaka, Ingurumeneko eta Informazioko zinegotziak, telefono mugikorrentzako app berria aurkeztu du gaur. App-ak hondakinak egoki banatzeko informazio praktikoa jasotzen du, hiriko hondakinen kudeaketari buruzko datuak eskaintzen ditu, eta hirian eskaintzen diren birziklatze- eta konpostatze-programetan izena emateko aukera ematen du. Axier Jakak honako hau nabarmendu nahi izan du: «hiri honetan zero zaborrerako bidea hartu dugu, donostiar guztien konpromisoari esker, eta tresna hau baliagarria izango da herritarrei eginkizun horretan laguntzeko. Bestalde, Dpostontzia tresnarekin egin genuen bezala, informazioaren teknologia berriak herritarren eskura jartzearen aldeko apustu zabalago batean kokatu behar da mugikorrentzako app hau».
Tresna helbide honetan deskarga daiteke:
Funtzionaltasunak eta kontu teknikoak
Appak, funtsean, hiru funtzionalitate ditu: udalerriko hondakinak kudeatzeko zerbitzuei buruzko informazioa ematea; birziklatzeari nahiz konpost-egiteari buruz dituzun zalantza guztiak argitzea; programetan izena eman duten pertsonen egoera ezagutzea eta zure eskaerak izapidetzea.
Appa Udal Informatika Zentroak garatu du, kanpo laguntzarekin. Hiru megako tamaina du eta Android zein Apple mugikorretan erabili daiteke. Deskargatzeko, donostia.eus webguneko «Home» atalean eskuratu daitezke jarraibideak. Android mugikorrentzat PlayStore-n deskargatu daiteke.
«Jokogarbia» aplikazioaren atalen deskribapena
HOME/ HASIERA
1.- Goian eskuinean: RANKING -a dago, kopa batek irudikatua.
Atal horretan, astero jakin dezakegu zer auzok birziklatu duten gehien eta ea astetik astera sailkapenean igo diren (izen emandako etxebizitzen %, guztizkoarekiko)
2.- Goian ezkerrean: MENUa, hiru marratxok irudikatua.
3.- Erdialdean: ezagutu ezazu Joko Garbia ekimena (jokogarbia.donostia.eus)
Programari buruzko informazio guztia biltzen duen web-orrira eramango gaitu.
4.- Erdialdean: Joko Garbia MAPA.
Birziklatu nahi dutenen lanak errazteko, hondakin organikoak eta olioa birziklatzeko edukiontziak eta konpostatze komunitarioko guneak non dauden adierazi da hemen.
5.- Behealdean: DATU NAGUSIAK.
– Azken sei hilabeteetan sortu ditugun biohondakinak.
– Zenbat familiak eman du izena birziklatze-programan.
– Zenbatek etxe-konposta egitekoan.
6. IZAPIDEAK
Erabiltzaileek alta eman dezakete JOKO GARBIA ekimenaren hiru modalitateetan. Formularioa: izena eman, eta etxera bidaliko dizute.
6.1- Txartel-eskaera: edukiontzi marroia, HERRITARRAK
6.2- Txartel-eskaera: edukiontzi marroia, MERKATARITZA eta ostalaritza
6.3-Izena emateko eskaera: etxe-konposta
6.4- Herritarren postontzia: hondakinei buruzko galdera, kexa, ohar, eta esker-emateak
7. BERRIAK
Gaur Donostia: JOKO GARBIA programari buruzko albisteen eta hondakinei buruzko kontuen berri ematen du.
2. MENUA
2.1.- NIRE DATUAK: Parte-hartzaile bakoitzaren gunea.
NANa eta jaiotze-data sartu behar dira. Honako hauetarako aukera ematen du:
2.1.1- Hizkuntza: administrazioarekin harremanetarako aukeratutako hizkuntza aldatzeko.
2.1.2.- Programak: martxan dauden hiru programetatik zeinetan zauden jakiteko.
2.1.3.- Programen araberakoak:
*Edukiontzi marroia.Poltsak: zure programari dagokionez (Joko Garbia bada) poltsak noiz jaso behar dituzun jakiteko. Eta, gutxi barru: Mugimenduak : edukiontzia noiz irekiko den ezagutzeko.
*Etxe-konposta programan bazaude: azken ikuskapenaren data, ordenantzan aurreikusitako urteko hobaria (38 euro) eta konpostaren batez besteko tenperatura jakiteko.
*Auzo Konposta programan bazaude: ordenantzan aurreikusitako urteko hobaria (23 euro) eta zure konposguneko parte-hartzaile kopurua.
2.2. KONPOSTATZEA:
– Etxean konpostatzeko izena eman dezakezu.
– Bi programei buruzko informazioa.
2.3. Joko Garbia MAPA, HOME atalekoa bezalakoa.
2.4. EDUKIONTZIAK: edukiontzi bakoitzaren deskribapena, eta zer sar daiteke (eta zer ez) barruan. Bakoitzaren ordutegia .
2.5. ZER NON NOLA: bilatzaile bat, produktu bakoitza non birziklatu behar den argitzeko.
2.6 HIZKUNTZA: Aplikazioan hautatutako hizkuntza aldatzeko.
2.7. AMAITU SAIOA: parte-hartzailearen saioa amaitzeko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina