2014(e)ko abenduaren 23(a), asteartea

274 PLAZA GEHIAGO BERTAKOENTZAT 1-1 ETA 1-2 SEKTOREETAN

Jon Albizu Donostiako Udaleko Mugikortasun zinegotziak, 1-1 eta egungo 1-2 sektoreetarako ibilgailuen aparkalekuetarako Udal Gobernuak hartu duen neurri berria aurkeztu du (ikus hemen egungo egoera eta proposamena). Jon Albizuk azaldu duenez, “mugikortasun ikuspegitik hiri jasangarriaren aldeko apustua sustatzearen alde ari gara lanean. Ibilgailu gutxiago dituzten kaleak nahi ditugu, lasaiagoak, zarata gutxiagokoak, kutsadura gutxiagokoak eta seguruagoak eta beste gauza garrantzitsu bat: gure kaleetako erabiltzaile guztien arteko elkarbizitza hobetu nahi dugu. Ez dugu ahaztu behar kale hauetatik pasatzen diren edo bertan bizi diren pertsona guztiak, lau edo bi gurpileko ibilgailuak eduki, bizikleta eduki eta noski, ibilgailurik ez edukita ere, denak direla erabiltzaileak”.

TAO

Horretarako, Bulebar-Askatasunaren Hiribide inguruan trafikoa lasaitzeko hasitako mugikortasun politikarekin jarraituko du Gobernuak, bertakoentzat aparkaleku eskaintza handiagotuz eta gune zehatz batzuetan aparkaleku kopurua mugatuz. Helburua da aparkalekuen erabilera zehaztea, plaza misto kopurua murriztuz (bertakoentzat, errotaziokoentzat eta motoentzat) eta bakoitzari gune zehatz bat egokituz, ibilgailu desberdinen artean dauden aparkaleku arazoak eta errotazioko aparkalekuak bilatuz ibilgailuak mugitzea ekidinez.
Horrela, plaza orokorren eskaintza murriztu eta gune hauetara edo parkingetara eskaera bideratzea bilatzen da. 1-1 sektoreak bertakoentzat 67 plaza gehiago izango ditu, legealdi honetan zehar sortu direnei gehituko zaizkienak, guztira 336 izatera pasaz; 1-2 sektorean, bestalde, bertakoentzat 207 plaza gehiago izango dira, 352 guztira.
Guneen erabileraren hobekuntza
Bestalde, hainbat beharrei erantzunez, ondorengo neurriak hartuko dira: 1-1 gunean 46 merkataritza TAO plaza gehiago jarriko dira (bat ere ez zegoen), 25 gehiago izango ditu 1-2 guneak, orain guztira 115era helduz; 1-2 sektorean motoentzat 45 plaza gehiago izango dira, guztira 129 eta 1-1 sektoreak egun dituen 78ak mantenduko ditu; mugikortasun urrituko pertsonentzat 4 plaza gehiago izango dira sektore bakoitzean, guztira 30 1-1 sektorean, 40 2-1ean eta beste erreserbek berdin jarraituko dute: 73 1-1eta 63 1-2 sektorearentzat.
Horrela, neurri honekin, aparkaleku gune desberdinak modu eraginkorragoan antolatzea lortuko da, erabilera mistoko guneak gutxituz eta funtzio zehatza duten horiek handiagotuz, bai bertakoentzat, errotazioarentzat, moto, zamalan edota mugikortasun urritukoentzat.
Hiri osoan mugikortasun zerbitzua hobetu
Duela egun gutxi, Udal Gobernuak esleipendunarekin erdiguneko TAO kontratuaren aldaketa egiteko akordioa itxi zuela iragarri zuen, orain aurkezten den erregulazioan oinarrituz.
TAOren erdiguneko kontratua defizitarioa zen (ez zituen kontrolatzaileen gastuak betetzen) eta ildo honetan indar egiten du bertakoentzat aparkaleku plaza gehiago egitearen aldeko apustuak. Legealdi honetan Udal Gobernuak egindako apustua izan da TAOk diru-sarrerak izateko elementu izateari uztea eta bere helburu arautzailea errekuperatzea. Azaleran ibilgailuak aparkatzeko disuasioa prezioan bakarrik oinarritzeak erdigunean azaleran aparkatzeko ahalmena duenari bakarrik ematen dio aukera, aldiz, bertakoentzat erreserbak disuasio eraginkorragoa ahalbidetzen du eta hau ez da eskuratzeko ahalmenean oinarritzen.
Kontratu honen aldaketan Gobernuak honen kostua murrizteko eta kontrolatzaileen inbertsioaren parte bat urte osorako bederatzi mugikortasun agenteren kontratazioa egiteko aprobetxatu du; horrela, kontratazio hauei esker, 1-1 eta 1-2 guneetan mugikortasun agenteen esku egongo da gune guztietan bertakoentzako TAOaren kontrola, horrela egungo egoera hobetuz.
Neurria urtarrilean zehar jarriko da martxan, Tokiko Gobernu Batzordean Jon Albizu Mugikortasun zinegotziaren ebazpena onartu ondoren.

Iturria: Donostia Gaur

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina