2014(e)ko martxoaren 31(a), astelehena

Amara Bai informazio orokorra // Amara Bai informacion general




Amara Bai Auzo elkartea:

Telefonoa: 666 88 23 46
e-mail: amarabaiae@gmail.com

Hilabeteko hirugarren asteazkenetan bilera irekiak, Donosti Berri Elkartean, osasun kalea 1 beha. Lokal berria irekitzean bertan izango dira, amara kalea 17. Azotar ororetzako irekiak dira. Bilerak arratsaldeko 19:00tik aurrer izango dira.

Animatu eta etorri zaitez zure proposamen, kexa eta ideiekin. 



https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgJouwR16_7q6K4QIqE4hewfYJAjt92Zi084wwBFJuyIp9Vchb07m2Tb3kUr7z0nOxGGDOO7d0W8Ou585PeascS1tj4AMI3hk0UFvzdnvO3O1L6M-VGgrn32XICOrQ8kNtz9LuzBtJ5BZFI/s1600/1546304_563747060375760_752698671_n.jpg

Asociación de vecinos Amara Bai

Telefono: 666 88 23 46
e-mail: amarabaiae@gmail.com 

Reuniones abiertas a todo el vecindario, tercer miércoles de cada mes, a las siete de la tarde. 

Dirección: Sociedad Donosti Berri, C/salud 1. (Hasta la próxima apertura asociación c/Amara 17).

Acércate con tus propuestas, dudas o sugerencias. TE ESPERAMOS

https://blogger.googleusercontent.com/img/b/R29vZ2xl/AVvXsEgJouwR16_7q6K4QIqE4hewfYJAjt92Zi084wwBFJuyIp9Vchb07m2Tb3kUr7z0nOxGGDOO7d0W8Ou585PeascS1tj4AMI3hk0UFvzdnvO3O1L6M-VGgrn32XICOrQ8kNtz9LuzBtJ5BZFI/s1600/1546304_563747060375760_752698671_n.jpg

2014(e)ko martxoaren 27(a), osteguna

BESTE EREMU BATZUEI BEZALA, AMARA ZAHARRARI ETA MORLANSI ERE BEHAR DUTEN ARRETA ESKAINTZEKO ESKATU DUTE BIZILAGUNEK

Auzo eta Herriak Donostia Indartzen aurtengo prozesuko lehen faseko azken bilera egin zuten atzo Urbieta kaleko Amara Berri ikastetxean. Bertan bildu ziren Amara Zaharreko eta Morlanseko bizilagunak, Udal Gobernuko hainbat kiderekin.
Bi auzoetako bizilagunek oso jarrera parte hartzailea izan zuten bileran zehar, eta bereziki puntu batean denak ados agertu ziren: Udal Gobernuari eskatu zioten Amara eta Morlansi ere, hiriko beste hainbat guneri bezala, behar duten arreta eskaintzeko. 
Ricardo Burutaran, Nekane Burutaran eta Axier Jaka zinegotziak eta Juan Karlos Izagirre alkatea aritu ziren Udal Gobernuak 2012an hartutako konpromisoen egoeraz kontu ematen (hona xehetasunak, puntuz puntu), eta bizilagunen iruzkin eta galderei erantzuten.
Amara Zaharreko bizilagunek hainbat gai jarri zituzten mahai gainean: erabilera anitzeko gune baten beharra, San Bartolomeko proiektua, Easo plazarena, Amararen identitatea… Hauxe da bideo laburpena:




Bukatu da lehen fasea

Prozesuaren lehen fasea martxoaren 3an hasi zuten, eta auzo eta herri guztiak igaro ostean, atzo bukatu zuten.
Maiatzean elkartuko dira berriz Udal Gobernuko ordezkariak eta herritarrak, bi bilera irekitan, prozesuaren bigarren faseari heltzeko. Une horretatik aurrera, Udalak eta auzo elkarteek prozesuaren lidergoa eta kudeaketa partekatuko dituzte.
Prozesu osoaren azken emaitza herritarrek eta Udalak elkarrekin auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da.
Donostiako Udalaren Herri Partaidetza sailak web orrialdea jarri du abian herritarrek uneoro prozesu osoaren berri izan dezaten: faseak, egutegia, batzarren orduak eta lekuak, dokumentazioa, parte hartuko duten auzo elkarteen zerrenda eta hainbat xehetasun.

2014(e)ko martxoaren 24(a), astelehena

“AUZO ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN” PROZESUAREN GARAPENA

Martxoak 26a asteazkena, arratsaldeko 19:00 Amarako eskoletan izango dira udal gobernua.

“AUZO ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN” PROZESUAREN GARAPENA

2011ko udazkenean Udalak martxan jarri zuen “Auzo eta Herriak Donostia indartzen” partaidetza prozesua. Bertan, Donostiako auzo eta herrien diagnostikoa egin zen auzotarren aldetik eta ondoren egoera hobetzeko proposamenak sortu eta lehenetsi ziren. Udalak jasotako proposamenak aztertu eta baloratu zituen. Lan horretatik sortutako erantzunak eta konpromisoak gizarteratu ziren azkenik.
Prozesuak eta sortutako emaitzak hartutako neurria eta pisuagatik legealdiko prozesu gisa kontsideratu zen, udal ekimenerako lan tresna oso baliagarria izanik. Prozesuan Udalak 2 konpromiso hartu zituen: komunitate naturalen eragin ahalmena indartzea eta ezaugarri hauetako prozesuak iraunkortzea.
Prozesu horretan egin ziren proposamen batzuk 2012, 2013 eta 2014ko aurrekontuetan jaso ziren.
Hasitako ibilbideari jarraipena emanez AUZO ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN II antolatu da.
Prozesuaren jarraipena 3 fasetan garatuko da.
1. FASEA, martxoa
2012an egindako proposamenen egoera aztertuz
2.FASEA apirila-maiatza
Proposamenen eraikuntza kolektiboa eginez herritarrekin
3. FASEA urria-abendua
Udal Gobernuak proposamenei erantzunez eta 2015 urteko Aurrekontu Proiektua herritarren partaidetzaren bidez osatuaz.

Martxoak 26an bigarren fasea izango da:

2 FASEA

Donostiako Udalaren borondate eta konpromisoa da herritarrek auzoa eta udalerria eraikitzeko beharrezko baliabide eta eragin-guneak izatea, kasu honetan “Auzo eta herriak Donostia indartzen” prozesuaren bidez .
Horregatik guztiagatik, apirila eta maiatzean zehar auzo eta herrietan hainbat bilera antolatu dira herritarren bizi diren inguruneko analisia egin eta lehentasunak zehaztu ditzaten.
Udalak Auzo Elkarteei prozesuaren diseinuan parte hartzeko eskaintza egin zien, eta prozesua kolideratu eta kogestionatzeko aukera luzatu die.
Jorratuko diren gaiak honakoak dira:
  1. Kultura+euskara+kirola
  2. Hirigintza+ingurumena+mugikortasuna
  3. Garapen ekonomikoa
  4. Gizarte ongizatea+ Herri-babesa
  5. Zeharkako gaiak (generoa, herri-partaidetza, gazteria, adinekoak, migrazioa)
GARAPENA: APIRILA ETA MAIATZA

2014(e)ko martxoaren 20(a), osteguna

2014(e)ko martxoaren 14(a), ostirala

AMARAKO HISTORIA LABUR BAT.

"Amara breve historia" artikulua aurkituko duzue emen. Amarakoa den Iñaki Egaña historialariak idatzitakoa da. Bertan Amarako historia kontatzen digu. Artikulaua 1982ko apirilean argitarau zen Amara Aldizkarian. 


http://issuu.com/amara_bai/docs/amara_breve_historia

2014(e)ko martxoaren 13(a), osteguna

EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA, DONOSTIAN

 EUSKAL HERRIKO ESKUBIDE SOZIALEN KARTA   osatzeko zure ekarpena beharrezkoa da.
Datorren martxoaren 15ean goizeko 10:00etatik 13:00ak arte Amara Berri ikastetxea (Urbieta kalean) burutuko den
DONOSTIAKO EZTABAIDA PROZESURA gonbidatu
nahi zaitugu.

Lantaldeetan elkartuz gai ezberdinak landuko ditugu: hezkuntza eskubideak, elikadura burujabetza, etxebizitza...

Zure ekarpena oso garrantzitsua da!
Har ezazu parte eztabaida prozesuan!
 

Hola,

Tu aportación es necesaria para la creación de la
 CARTA DE LOS DERECHOS SOCIALES DE EUSKAL HERRIA.  

Por ello te invitamos al PROCESO DE DEBATE
que tendrá lugar este sábado 15 de marzo desde las 10.00 hasta la 13.00 en Amara Berri ikastetxea (calle Urbieta).
Crearemos grupos de trabajo para debatir sobre distintos temas: educación, soberania alimentaria, vivienda...


Tu aportación es muy importante.
¡Anímate a participar!


SAN ROKEKO ZUHITZEN ADARRAK MOZTEN HASI DA UDALA

Aste honetan Donostiako udaleko langileak San Rokeko zuhatzetako adarrak mozten hasi dira. Oraingoz ez dakigu noizko bukatuko dute baina lanekin hasiak dira udal langileak.



2014(e)ko martxoaren 12(a), asteazkena

AMARA BAI-KO ZOZOKETAK

Oraindik ez duzue ezagutzen pirpira tabernan egiten dugun zozkoeta? Hilabetero Arraindegi jatetxerako bi pertsonentzako jatordu bat zozketatzen dugu. Euro baten truke, jatordu goxo bat irabazi dezakezu. Zeren zain zaude, animatu eta parte hartu!.

2014(e)ko martxoaren 4(a), asteartea

HASI DIRA EASO PLAZA ETA ANOETA LOTUKO DITUEN BIDEGORRIA EGITEN

Antso Jakitunaren hiribidean hasi dira lanak. Hesiak jarri dituzte aparkaleku berriak margotzeko, bidegorri berria hiribideko erdibitzaileari atxikita egingo baitute. Hala, ibilgailu motordunentzat errail bat kenduko dute eta kalearen amaieran zortzi aparkaleku kenduko dituzte. 

Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak aurreratu duenez aurreikuspenen arabera izango duen erabiltzaile kopurua kontuan izanda, hiriko txirrindularientzako bide nagusietako bat bihurtuko da bidegorri berria. “Amarako bi hiribide nagusiak atseginagoak eta irisgarriagoak izan daitezen lagungarria izango da bizikletaz ibili nahi dutenentzat”, gaineratu du Albizuk. 

Gainera, Mugikortasun zinegotziaren arabera, oinezkoei lehentasuna eman zaie eremu honetan bidegorria espaloietatik ateraz. Izan ere, Antso Jakitunaren hiribidean eta Madril hiribidean erdibitzailearen ondotik joango da bidegorria.

Easo plaza eta Aita Donostia plaza lotuko dituen bidegorriak kilometro bateko luzera izango du. 120.000 euroko aurrekontua du eta eguraldiak laguntzen badu Aste Santurako amaitzea espero dute. 

Iturria: Irutxuloko hitza

2014(e)ko martxoaren 1(a), larunbata

ARTE EDERREN ERAIKINA HOTEL BIHURTZEKO ATEA IREKI DU OPOSIZIOAK


Arte Ederren eraikinaren defentsan, hainbat herritar bildu dira udalbatzarrean. (Argazkia: Lide Ferreira)

Arte Ederren eraikinaren defentsan, hainbat herritar bildu dira udalbatzarrean. (Argazkia: Lide Ferreira)


Udal gobernuaren kontrako botoekin, eta ondarearen defentsan ari diren zenbait elkarteren iritziaren aurka, oposizioak Arte Ederren eraikina hotel bihurtzeko aukera emango duen proposamena adostu du gaurko udalbatzarrean. C babes maila izango du Arte Ederren eraikinak, baina, PSE-EEk, EAJk eta PPk lortutako akordioaren bitartez, babesa partziala izango da. Klausula horrek fatxadan aldaketak egitea ahalbidetuko du eta, ondorioz, eraikinaren jabe SADEk proposatutako hotel proiektua gauzatu ahal izango litzateke. Arte Ederren eraikinaren defentsan borrokan ari diren Ancora Elkarteko eta Arkhitektoon Biltzarreko kideak izan dira udalbatzarrean, pankarta batekin, euren desadostasuna adierazteko.
PSE-EEko bozeramaile Ernesto Gascok adierazi du erabakiarekin Arte Ederren eraikina “babestea ahalbidetuko dutela, etorkizunera begira bideragarria izan dadin, arrazoizko erabilera baten bitartez”. EAJko bozeramaile Eneko Goiaren arabera, “garrantzitsua da oso ondarea babestea eta ondare hori bizirauteko erabilerak bermatzea”. PPko ordezkari Jose Luis Arrueren ustez, “Arte Ederren eraikina babestea beharrezkoa da, eraikin berezia delako, inork ez du hori zalantzan jartzen; baina, hiri honek aurrera egin dezan nahi dugu, eta horretarako eraikina erabili behar da, oso egoera txarrean baitago”. Oposizioko hiru udal taldeek San Bartolomeren adibidea jarri dute udal gobernuaren jarreraren kontra egiteko, Bildu bertako komentuari C maila ematearen alde dagoelako, “Arte Ederren eraikinari ezarritako babes partzial bera”.
Udal gobernuaren izenean, Hirigintza zinegotzi Ricardo Burutaranek oposzioaren jarrera gogor salatu du, erabakiarekin eraikina “botatzea” ahalbidetuko dutelako. “Eraistea dakar erabakiak. Zergatik? Berreraikitze batekin bakarrik egin daitezkeelako proposatutako aldaketak eraikinean, eta hori eraiste baten ondoren dator”, ohartarazi du. Eta galdera bat egin dio oposizioari. “Jabetza pribatuak baldintzatu behar al ditu plangintza planak? Ezezkoa da gure erantzuna”, esan du.
Ika mikak-ika mika, Donostiako Ondare Urbanistiko Eraikia Babesteko Plan Bereziari behin betiko onartzea eman diote. Arte Ederren eraikina izan da gai korapilatsuena, baina beste hainbat eraikin edo espazioei eman diete orain arte ez zuten babes maila: Kursaal jauregia, Haizearen Orrazia, Oteizaren eskultura eta Coca Colaren eraikin industrialari, besteren artean. Plan Berezian 1.200 eraikin edo espazio daude, babes desberdinekin, A, B, C, D, E eta F mailetan banatuta. A da udalak ematen ez duen babes maila bakarra, Eusko Jaurlaritzaren eskumena baita hori. Bada, plan berezi honetan Igeldoko funikularra eta jolas-parkea maila horretan izango dira gaurtik aurrera.

Iturria: Irutxuloko hitza