Amara Berriko euskararen aldeko krossa
(ABkrossa) 2014an ospatu genuen lehenbizikoz, kirolaren bitartez auzoan
euskara sustatzeko asmoz. Helburua aldi berean adin eta gustu
ezberdinetako jendea batzea izan da hasiera-hasieratik, giroa lasterketa
unera soilik mugatu gabe.
Hori dela eta, 2015eko edizio honetan
eskaintza zabaltzeko asmoa dugu: umeentzako korrikaldi zein animazioa,
zuzeneko kontzertuak… Hau guztia korrikalariez gain hurbiltzen den orok
ere giro apartaz goza dezan.
Aurten gainera, egunean bildutako diru guztia euskararen aldeko proiektuetara bideratuko da.
Badakizu, ekainaren 27an nahi izanez gero, baduzu plana!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina