2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

BATZAR DEIALDIA/ ASAMBLEA GENERAL EL PROXIMO LUNES

METROA GELDITZEKO BATZARRA OTSAILAK 1 ASTELEHENEAN:
Kaixo! Datorren otsailak 1 astelehenean, Donostiako hirian Metroa eraikitzeko proiektua gelditzeko bizilagunen eta elkarteen Asanblada egingo da, arratsaldeko 7etan Amarako Eskoletan (sarrera Larramendi kaletik). Hori dela eta, batzarrera biltzeko. dei egiten dizuegu pertsona eta talde guztiei. Batzarran aurrera begira prestatzen ari diren ekimenen inguruan informatu eta denon artean proposamenak egiteko eta trukatzeko gonbitea egiten dizuegu.

ASAMBLEA POR LA PARALIZACION DEL PROYECTO DEL METRO EL PROXIMO LUNES DÍA 1: :
¡Hola! El próximo lunes 1 de febrero tendrá lugar la próxima asamblea general de vecinos/as y asociaciones por la paralización de la pasante del Metro de Donostia. Esta se realizará a las 19h en las escuelas de Amara (entrada por la calle Larramendi). Nos dirigimos por ello a todas las personas y colectivos para llamaros a participar en esta asamblea. En la misma se informará de la preparación de las próximas iniciativas, a la vez que os invitamos a plantear e intercambiar nuevas propuestas.

GAIAK /TEMAS:

1.EUSKARA
2.CASTELLANO

Honako gaiak jorratzea proposatzen dugu:
   
1)    Gai-ordeneko puntuak proposatu eta iritzi truke librerako tartea. 
2)    Eneko Goia alkatearekin bilera otsailaren 9an: Jakingo duzuenez, joan den urtarrilaren 13an Eneko Goia alkatearekin biltzeko eskaera egin genuen Udaletxean. Eskaerari erantzunez, alkatetzatik deia jaso genuen ondoko egunetan, bilera hori otsailaren 9an egiteko. Egun horretan alkateari Metroaren egitasmoari buruz helaraziko dizkiogun kezka, haserrea eta arrazoizko desadostasunak, galderak eta eskaerak zein izango diren zehazteko gidoi-proposamen bat pestatu dugu (ikus atxiktako artxiboan). Ekarpenak jasoko dira eta alkatearekin bilduko den taldea osatuko da. Bestalde, aipagarria da Ana Oregi sailburuari biltzeko egindako eskaerak ez duela oraingoz bederen erantzunik jaso.       
3)    Metroaren proiektuko azterketa-lan geoteknikoak egiten hasi dira: Horren aurrean joan den asteartean egin dugun salaketa publikoaren ondoren, lan horien geldiarazpena eskatzeko datozen egunetarako proposatzen dugun ihardunbidea azaldu eta deialdiak zehaztuko dira. ALERTA zabaltzeko kartela eta informazio-orria (euskaraz eta gazteleraz) atxikta bidaltzen dizkizuegu.
4)    Balantze ekonomikoa: Abenduaren 12an egin genuen manifestazioan jasotako diru-laguntzak eta egindako gastuen (buzoneoa, e.a.) balantzearen berri emango da.
5)    Herri galdeketa: Herri galdeketak egiteko Donostiako udal arautegia aplikatuz Metroaren auzian herri-galdeketa bat egiteko aukera aztertzen ari da. Hori lortzeko baldintzak, zailasunak eta eman beharreko urratsak zein diren azalduko da.
6)    Eztabaida jardunaldiak: Metroaren auzian eztabaida publikoa sustatzeko datozen asteetan bi mahainguru egingo dira Koldo Mitxelenan. Martxoaren 1ean, “Nork erabaki?” izenburupean, erabakietan herritarren partehartzeari buruz arituko dira Josu Larrinaga (EHUko “Parte Hartuz” ikerketa taldeko kidea), Gamonal auzoko (Burgos) bizilagunak, eta “satorralaia” batzarreko kideak. Martxoaren 9an, Metroaren afera garraio publikoaren ikuspegitik aztertuko da, honako hizlariekin: Jose Fran Cid (mugikortasun eta ingurumen aholkularia), Iosu iribar (Dbus-eko langile eta “Kurpil” sindikatuko lehendakaria), Oskar Bordez (Eusko Treneko langilea eta LABeko kidea), eta Raul Mendez (Metro Bilbao-ko langilea eta Bilboko Garraioen Liburu Zuria izeneko txostenaren egileetako bat).        
7)           Arlo juridikoa: Egin diren kontaktuen berri emango da.
8)           Harremanak:  1) Azpiegitura-Lan Handi eta Alperrikakoen aurkako Europako Foroa: Foro hori uztailean Baionan bilduko da eta topaketan parte hartzeko harremanetan jarri gara. 2) “Txirrinka” deialdia: Azpiegitura-lan eta proiektu erasokorren aurkako mugimendu ezberdinen artean mobilizazio berezi bat egiteko proposamena helarazi digute.

Honaino datorren asteleheneko batzarraren inguruko informazioa. Horrenbestez, proiektu hori berandu baino lehen gelditzeko denon artean bildu gaitezen, asanbaladan zure partehartzea espero dugu, baita zuk informatu eta animatuko dituzun lagunena ere.
Agur eta astelehenera arte!
  
Harremanetarako telefono bat: 620714054
Informazio gehiago (webgunea): satorralaia.wordpress.com

Donostiako Metroaren proiektua gelditzeko hainbat bizilagunen eta elkarteen ekimena


TEMAS:

Proponemos tratar de los siguientes temas:
1)    Fijar el orden del día y abrir un turno de libre intercambio de opiniones.
2)    Reunión con el alcalde Eneko Goia el 9 de febrero: Como sabeis, el pasado 13 de enero presentamos en el Ayuntamiento una petición de reunión con el alcalde Eneko Goia. Respondiendo a nuestra demanda, en los días posteriores recibimos una llamada de la Alcaldía, aceptando realizar la reunión el 9 de febrero. Es preciso, pues, compartir las cuestiones, preocupaciones, motivos de desacuerdo, interrogantes y peticiones que se trasladarán ese día al alcalde. Con este fin se ha elaborado una propuesta de guión (ver archivo adjunto). Se recogerán nuevas ideas o aportaciones. y se conformará el grupo que acudirá a la reunión con el alcalde. Por otra parte, se debe mencionar que la petición de reunión que dirigimos aquel mismo día a la consejera Ana Oregi no ha recibido por ahora ninguna respuesta.      
3)    Alerta ante el comienzo de los trabajos para ejecutar las prospecciones geológicas del proyecto del Metro: Tras la denuncia pública por el inicio de dichos trabajos que hemos realizado el pasado martes, se expondrá la actuación que proponemos llevar a cabo en las próximas fechas, fijando las convocatorias con el fin de solicitar su paralización. Os enviamos en los archivos adjuntos el cartel y la hoja informativa a difundir para dar alerta.  
4)    Balance económico: Se informará del balance económico resultante de los apoyos recabados en la manifestación del 12 de diciembre y de los gastos realizados (buzoneo, etc.).  
5)    Consulta ciudadana: Un grupo de trabajo está analizando la posibilidad de realizar una consulta ciudadana sobre la cuestión del Metro aplicando la normativa municipal de Consultas. Se expondrán las condiciones, las dificultades y los pasos que deben darse en el proceso.
6)    Jornadas de debate: En las próximas semanas se realizarán dos mesas redondas con el fin de promover el debate público sobre la cuestión del Metro. El 1 de Marzo, conferencia-debate titulada “¿Quién decide?” con la participación de Josu Larrinaga (miembro del grupo de investigación “Parte Hartuz” de la UPV), Vecinos del barrio de Gamonal (Burgos), y participantes del grupo de vecinos/as “satorralaia”. El 9 de Marzo, se analizará el asunto del Metro desde la perspectiva del transporte público, con la participación de: Jose Fran Cid (consultor de movilidad y medio ambiente), Iosu iribar (Presidente de la Asociación sindical “Kurpil” de Dbus), Oskar Bordez (trabajado de Eusko Tren y miembro de LAB), y Raul Mendez (trabajador de Metro Bilbao y co-redactor del Libro Blanco del Transporte en Bilbao y su entorno).
7)    Contacto Campo jurídico:  Se expondrán los contactos realizados.
8)    Relaciones: A) con el Foro Europeo contra los Grandes Proyectos Inútiles e Impuestos. Este Foro se reunirá en julio en Baiona y nos hemos puesto en relación para participar en el encuentro. B) “Txirrinka”: Posibilidad de participar en una propuesta de movilización a llevar a cabo entre diferentes movimientos afectados por proyectos y planes agresivos de infraestructuras.  

Hasta aquí la información acerca de la asamblea del lunes. Siendo necesario reunirnos todos y todas para fomentar la respuesta social por la paralización del Metro, esperamos tu participación en la asamblea a la vez que te invitamos a difundir el llamamiento en tu entorno.

Un teléfono de contacto: 620714054
Más información en la pagina web: satorralaia.wordpress.com

Iniciativa de vecinas/os y colectivos de Donostia por la paralización del proyecto del Metro

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Amarako kaldereroak, 2003tik euskaraz kantatzen

Hasieratik erabaki zuten kaldereroen kantak soilik euskaraz kantatzea, eta horrela egin dute 2003. urteaz geroztik. “Urte asko dira haurrek eskoletan euskarazko hitzak ikasi zituztenetik. Zergatik haurrek euskaraz eta helduok gaztelaniaz? Guk ere euskaraz abestu behar genituela erabaki genuen, eta orduz geroztik ez dugu gaztelaniaz kantatu”, azaldu dio Iñaki Goñi Amarako kaldereroetako kideak Irutxuloko Hitzari.
Amaran jada entseatzen aritu dira, ostiralean dute azken entsegua, frontoian. Larunbat arratsaldean ehun bat lagun inguru aterako dira auzoko kaleetan zehar zartagin eta mailuak eskuan. Iaz bezala, Morlansko hainbat auzotarrek ere bat egingo dute Amarako kaldereroekin, eta elkarrekin aterako dira Amaran. Hurrengo urtean, beharbada, Amarako kaldereroak Morlanstik abiatuko direla esan du Goñik.
Aurten ohiko ibilbideari eutsiko diote. Larunbatean San Roke plazatik irtengo dira 18:30ean. Handik Arroka plazara abiatuko dira, ondoren Easo kaletik joan eta Errege-erregina katolikoen kalera iristeko. Han askari txiki bat egingo dute indarrak hartzeko. Handik berriz Easo plazarantz joango dira, Moraza, Urbieta eta Pedro Egañatik pasa ondoren.
Goñik azpimarratu du Amarako kaldereroak auzolanean egiten direla, eta auzotarren esfortzuari esker lortzen dutela auzoko kaldereroen taldea mantentzea. Udalaren diru laguntza urtez urte txikitzen doala salatu du, eta jaiak finantzatzeko zailtasunak dituztela: “San Martin egunean postua jarri ohi dugu, eta zozketak ere egin behar izaten ditugu dirua lortzeko. azken bost urtean asko asko jaitsi da”.

ALERTA Donostiako Metroaren LANAK/ALERTA TRABAJOS Metro en Donostia

ALERTA Donostiako Metroaren LANAK:
METROAREN ERAIKUNTZA PROIEKTUKO AZTERKETA-LAN GEOTEKNIKOAK ETA ANTZEKOAK EGITEN HASI DIRELA SALATZEN DUGU:
Donostiako Metroaren igarobidearen proiektua gelditzeko “satorralaia” bizilagunen mugimenduak salatu duenez, Metroaren igarobidearen eraikuntza-proiektuak idazteko azterketa-lan geoteknikoak egiten hasi dira. Horrenbestez, Metroaren egitasmoko ibilbidearen inguruan (Lugaritz-Mirakontxa zein Mirakontxa-Easo zatietan) lursail publiko nahiz pribatuetara sartuko dira eta  prospekzio geologikoak egiteko okupatuko dituzte. Lan horiei buruz Udalak tramitatu duen lizentzian eta bete beharko dituzten baldintzak zein diren galdeginez, informazioa eskatu genuen udaletxean abenduaren amaieran. Baina informazio eskaera horrek ez du erantzunik jaso. Hirian “Metroa” erakintzeko egitasmo hori gelditzea eskatzeko eginiko 400 alegazioek erabtzunk jaso ez zuten bezalaxe. Hortaz, egite kontsumatuen inposaketa hori modu paketsuan ekidite aldera mugitzera goaz.  
 Lan horiek hasi direla ikusirik, ihardunbide hau proposatzen dugu:
 1.    Jende guztiari dei egiten diogu, Metroaren proiektuaren ibilbidean nahiz bere inguru hurbilean gisa honetako azterketa-lanik egiten ari dela ikusiz gero, horren  berri bizilagunen mugimendu honi emateko berehala. Bi  argazki bidaltzen dizkizuegu, hain zuzen ere  zundaketa geotekniko horiek egiteko erabili ohi dituzten makinak nolakokoak diren jakiteko,  baita lurrazpitik ateratako laginak biltzeko erabili ohi dituzten kutxak nolakoak diren ikusteko ere (60 zentimetro luzeko 5 lagineko kutxak).
 2.    Prospekzio geologiko horiek eta bestelako azterketa-lanak egiteko,  Metroaren egitasmoko  ibilbidearen gainean dauden lursailetara sartu eta aldi baterako okupatu beharko dituzte, beren tresneria eta makinariarekin. Lursail pribatuen kasuan,  jabeek enpresari lursailera sartzeko baimena ez emateko eskubide osoa dutela jakinarazten dugu,  hain zuzen ere   Metroa sustazten duen Administrazioak lursail horiek aldi baterako okupatzeko legezko espedientea burutzen ez duen bitartean  (kasu honetan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolaketa Saila  da Administrazio eskuduna).Hortaz, legeak eskatzen duen baldintza administratibo hori bete ezean, enpresari lursailera sartzeko baimenik ez ematea proposatzen diegu jabeei, baita enplegatuek “hitzezko” akordio batera ailegatzea proposatzen badiete ere.
 Hortaz, adi egoteko eta  lan horien inguruko edozein berri bizilagunen mugimendu honi berehala emateko dei egiten diogu jende guztiari, Metroaren proiektuko azterketa-lan horien geldiarazpena eskatzeko.
 Gurekin harremanetan jartzeko: Email: satorralaia@gmail.com / Tlfnoa: 639119165
GAUR 15:30ETAN ELKARTUKO GARA ZARAGOZA ENPARANTZAN DENUNTZIATZEKO ETA ARGAZKIAK ATERATZEKO!
 Metroa gelditzeko Donostiako “Satorralaia” bizilagunen mugimendua
ALERTA TRABAJOS Metro en Donostia: 
ANTE LA OCUPACION O ENTRADA EN TERRENOS PARA LA REALIZACION DE PROSPECCIONES GEOLOGICAS (“CATAS”) O ACTIVIDADES SIMILARES:
El movimiento vecinal “Satorralaia” por la paralización de la pasante del Metro de Donostia denuncia que han dado comienzo los trabajos para ejecutar las prospecciones geológicas o “catas” correspondientes a la redacción de los Proyectos de Ejecución del Metro. Para ello deberán ocupar y entrar en terrenos, públicos o particulares, para realizar la toma de nuevas catas de los diferentes substratos en los terrenos por los que pudiera transcurrir el Metro (tramos Lugaritz-Miraconcha y Miraconcha-Easo). Precisamente, a finales de diciembre se había solicitado información al Ayuntamiento en relación a la licencia tramitada en relación a dichos trabajos y a las condiciones en que deben realizarse. Sin embargo, esta demanda de información no ha recibido respuesta. Lo mismo que las más de 400 alegaciones presentadas por la paralización de la pasante del Metro. Vamos a intentar impedir pacíficamente que nos impongan hechos irreversibles.
Por ello, proponemos desarrollar la siguiente actuación:
 1.    Llamamos a todas las personas a comunicar inmediatamente a este movimiento vecinal la realización de cualquier trabajo de prospección geológica o similar que se observe en los terrenos situados sobre el trazado del proyecto del Metro y en sus inmediaciones. Se adjuntan fotos de dos máquinas de sondeos y de una de las cajas de material de extracción que suelen emplear (caja con 5 muestras de 60 cm cada uno).
 2.    Para introducir la maquinaria y ejecutar las perforaciones geológicas o cualquier otra actividad, la empresa contratada deberá acceder y ocupar temporalmente terrenos situados sobre el proyecto de trazado del Metro. En el caso de fincas particulares, informamos que las personas titulares de la propiedad tienen el derecho de no autorizar el acceso a la empresa, en tanto que la Administración promotora del proyecto del Metro no haya tramitado el procedente expediente de ocupación temporal de los terrenos en los que se pretendan realizar dichos trabajos (en este caso, la administración competente es el Departamento de Medio Ambiente y Planificación Territorial del Gobierno Vasco). Por ello proponemos a las personas propietarias no autorizar la entrada a la finca afectada, ni llegar a acuerdos “verbales” con los empleados de la empresa, mientras no se haya cumplido dicho requisito administrativo.
 Llamamos por tanto a estar alerta y a comunicar rápidamente a este movimiento vecinal cualquier novedad en relación a dichos trabajos con el fin de solicitar su paralización.
 Contacto: Email:satorralaia@gmail.com / Tlfno: 639119165
HOY A LAS 15:30H NOS CONCENTRAREMOS EN LA PLAZA ZARAGOZA PARA DENUNCIARLO Y SACAR FOTOS!
Movimiento vecinal “Satorralaia” de Donostia por la paralización del Metro

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

HIRIBILTZEN Ibiltzea topagune / El paseo como encuentro

Kaixo!
HIRIBILTZEN ekimena aurkeztu nahi dizuegu, DSS2016ak "Topaguneak" deialdian hautatu duen egitasmo nagusia eta Donostian pertsona ezberdinen arteko topaketa, ibilaldi eta elkarrizketak eragitea helburu duena.
Dinamizazio tresna gisa, talde-erronka itxura eman diogu: udaberrian Munduari bira eman beharko diogu 84 egunean, "ezberdinek" osatutako bikote edo taldeek Donostian bertan milaka ibilalditan egindako distantziak batuz.
Udaberrira begira zuekin berriro kontaktuan jartzeko asmoa daukagu, hiritarrek zuena bezalako elkarteak HIRIBILTZEN bitartez ezagutzeko modu polit bat proposatzera. Egitasmoari buruzko informazio gehiago:
  • www.hiribiltzen.eu webgunean (behin betikoa egun gutxitan argitaratzea espero dugu).
  • NAUTICO ondoan, asteburu honetan bertan, ostiraletik igandera 11:00etatik 13:00etara elkartuko gara, esperientzia probatzera. Zuek ere gonbidatuta zaudete, eta poz handia litzateke guretzat ekimen hau zuei bertatik bertara azaltzea. Aurkezpen-ibilaldiren batetan parte hartu nahi izatekotan, izenematea (doakoa) webgunean bertan egin dezakezue.
Eskerrik asko!
 
 
¡Hola!
Queremos presentaros la iniciativa HIRIBILTZEN, principal proyecto seleccionado por DSS2016 en la convocatoria "Puntos de encuentro" y con el que queremos provocar en Donostia miles de encuentros, paseos y conversaciones entre personas desconocidas.
Como herramienta de dinamización, le hemos dado aspecto de reto: en primavera tendremos que darle la vuelta al mundo en 84 días, sumando las distancias recorridas en miles de paseos por parejas o grupos formadas por "diferentes".
De cara a la primavera tenemos intención de ponernos en contacto con vosotrxs con una propuesta para que la ciudadanía conozca a asociaciones como la vuestra a través de HIRIBILI. Más información sobre el proyecto:
  • En www.hiribiltzen.eu (esperamos publicar la web definitiva en unos pocos días).
  • Junto al NAUTICO, este fin de semana nos juntaremos de viernes a domingo, de 11:00 a 13:00 a probar la experiencia. Vosotrxs también estáis invitadxs, y nos alegraría presentaros el proyecto en persona. Si queréis participar en alguno de los paseos de presentación, podéis realizar la inscripción (gratuita) en la misma web
 

TRAFIKO MOZKETAK DONOSTIA 2016 INAGURAZIOAREN ONDORIOZ

1. Maria Cristina zubian:

Trafikoa itxita egongo da urtarrilaren 20tik 24ra. Eta oinezkoen ibilbideak zein bidegorriak moztu egingo dira hainbat ordutan.    
Guneak/datak Maria Cristina zubia Bizkaia eta Gernikako arbola pasealekuak  Egiako pasealekua Calle Valentin kalea
  Trafikoa ibilgailuak Oinezkoak/
bidegorria
Trafikoa
ibilgailuak
Oinezkoak/
bidegorria
 
 
urtarrilak 20 Egun osoan itxita Irekita
Irekita
Itxita
Irekita
Irekita
urtarrilak 21 Egun osoan itxita
Itxita
19:00 - 22:00
Itxita
19:00-22:00
Itxita
Irekita
Irekita
urtarrilak 22  Egun osoan itxita
Itxita
18:00 - 23:00
Itxita
18:00-23:00
Itxita
Irekita
Itxita
urtarrilak 23 Egun osoan itxita
Itxita
 17:00 - 22:00
Itxita
17:00 - 22:00
Itxita
Itxita
17:00 - 22:00
Itxita
urtarrilak 24 Egun osoan itxita
Irekita
Irekita
Itxita
Irekita
Itxita
 
Nolanahi ere, oinezkoei ordezko pasabidea emango zaie, egin beharreko ekintzen arabera.
Zubia itxita dagoen bitartean, Egiako pasabidetik pasa nahi duten bizilagunek ordezko ibilbideak erabiltzea gomendatzen da.
 
 

2. Zentroan:

Urtarrilak 23
  • 17:00etatik 22:00etara itxita egongo dira hiriguneko sarbideak. Garraio publikoa eta larrialdietakoak besterik ez dira sartuko. 
  • Ekialdeko (Gros, Egia, Loiola...) eta mendebaldeko (Antigua, Errondo, Amara) sarrerak bi fasetan itxiko dituzte: 17:00etan etengo dira, bertakoei eta aparkaleku publikoetara doazenei pasatzen utxiko dietelarik, eta 18:30etatik aurrrera garraio publikoa eta larrialdietakoak besterik ez dira sartuko.
22:00etatik aurrera berriro zabalduko da trafikoa.
Etengabe atera daitezke autoak aparkalekuetatik.
 
Desbideratzeak: autobusen ibilbideak
Hiriko autobusen ibilbideetan aldaketak izango dira, batzuetan norabidea aldatuz.
  • Mendebalde-Ekialde lotura, Santa Katalina zubitik barrena, ohikoaren aurkako noranzkoan.
  • Mendebalde eta Hegoalde lineak Boulevardekin lotuko dira Easo-Asakatasunaren Hiribiea-Okendo kaleetatik barrena.
 

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

‘2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu’

Iritsi da 2016a! Donostian Europako Kultur Hiriburu gara. Ohorea ote gurea?
DSS2016.EU egitasmoari bertuteak ikusten dizkiogu, baina urtebete iraungo duen festa erraldoi honek kezka batzuk ere sortzen dizkigu Donostiako Piratoi.
Batetik, ez dira gutxi egitarau ofizialaren baitan ekimen eta ekitaldi erakargarriak, beren esparruetan ekarpenak egingo dituztenak ziur. Ekimen asko Donostiako Piratok sustatzen ditugun balioekin bat datozela ikusten dugu. Badakigu non eta zein garaitan bizi garen, eta zorte ona opa diegu kultur eragile guztiei!
Bestalde, kultura gizarteko beste gatazka-gune bat dela argi izan behar dugu. Hiriburutzak jakin du alternatibo izan daitezkeen zenbait proiektu barnean biltzen, baina kultura eredu ezberdinen arteko elkarbizitza arauak boterea duenak jartzen ditu. Hori agerian geratu da Kortxoenea Gaztetxearen eraisketarekin.
Gure ustez nabarmena da DSS2016.EU egitasmoa ez dela Donostiako kultur eragileon ekimenez sortutako proiektua; goitik behera datorren eskema bati erantzuten dio, eta guzti honen atzean, kulturak zenbaterainoko garrantzia duen zalantzagarria zaigu. Nabarmen turismoa bultzatzeko erabiltzeaz gain, hiria berezi egiten duen kultura, edo kultura jakin bat, atzerriko kapitala ekartzeko elementu bilakatu dute. Kultura, gainera, hirietan eraldaketa urbanistiko handiak egiteko aitzakia gisa erabiltzen dela ikusten dugu. Izan ere, nor dago kulturaren aurka? Nor slogan gisa hautatu duten elkarbizitzaren kontra? Gu ez behintzat, kontua baina, ez da hain xinplea…
Gutxi batzuen diru goseari batuko zaie kultura (eta Europa) ulertzeko ikuspegi bat nabarmenduko dela 2016an. Kezkatzen gaitu espazio publikoaren pribatizazioak, hor interes publikoa baino, irabazia bihurtzen baita faktore erabakigarri. Hiria garestitzen ari da, eta geroz eta zailagoa da bertan bizitzea.Gazteak periferiara joaten ari dira bizitzera eta gentrifikazioa deitzen zaio honi.
Gauzak horrela, jaien esparrutik, Donostiako herri kultura ikustarazten eta bultzatzen jarraituko dugu. Auzolana, autogestioa eta ahalduntzea (pertsonal eta kolektiboa) bilatuz, herri kulturan sakondu nahi dugu. Donostiako beste eragileekin harremanak sendotzeko une polita dela uste dugu eta. 2016an hiri mailan kulturari buruz gogoeta egiteko balio badigu, bikain.
Horregatik donostiar eta kolektibo guztiak gonbidatzen ditugu urtarrilaren 23an elkarrekin herri kulturen alde egingo dugun brindisera. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Bulebarrean bertan. Eman diezaiogun guk ere ongietorria lanean eta gozatzen jarraitzeko erabiliko dugun urte honi!
Izan ere, gure ekintzek zentzua hartzen duten testuingurua da kultura. Eta gure hautua: kultura herrikoia.
Markel Zabala, Maider Iturbe eta Lander Arbelaitz, Donostiako Piraten izenean

2016(e)ko urtarrilaren 12(a), asteartea

AMARAKO TANBORRADAK 2016

2016a iritsi da eta San Sebastian egun ere. Aurten  ere hainbat tanborrada izango ditugu auzoan. Aurten azken urteetan bezala amarako tanborrada gehienak ez dira Amara moduan agertzen. Horregatik aurten ere Amara Bai auzo elkarteak amara auzo moduan aldarrikatzeko Amarako tanborraden zerrenda egin du. Gure auzoko elkarte nagusienak direlako eta bertan auzokide ugarik parte hartzen dutelako. Espero dugu denon artean San Sebastian egunaz gozatzea eta auzoko tanborrada ezberdinetan parte hartzea.


TANBORRADAK:

AMARA KIROL ELKARTEA

  • Irteera: 0:30 Amara Kaletik.
  • Ibilbidea: Amara Kalea, Arroka Plaza, Easo Plaza, Moraza, Urbieta Lagun Artea, Easo Plaza, Easo Kalea, Errege Katolikoak, Osasun Kalea, Amara Kale

VASCONIA CD

  • Irteera: 8:30 Arroka kaletik
  • Ibilbidea: Arroka, Amara, Autonomia, Osasuna, Amara, Moraza, Prim, Sanchez Toca, Urbieta, Larramendi, Errege Katolikoak, Moraza. Urbieta,
Pedro Egaña, Easo, Avenida, Urbieta, Moraza, Plaza Easo, Amara, Arroka

JATORRA

  • Irteera: 10:00 Larramendi kaletik
  • Ibilbidea: Larramendi, Easo, Avenida, Garibay, Pza Gipuzkoa, Idiaquez,
Avenida, Urbieta, Pedro Egaña, Autonomia, Plaza Easo, Larramendi.

TXUBILLO TANBORRADA

  • Irteera: 16:30 Easo plazatik
  • Ibilbidea:Pl.Easo, Arroka, Amara, Moraza, Urbieta, Moraza, Errege Katolikoak, Urdaneta, Easo, San Marcial, Bergara, Prim,
Larramendi, Easo, Pza.Easo


CD LAGUN ARTEA

  • Irteera: 18:00 Urbieta 59tik
  • Ibilbidea: Urbieta 59, Pedro Egaña, Autonomia, Easo Plaza, Arroka, Osasuna, Moraza, Prim, Bergara, Hondarribi, Artzai Ona, Errege Katolikoak, Larramendi, Urbieta 59

2016(e)ko urtarrilaren 7(a), osteguna

AMARAKO KALDEREROAK 2016 / CALDEREROS DE AMARA 2016



Aurten neguko jai guztiak batera datozkigu, eta iñauteriak otsailaren hasieran direnez Kaldereroak aurreratu egin dira eta urtarrilaren 30an izango da. Beste urteetan bezala bi entsaio egingo dira, bata Donosti Berri elkartean urtarrilaren 22an eta bestea bandarekin frontoian urtarrilaren 29an. Berez agendan apuntatu eta laister informazio zehatzagoa jasoko duzue.



AMARAKO KALDEREROAK



Este año los carnavales llegan tempranoy es por eso que los caldereros se adelantan al día 30 de Enero. Como todos los años haremos dos ensayos, uno el día 22 en Donosti Berri y el otro el día 29 con la banda en el frontón. Así que apuntarlo bien en vuestra agenda, y dentro de poco os mandaremos información más detallada.



AMARAKO KALDEREROAK