2014(e)ko abenduaren 26(a), ostirala

SAN SILVESTRE DONOSTIARRA 2014

4.000 pertsonaraino igo dute San Silvestre lasterketako parte hartze muga






4.000 pertsonaraino igo dute San Silvestre lasterketako parte hartze muga. 3.500 izan zen iaz, eta azken urteotako tendentziari segituz, eta gero eta jende gehiagok parte hartzen duela ikusita, berriz ere igo dute muga hori. Urtez-urte areagotzen ari den beste kopurua emakume korrikalariena da: %35a izango dira aurtengoan.
Ibilbidea erakusten duen bideoa da goikoa. Hemen, berriz, probaz jakin beharreko oro topatuko duzu.



Suben a 4.000 el máximo de participación en la carrera de San Silvestre

4.000 será el máximo de participación en la carrera de San Silvestre de este año. El año pasado fue 3.500 y, siguiendo la tendencia de años anteriores, y teniendo en cuenta que son cada vez más las personas que participan en la carrera, han elevado una vez más esa cifra máxima. Y otra cifra que aumenta año tras año es la de mujeres corredoras, que este año alcanzarán el 35% de todos los corredores.
El vídeo de arriba muestra el recorrido de la carrera, y aquí encontrarás todo lo que necesitas saber sobre la prueba.

2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

274 PLAZA GEHIAGO BERTAKOENTZAT 1-1 ETA 1-2 SEKTOREETAN

Jon Albizu Donostiako Udaleko Mugikortasun zinegotziak, 1-1 eta egungo 1-2 sektoreetarako ibilgailuen aparkalekuetarako Udal Gobernuak hartu duen neurri berria aurkeztu du (ikus hemen egungo egoera eta proposamena). Jon Albizuk azaldu duenez, “mugikortasun ikuspegitik hiri jasangarriaren aldeko apustua sustatzearen alde ari gara lanean. Ibilgailu gutxiago dituzten kaleak nahi ditugu, lasaiagoak, zarata gutxiagokoak, kutsadura gutxiagokoak eta seguruagoak eta beste gauza garrantzitsu bat: gure kaleetako erabiltzaile guztien arteko elkarbizitza hobetu nahi dugu. Ez dugu ahaztu behar kale hauetatik pasatzen diren edo bertan bizi diren pertsona guztiak, lau edo bi gurpileko ibilgailuak eduki, bizikleta eduki eta noski, ibilgailurik ez edukita ere, denak direla erabiltzaileak”.

TAO

Horretarako, Bulebar-Askatasunaren Hiribide inguruan trafikoa lasaitzeko hasitako mugikortasun politikarekin jarraituko du Gobernuak, bertakoentzat aparkaleku eskaintza handiagotuz eta gune zehatz batzuetan aparkaleku kopurua mugatuz. Helburua da aparkalekuen erabilera zehaztea, plaza misto kopurua murriztuz (bertakoentzat, errotaziokoentzat eta motoentzat) eta bakoitzari gune zehatz bat egokituz, ibilgailu desberdinen artean dauden aparkaleku arazoak eta errotazioko aparkalekuak bilatuz ibilgailuak mugitzea ekidinez.
Horrela, plaza orokorren eskaintza murriztu eta gune hauetara edo parkingetara eskaera bideratzea bilatzen da. 1-1 sektoreak bertakoentzat 67 plaza gehiago izango ditu, legealdi honetan zehar sortu direnei gehituko zaizkienak, guztira 336 izatera pasaz; 1-2 sektorean, bestalde, bertakoentzat 207 plaza gehiago izango dira, 352 guztira.
Guneen erabileraren hobekuntza
Bestalde, hainbat beharrei erantzunez, ondorengo neurriak hartuko dira: 1-1 gunean 46 merkataritza TAO plaza gehiago jarriko dira (bat ere ez zegoen), 25 gehiago izango ditu 1-2 guneak, orain guztira 115era helduz; 1-2 sektorean motoentzat 45 plaza gehiago izango dira, guztira 129 eta 1-1 sektoreak egun dituen 78ak mantenduko ditu; mugikortasun urrituko pertsonentzat 4 plaza gehiago izango dira sektore bakoitzean, guztira 30 1-1 sektorean, 40 2-1ean eta beste erreserbek berdin jarraituko dute: 73 1-1eta 63 1-2 sektorearentzat.
Horrela, neurri honekin, aparkaleku gune desberdinak modu eraginkorragoan antolatzea lortuko da, erabilera mistoko guneak gutxituz eta funtzio zehatza duten horiek handiagotuz, bai bertakoentzat, errotazioarentzat, moto, zamalan edota mugikortasun urritukoentzat.
Hiri osoan mugikortasun zerbitzua hobetu
Duela egun gutxi, Udal Gobernuak esleipendunarekin erdiguneko TAO kontratuaren aldaketa egiteko akordioa itxi zuela iragarri zuen, orain aurkezten den erregulazioan oinarrituz.
TAOren erdiguneko kontratua defizitarioa zen (ez zituen kontrolatzaileen gastuak betetzen) eta ildo honetan indar egiten du bertakoentzat aparkaleku plaza gehiago egitearen aldeko apustuak. Legealdi honetan Udal Gobernuak egindako apustua izan da TAOk diru-sarrerak izateko elementu izateari uztea eta bere helburu arautzailea errekuperatzea. Azaleran ibilgailuak aparkatzeko disuasioa prezioan bakarrik oinarritzeak erdigunean azaleran aparkatzeko ahalmena duenari bakarrik ematen dio aukera, aldiz, bertakoentzat erreserbak disuasio eraginkorragoa ahalbidetzen du eta hau ez da eskuratzeko ahalmenean oinarritzen.
Kontratu honen aldaketan Gobernuak honen kostua murrizteko eta kontrolatzaileen inbertsioaren parte bat urte osorako bederatzi mugikortasun agenteren kontratazioa egiteko aprobetxatu du; horrela, kontratazio hauei esker, 1-1 eta 1-2 guneetan mugikortasun agenteen esku egongo da gune guztietan bertakoentzako TAOaren kontrola, horrela egungo egoera hobetuz.
Neurria urtarrilean zehar jarriko da martxan, Tokiko Gobernu Batzordean Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren ebazpena onartu ondoren.

Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

EASO DA PLAZA! AMARAKO SANTO TOMASAK

 Donosti Berri eta Amara Bairen artean antolatuta hemen Easo Plazarako prestatutako egitaraua, bazkideren lagundu nahi badu nirekin jarri kontaktuan edo elkartean jarriko dugun panelean apuntatu.

  Egitaraua:

8:00 muntaketa

9:30 Txistorra Erretzea

9:30 Auzo Azoka: Auzoko produktuen erakusketa.

10:00 trikitilariak

11:00 Plaza Giroa..  Dultzaina..

12:00 ERROMERIA Joxe Mendizabal en laguntzaz.

14:30 Amaiera



2014(e)ko abenduaren 10(a), asteazkena

AMARAKO TXISTOFARRA 2014

Amarako txistofarra izango da Abenduak 19an, Amaran. Amarako gazteen eskutik.

EGITARAUA:

17:30 Erolinpiadak, Easo plazan.

20:00 Triki bertso poteoa

22:00 Afaria: txistorra ta sagardoa, Donosti-Berri elkartean.

23:30tatik aurrera jokoak eta parranda gau osoan zehar!


Gogoratu baserritarrez jantzita etortzeaz!!


2014(e)ko abenduaren 8(a), astelehena

CHARLA SOBRE LA CONTAMINACION ELECTROMAGNETICA

a las 19h. en c/ Amara nº 17 bajo, junto a la iglesia del barrio. Unai y Mikel daremos una "charla entre amigos y amigas"-

Contaminación electromagnética como defendernos? nueva ordenanza situación actual, contaminación de la Pza. Easo 

2014(e)ko abenduaren 6(a), larunbata

AMARAKO ABENDUKO AGENDA

Abenduko Amarako agenda hemen duzue ikusgai. Hilabetero agenda orokorra aterako dugu eta hilabetean zehar agendan dagoen ekintzen egitarau orokorra jartzen joango gara blogean eta Easo plazako panelean.. Zure ekimena gure agendan agertertzea nahi baduzu idatzi: amarabaiae@gmail.com




2014(e)ko abenduaren 5(a), ostirala

AMARA BAI-K DATOZEN 2 HILABETETAN GARATUKO DU BERE AUZOLAB-A

Urrian eta azaroan Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoaren inguruan dinamika kulturala birdefinitu eta garatzeko proiektua garatuko du. Bestalde, Amarabai Amarako Auzo Elkarteak auzoko kultura- eta gizarte-gaiak dinamizatzen ditu, Amarako kolektiboen interesak babesten dituen tresna izateaz gainera.


AuzoLab-en dinamikan “desberdina” izeneko profesionala sartzen dute; haren ardura izango da saioak dinamizatzea eta baita emaitzak lortzea ere. Amarabai-ren AuzoLab-ean Mikel Morlas izango da “desberdina”. 
Eta hori guztia, c2+i/Conexiones improbables-en euskarri metodologikoa eta jarraipenarekin. Amarabai, 2014ko udazkenean AuzoLab bat egiteko, Donostia 2016-k uztailean egin zuen deialdian aukeratuetako bat izan zen. Emaitzen aurkezpen publikoa abenduko lehen hamabostaldian egingo dela aurreikusten da.

Informazio osoa: http://auzolab.dss2016.eu/eu/amarabai

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

AUZO LAB-EN AURKEZPENA

Azken hilabeteetan Amara  Baiko kideak eta Amarako auzotar talde bat Amara Baik aurkeztu zuen proiektua lantzen egon dira Donostia 2016 proiektuaren barruko AuzoLab-en. Gaur suhiltzaileen egointzan egin da aurkezpena eta hemen dituzue argazki batzuk.






HAURRENTZAKO AMARAKO GABONETAKO PROGRAMA

Abenduak 12an 17:00tatik 19:00tara Olentzeroa prestatze. Mamurren 

Abenduak 17an 17,30- 18,30 Dantza entsaioa Dantza entsaiatu. Mamurren 

Abenduak 19an 17 – 19 Olentzerorekin txisto festa. Mamurren

Abenduak 22an 17,30- 18,30 Dantza entsaioa. Mamurren 

Abenduak 24an 11,30-13,30 Kantuz eta dantzaz kalez-kale. Mamurren

Abenduak 26an 17 – 18,30 Sukalde tailerra. Donosti Berrin.


Urtarrila 02an 17-19 Ongi etorria urteari. Mamurren 


Antolatzaileak: Mamur aisialdi taldea, Eskola dantza taldea eta Donosti-Berri elkartea.