2015(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

BAINUETXEN FATXADA EKIPAMENDUKO ERAIKIN BATEAN INTEGRATUKO DA ARROKA PLAZAN, OINEZKOEN TERRAZA BATEKIN


arroka7Bainuetxearen fatxada Plaza Arrokan kokatuko den eraikin batean jarriko da. Eraikin honek behe solairua eta sotoa izango ditu eta ekipamenduak izango ditu.Horrela, fatxada errespetatzeko helburua lortzen da, PEPUCak markatzen duen bezala, balioa ematen zaio eta modu egokian integratzen da.
Plazak bi maila izango ditu, ekipamendu berriaren terraza oinezkoentzat izango da eta. Eraikina plazan dauden beste elementuen artean dagoen beste pieza bat bezala diseinatzen da, material gisa corten altzairua erabiliz, jardineren kasuan bezala.

Ekipamenduko eraikina
Ekipamendu berrian bilera eta erakusketa aretoak edota auzoari lotutako gizarte zerbitzuekin erlazionatutako erabilerak izatea aurreikusten da. Egiturak Arroka Plaza eta Lizarra kaleko bide berriaren artean dagoen maldari soluzioa ematen dio. Beheko solairuan mugikortasun urrituko pertsonek erabili ahal izango dituzten bainuak izango ditu eta biltegi gisa erabiltzeko lokala. 2 metroko zabalera izango duen eskailera jarriko da eta 8 pertsonentzat igogailua. Sotoko solairuak hiru lokalentzat espazioa izango du.
2016ko apirileak hasiko dira eraikitzen eta 2017 hasieran amaituko da. Kostua 747.668,13€koa izango da.
Ricardo Burutaran Hirigintzako zinegotziak adierazi du Arroka Plazan gune atsegin bat “sortzen ari gara eta etorkizunean hirian babestu beharreko elementu bat integratuz, auzoari ekipamenduak eskainiko dizkio eraikin bat izango da bertan”.


Iturria: Donostia Gaur


2015(e)ko maiatzaren 15(a), ostirala

UDALAK 700M2 ESTALIKO DITU EASO PLAZAN


Auzotarrek egindako eskaeran du jatorria erabakiak, ez baitaukate egun euritsuetan jolasteko zein elkartzeko eremu estalirik. Udalak hiru proposamen aurkeztu ditu, eta horietatik bat aukeratu beharko dute auzotarrek, konbinatzeko aukerarekin. Eraikuntza-proiektua aurten landuko da, eta 2016an gauzatuko dira lanak. Plazako zati bat altxatu egingo da, dena maila berean gera dadin
Donostiako Udalak Easo plazan estalpe bat eraikitzeko asmoa du, auzotarrek gune estali baten beharra zutela eta egindako eskaerari erantzuteko. Estalpeak 700 m2 hartuko ditu, 20,60 m x 34 m-ko azalera izango du, eta topoaren geltokitik gertuen dagoen eremuan kokatuko da. Eremu horren xedea neska-mutilek jolasteko leku bat izatea da, azokak eta festak kokatzea, egonleku izatea, bai eta filmak proiektatzea ere. Plazako eremu hori altxatu egingo dute, guztia maila berean gera dadin; horrela, utzi egingo dio beherago egoteari.
Udalak hiru proposamen landu ditu, eta hiru horietatik bat aukeratu beharko dute auzotarrek, hauek konbinatzeko aukerarekin. Hasiera batean, estalperako hiru neurri proposatu zizkien Udalak, eta neurri horietatik zabalena hautatu dute. Eraikuntza-proiektua aurten bertan egongo da prest, eta 2016an gauzatuko dira lanak.
Hirigintzako zinegotzi Ricardo Burutaranek hauxe adierazi du: «Gobernuak erantzuna eman nahi die guneak estaltzeko eskaerei; konpromiso sendoa du eginkizun horretan. Gobernua ematen ari den erantzunaren adibide txukunak ditugu, besteak beste, Arrobitxuloko parkean, Easo plazan eta Trinitate plazan bultzatu ditugun ekimenak. Eta, horiez gain, beste proposamen batzuk ere luzatuko ditugu hiriko beste eremu batzuetan».
Ezaugarri orokorrak
Hiru proposamenek erdialdean zutaberik izango ez duen estalki bat aurreikusten dute; haietako bakoitzak zortzi zutabe izango ditu guztira: laukizuzenaren alderik luzeenetako bakoitzean, lau. Zur ijeztukoak izango dira habeak eta argia izango dute. Estalita geratuko den guneak 6,85 metro izango ditu habe nagusietaraino, eta habe horiek metro inguruko ertza izango dute; beraz, estalkira arteko altuera 7,85 metrokoa izango da, eta eraikinak 8,30 metro izango ditu erlaitzeraino.
Gune hori, beharra dagoenean, itxi egin ahalko da, Screen izeneko mekanismo arin batzuei esker: zutabeen goialdetik behera luzatu, eta lurrean finkatuko dira.
Ekitaldiak antolatzen diren egunetan ibilgailuak eremuan sartu ahal izateko, ez da inolako oztoporik izango 4 metroko altueratik behera.


Hiru proposamen

Abiapuntu horretan oinarrituta, hiru aukera osatu dira: haietako bi diseinuagatik bereizten dira, eta hirugarrena koloreagatik.
Lehen aukerak itxura itxiagoa du beste biek baino. Zati bat irekia izango du, 4,50 metro luze, eta, hortik aurrera, erdiopakua izango da. Goialdean, kristalezko edo polikarbonato zelularrezko itxitura bertikala izango du, eta zurezko elementu bat izango du kanpoaldean. Horrela, eremuan itzala izango dela bermatu nahi da, eta, era berean, kanpoaldetik begiratuta zurezko egituraren itxura izango duela, eta ez beirazko itxiturek ohi duten irudi teknologiko zurruna. Bigarren aukerak estalki irekiagoa proposatzen du; zati opakua 6,85 metroko altueran hasiko da hor. Hirugarren proposamena bigarrenaren bertsua da, baina beste kolore batekoa.
Aukeretan lehenak, itxitura 4,50 metroetan hasten duenak, abantaila bat dauka: beharra dagoen kasuetan, alboak ixteko aukera ematen du. Desabantailarik ere badu: ikusizko inpaktua handiagoa izango litzateke, bigarren eta hirugarren aukeretan baino.

HIRU PROPOSAMENAK: 




2015(e)ko maiatzaren 12(a), asteartea

AMARAPEDIA: Nola sartu auzo bat Wikipedian elkarlanean

Donostiako Amara auzoa Wikipedian sartzeko egun osoko ekimena antolatu dute Olatu Talka jaialdiaren barruan. Maiatzaren 30ean auzo donostiarra Wikipedian sartuko dute auzoari buruzko “ezagutza bildu eta auzotarrei eta munduari eskaintzeko”.
Donostiako udalak adierazi duenez, ekimen honen bitartez Euskal Wikipedia indartu nahi dute “euskarazko artikuluak txertatuz”: “Oraingo honetan Amara auzoari buruzko artikuluak sartuko ditugu eta ongi ateratzen bada, 2016an Donostia osoari buruzkoak".  
Maitzaren 30ean Karpa bat jarriko dute Mentxu Gal plazan. Bertan hainbat ordenagailu, liburu, eta baliabide izango dira artikuluak osatzeko: “Herritarron lana hainbat lekutako informazioa lortu, kopiatu, idatzi eta Wikipedian sartzea izango da”.  
Amara Wikipedian sartzeko herritarren laguntza beharrezkoa dela azpimarratu dute: “Ez dakizula Wikipedian editatzen? Lasai, oso erraza da eta nahi baduzu erakutsiko dizugu. Horretarako, Wikipedian editatzen ikasteko doako ikastaroak antolatuko ditugu Amarako Kultur etxean”.
Olatu Talka Donostian ospatzen den kultur jaialdi bat da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da.

 Iturria: Argia aldizkaria

AMARA BERRIKO KROSA, EUSKARAREN ALDE!

Amara Berriko euskararen aldeko krossa (ABkrossa) 2014an ospatu genuen lehenbizikoz, kirolaren bitartez auzoan euskara sustatzeko asmoz. Helburua aldi berean adin eta gustu ezberdinetako jendea batzea izan da hasiera-hasieratik, giroa lasterketa unera soilik mugatu gabe.
Hori dela eta, 2015eko edizio honetan eskaintza zabaltzeko asmoa dugu: umeentzako korrikaldi zein animazioa, zuzeneko kontzertuak… Hau guztia korrikalariez gain hurbiltzen den orok ere giro apartaz goza dezan.
Aurten gainera, egunean bildutako diru guztia euskararen aldeko proiektuetara bideratuko da.
Badakizu, ekainaren 27an nahi izanez gero, baduzu plana!!!

Informazio gehiago:  http://abkrossa.eus


 https://pbs.twimg.com/media/CEoL_xkWYAIKMP_.jpg

JOKO GARBIA APP-A AURKEZTU DUTE, HERRITARREK BIRZIKLATZEKO TRESNA BERRIA



Axier Jaka, Ingurumeneko eta Informazioko zinegotziak, telefono mugikorrentzako app berria aurkeztu du gaur. App-ak hondakinak egoki banatzeko informazio praktikoa jasotzen du, hiriko hondakinen kudeaketari buruzko datuak eskaintzen ditu, eta hirian eskaintzen diren birziklatze- eta konpostatze-programetan izena emateko aukera ematen du. Axier Jakak honako hau nabarmendu nahi izan du: «hiri honetan zero zaborrerako bidea hartu dugu, donostiar guztien konpromisoari esker, eta tresna hau baliagarria izango da herritarrei eginkizun horretan laguntzeko. Bestalde, Dpostontzia tresnarekin egin genuen bezala, informazioaren teknologia berriak herritarren eskura jartzearen aldeko apustu zabalago batean kokatu behar da mugikorrentzako app hau».
Tresna helbide honetan deskarga daiteke:
Funtzionaltasunak eta kontu teknikoak
Appak, funtsean, hiru funtzionalitate ditu: udalerriko hondakinak kudeatzeko zerbitzuei buruzko informazioa ematea; birziklatzeari nahiz konpost-egiteari buruz dituzun zalantza guztiak argitzea; programetan izena eman duten pertsonen egoera ezagutzea eta zure eskaerak izapidetzea.
Appa Udal Informatika Zentroak garatu du, kanpo laguntzarekin. Hiru megako tamaina du eta Android zein Apple mugikorretan erabili daiteke. Deskargatzeko, donostia.eus webguneko «Home» atalean eskuratu daitezke jarraibideak. Android mugikorrentzat PlayStore-n deskargatu daiteke.
«Jokogarbia» aplikazioaren atalen deskribapena
HOME/ HASIERA
1.- Goian eskuinean: RANKING -a dago, kopa batek irudikatua.
Atal horretan, astero jakin dezakegu zer auzok birziklatu duten gehien eta ea astetik astera sailkapenean igo diren (izen emandako etxebizitzen %, guztizkoarekiko)
2.- Goian ezkerrean: MENUa, hiru marratxok irudikatua.
3.- Erdialdean: ezagutu ezazu Joko Garbia ekimena (jokogarbia.donostia.eus)
Programari buruzko informazio guztia biltzen duen web-orrira eramango gaitu.
4.- Erdialdean: Joko Garbia MAPA.
Birziklatu nahi dutenen lanak errazteko, hondakin organikoak eta olioa birziklatzeko edukiontziak eta konpostatze komunitarioko guneak non dauden adierazi da hemen.
5.- Behealdean: DATU NAGUSIAK.
– Azken sei hilabeteetan sortu ditugun biohondakinak.
– Zenbat familiak eman du izena birziklatze-programan.
– Zenbatek etxe-konposta egitekoan.
6. IZAPIDEAK
Erabiltzaileek alta eman dezakete JOKO GARBIA ekimenaren hiru modalitateetan. Formularioa: izena eman, eta etxera bidaliko dizute.
6.1- Txartel-eskaera: edukiontzi marroia, HERRITARRAK
6.2- Txartel-eskaera: edukiontzi marroia, MERKATARITZA eta ostalaritza
6.3-Izena emateko eskaera: etxe-konposta
6.4- Herritarren postontzia: hondakinei buruzko galdera, kexa, ohar, eta esker-emateak
7. BERRIAK
Gaur Donostia: JOKO GARBIA programari buruzko albisteen eta hondakinei buruzko kontuen berri ematen du.
2. MENUA
2.1.- NIRE DATUAK: Parte-hartzaile bakoitzaren gunea.
NANa eta jaiotze-data sartu behar dira. Honako hauetarako aukera ematen du:
2.1.1- Hizkuntza: administrazioarekin harremanetarako aukeratutako hizkuntza aldatzeko.
2.1.2.- Programak: martxan dauden hiru programetatik zeinetan zauden jakiteko.
2.1.3.- Programen araberakoak:
*Edukiontzi marroia.Poltsak: zure programari dagokionez (Joko Garbia bada) poltsak noiz jaso behar dituzun jakiteko. Eta, gutxi barru: Mugimenduak : edukiontzia noiz irekiko den ezagutzeko.
*Etxe-konposta programan bazaude: azken ikuskapenaren data, ordenantzan aurreikusitako urteko hobaria (38 euro) eta konpostaren batez besteko tenperatura jakiteko.
*Auzo Konposta programan bazaude: ordenantzan aurreikusitako urteko hobaria (23 euro) eta zure konposguneko parte-hartzaile kopurua.
2.2. KONPOSTATZEA:
– Etxean konpostatzeko izena eman dezakezu.
– Bi programei buruzko informazioa.
2.3. Joko Garbia MAPA, HOME atalekoa bezalakoa.
2.4. EDUKIONTZIAK: edukiontzi bakoitzaren deskribapena, eta zer sar daiteke (eta zer ez) barruan. Bakoitzaren ordutegia .
2.5. ZER NON NOLA: bilatzaile bat, produktu bakoitza non birziklatu behar den argitzeko.
2.6 HIZKUNTZA: Aplikazioan hautatutako hizkuntza aldatzeko.
2.7. AMAITU SAIOA: parte-hartzailearen saioa amaitzeko.