2014(e)ko irailaren 30(a), asteartea

DSS2016EUren udazkeneko AuzoLabak abiatzeko prest

Gaur arratsaldean, Donostia 2016ren egoitzan, ekingo zaie urrian eta azaroan Amarabai eta Berreibarrekin garatuko diren bi AuzoLabei. Bi elkarte horiek joan den uztailean aukeratu zituzten, AuzoLaben metodologiarekin proiektu bat garatzeko egindako deialdi irekian.
AuzoLab deiturikoa Donostia, 2016ko Europako Kultur Hiriburutzaren metodologia-lerroa da. AuzoLabetan hibridazio-prozesuak garatzen dira eta bertan, herritarrek hartzen dute parte “desberdinak” deitzen zaien profil “gertagaitzeko” profesionalekin batera. Profesional horien zereginak dira taldeari aniztasuna eskaintzea, saioak eta prozesuak dinamizatzea eta emaitza bat sor dadin sustatzea.Eta hori guztia, c2+i/Conexiones improbables-en euskarri metodologikoarekin eta jarraipenarekin.
Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoko gai kultural eta sozialak dinamizatzea du helburu, eta Amarako interes kolektiboak zainduko dituen tresna ere izan nahi du. Donostia 2016rekin batera garatuko den prozesuak, auzoaren inguruan, kultur dinamika birdefinitu eta garatzeko balioko du. Proiektuko “desberdina” Mikel Morlas izango da.
Bestalde, Berreibar kolektiboak proposatu eta DSS2016EUri eskatutako AuzoLabean, Eibarko taldeak egindako proposamenak landuko dira. Kolektibo eibartarrak erabiltzaile, jabe eta administrazioak osatutako komunitatea sortu nahi du, erabilerarik gabeko industria-guneak birmoldatu eta hiriko gune degradatuak pixkanaka birsortzeko.
AuzoLabean landuko den erronka, alde batetik, komunitate hori sortzea zaildu duten arrazoien analisia izango da, eta bestetik, etorkizunera begira, inplikatutako agenteen arteko erlazioak birpentsatzea. Maraka kolektiboak osatuko du profil “gertagaitza”.

Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko irailaren 27(a), larunbata

HERRI GALDEKETAK EGITEKO AURAUDIA OSTZEKO PROPOSAMENA AURKEZTU DUTE.

partaidetza
Axier Jaka Partaidetza zinegotziak, Amaia Agirreolea Udaleko Partaidetza zuzendariak eta 50 hiritarrez osatutako Gizarte Eztabaida Taldearen ordezkariek Demokrazia Zuzenaren araudia garatzeko oinarrizko dokumentua aurkeztu dute gaur goizean.

Helburua datorren abendurako Donostiak Herri Galdeketak arautuak izatea da. “Donostiak herri galdeketak egiteko araudia akordiotik osatu nahi dugu, alderdi guztien artean, eta herri eragileekin batera”, azaldu du Axier Jakak. Partaidetza Zinegotziak azpimarratu duenez, “herritarrei galdetzea eta herritarrek erabakietan parte hartzea normaltasun osoz eta iraunkorki egitea da helburua.”
Alderdien arteko debatea eta proposamen definitiboa

Gizarte Eztabaidako Taldeak eta Udal Gobernuak aurkeztu duten dokumentua Udalean ordezkatutako alderdi guztien artean eztabaidatuko dute. Horrekin batera, Donostiako herritar eta eragileek osatutako Kontraste Taldea sortu da. Kontraste talde honek bermatuko du herritarren parte hartzea eta jarraipena egingo dio alderdien arteko eztabaidari. Eztabaida horretatik, proposamen definitiboa aterako da eta Udal Gobernuak aurreratu du herri galdeketak egiteko araudia abenduko Udalbatzarrean onartzea aurreikusten duela.
Dokumentuaren oinarrizko elementuak

Araudia egiteko oinarri hartuko duten dokumentuak hainbat ezaugarri zehazten ditu: galdeketak udal eskumenei dagozkionak izango direla, eta udal eskumenak izan gabe ere Donostiari nabarmen eragiten dieten gaien aurrean udalerriak hartu beharreko posizioaren ingurukoak ere, esaterako. Bestalde, galdeketaren eragileak hiru izan daitezkeela zehazten du: Udala bera, herritarrak edo araudiak derrigorrezkotzat jotzen dituen gaietan egin beharrekoak.
Galdeketaren eremuak hiri osoa edo auzoak izan daitezke. Herritarrek sustatutako galdeketetan, hiri mailakoak badira, 18 urtetik gorako biztanleen % 4k eskatu beharko ditu, eta auzo mailakoak badira, auzo horretako % 8ak.

Miramarreko jardunaldietatik, Gizarte Eztabaida taldera
2013ko urrian Miramar Jauregian Demokrazia Zuzenaren inguruan egindako jardunaldietan, Juan Karlos Izagirre alkateak Udal Gobernuaren Demokrazia Zuzenaren inguruko ponentzia aurkeztu zuen, 150 herritar, eragile eta ordezkari instituzionalen aurrean. Ponentzia hartan galdera hau egiten zen: Beharrezkoa da Donostian Demokrazia Zuzenerako mekanismoak garatzea hiria denon artean eraikitzeko?

Aurtengo maiatzean, Udalak gizarte eztabaida prozesua jarri zuen abian, Donostiarako Demokrazia Zuzeneko eredua era kolektiboan eraikitzeko. Eztabaida horretan, 50 donostiar eta eragilek hartu dute parte, Gizarte eztabaida horren lanaren fruitua da gaur aurkeztu duten dokumentua.
Urriaren 1ean 19:00etan Miramarren

Axier Jakak deialdia egin die herritar guztiei dokumentuaren aurkezpen publikoan parte hartzera. Aurkezpen hori Miramar Jauregian izango da, urriaren 1ean 19:00etan.
Iturria: Donosti Gaur

2014(e)ko irailaren 19(a), ostirala

Amara bai-ren lokala auzotarrei irekita / El local de Amara Bai abierto a la ciudadania

Amara Baiko lokala irala bukaera arte irekia egingo da. Auzotarrak beratarau daitezke beraien duda, kexa, proposamenak... eramatera. Lokala goizeko 9.00tik 13.00ak arte irekia egongo da. Lokala Amara kalea 17an dago.

Bertaratzerik ezin baduzu eta gurekin kontaktuak jarri nahi izan ezkero idatzi lasai: amarabaiae@gmail.com edo bestela lokaleko buzoian utz dezakezu.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgJouwR16_7q6K4QIqE4hewfYJAjt92Zi084wwBFJuyIp9Vchb07m2Tb3kUr7z0nOxGGDOO7d0W8Ou585PeascS1tj4AMI3hk0UFvzdnvO3O1L6M-VGgrn32XICOrQ8kNtz9LuzBtJ5BZFI/s1600/1546304_563747060375760_752698671_n.jpg

El local de Amara Bai esatara abierto hasta finales de Septiembre desde las 9.00 hasta la 13.00. Las vecinas y los vecinos de Amara podran hacercarse al local a hacer preguntas, a llevar distintas quejas, ha hacer propuestas... El local se encuntra en la calle amara 17.

Si no podiras hacercarse podreis mandar un e-mail ha: amarabaiae@gmail.com o dejar en el buzon del loca.

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgJouwR16_7q6K4QIqE4hewfYJAjt92Zi084wwBFJuyIp9Vchb07m2Tb3kUr7z0nOxGGDOO7d0W8Ou585PeascS1tj4AMI3hk0UFvzdnvO3O1L6M-VGgrn32XICOrQ8kNtz9LuzBtJ5BZFI/s1600/1546304_563747060375760_752698671_n.jpg

2014(e)ko irailaren 8(a), astelehena

AMARA BAI ALDIZKARIA 3. ZENBAKIA / REVISTA DE AMARA BAI 3 NUMERO

Amarabai-ren aldizkari elektronikoa Aldizkari honen bidez amarabai auzo elkarteak egiten duenaren berri plazaratu nahi dugu, hala nola gure auzoa, Donostia eta auzotarroi eragiten dizkiguten gai orori buruzko ausnarketak. 

http://issuu.com/amara_bai/docs/amarabai_aldizkaria_3_euskara

Amarabai auzo elkartea quiere dar a conocer, por medio de esta revista electrónica, las actividades y las reflexiones que realiza sobre todo aquello que afecta al barrio, a sus vecinas y vecinos y a Donostia. 

http://issuu.com/amara_bai/docs/amarabai_aldizkaria_3_castellano/0

2014(e)ko irailaren 5(a), ostirala

OBRAK GERATU! / ¡ QUE PAREN LAS OBRAS!

OBRAK GERATU!
Inprobisazioa, prepotentzia eta erakundeen kontrol eskasa… jendea nazkatuta dago

SUMMAko ikasleak ikastetxera motoz joateko sarbide berria ari dira eraikitzen, eta horrek agerian uzten du ez zela kontuan hartu San Bartolomeko obrek ikastetxeko ohiko sarbideetan izango zuten eragina, eta bestalde, ikasturtea hastear egonik lanak presaka egin behar zirenez, nabarmen uzten du promotoreek beren asmoak nola edo hala gauzatzeko duten prepotentzia; udalaren kontrol eskasaren ondorioz lana aurrera aterako zutelako xedea zuten, eta gezurretan ere aritu dira lanok justifikatzeko (obrak behin-behinekoak direla edo suhiltzaile eta anbulantzientzako larrialdi-sarbidea dela; sarbidea ezagutzen edonork ikus dezake ez dagoela lekurik suhiltzaile-kamioi batek bira eman dezan).

SUMMA Aldapetak eta promotora-kudeatzaileek lan honetan erakutsitako jarrera prepotenteak agortu egin du auzokideen pazientzia, eta biziberritu egin ditu marianisten “usurpazio” historikoek eragindako sumindurak.

Egoeraren berri emateko eta udalean egingo den bileran esandakoaren berri emateko (SUMMA Aldapeta, promotora, udala, Amarabai auzo elkartea eta kaltetuen ordezkariak izango dira bertan) bilera irekirako deialdia egiten dizuegu: arratsaldeko bostetan obren lekuan (Amara 31 parean).
AMARA BAI, AUZO ELKARTEA

¡QUE PARAN LAS OBRAS!

Improvisación, prepotencia, falta de control institucional y hartazgo
La construcción de un nuevo acceso para motos del alumnado de SUMMA responde a la no previsión de la afección de las obras de San Bartolomé en los antiguos accesos a dicho centro, así como a la inmediatez del inicio de curso y a la prepotencia de sus promotores para llevar a cabo a sus planes sean cuales sean estos, confiando en el hecho consumado por la falta de control municipal de las obras y no vacilando en mentir para justificar dicha obra (provisionalidad de la obra y necesidad de un acceso de emergencia para bomberos y ambulancias; cualquiera que conozca el acceso comprobará que un camión de bomberos no tiene posibilidad de giro). La actitud prepotente de SUMMA Aldapeta y de la gerencia de la promotora con esta obra ha colmado del vaso de la paciencia de vecinos y vecinas de la zona y levantado ampollas por las históricas ‘usurpaciones’ por parte  de la comunidad marianista.
Para informar de la situación, de la reunión a celebrar entre SUMMA Aldapeta, gerencia de la promotora, ayuntamiento, amarabai auzo elkartea y representación de afectados y afectadas, convocamos una reunión abierta a las cinco de la tarde a pie de obra (a la altura de la calle Amara 31.

2014(e)ko irailaren 2(a), asteartea

APERTURA DE LOCAL PARA ATENCION AL VECINO/A DE AMARA/ AMARA BAI-REN LOKALAREN IREKIERA AUZOTARREI

Os queremos informar que el local de la Asociacion de vecinos y vecinas de Amara se abrira durante los dias 3 y 4 de Septiembre, para recibir peticiones o sugerencias de los vecinos y vecinas de AMARA ZAHAR.

DIAS: 3 Y 4 de Septiembre.
HORARIO de 09:00 Horas a 14:00, .
DIRECCION: C/ Amara Nº 17 Bajo.

Jakinarazi nahi dizuegu, elkartearen lokala irekita izango dela Amarako auzotarren eskaerak jasotzeko asmoz.
EGUNA: IRAILA 3eta 4.
ORDUTEGIA: 9:00tatik 14:00 Etara.
HELBIDEA: AMARA KALEA 17 BEHEA