2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

ANIZTASUNAREN INGURUKO BILERA AMARA

Aniztasunaren inguruan Donostiako udalak proposamen bat luzatu dio Amara Bai Auzo elkarteari eta proposamen hau aztertzeko eta Amarako aniztasunaren inguruan hitz egiteko ostailaren 25a asteartea arratsaldeko 19:00tan Donosti Berri elkartean bilera bat egingo da.

Bertaratzea gonbidatzen dizuegu.

2014(e)ko otsailaren 20(a), osteguna

AMARAKO PLANGINTZA KULTURALA 2014

Aupa zuek:
Dagoeneko 2014 Ko plangintza kulturala egiten gabiltza eta ekarpenak onartzen ditugu ( Ikastaroak, gaiak , asmoak...) epea otsaila 24 baina lehen.

kontakturako e-maila: amarabaiae@gmail.com

Aupa a todos/as:
Estamos elaborando un plan cultural ( Cursillos, ...) de cara al 2014, todos/as aquellos/as interesado/as en aportar que se ponga en contacto con nosotros/as antes del 24 de Febrero.

e-mail de contacto : amarabaiae@gmail.com

2014(e)ko otsailaren 19(a), asteazkena

HIRI AZPIEGITURA ETA ZERBITZUETARAKO MARKA BERRIA AURKEZTU DUTE: DONOSTIA BERRITZEN


 Nora Galparsoro zinegotziak Hiri Azpiegitura eta Zerbitzuetarako marka berria aurkeztu du gaur: Donostia Berritzen. Marka horren baitan, herritarrek hirian egiten dituzten lanak ezagutuko dituzte, modu garden eta zuzenean. mapa batean kokatuko dituzte hirian egiten ari diren jarduerak, herritarrek kontsulta ditzaten. Astero-astero, albisteak izango dira, eta asteko lanen aurreikuspena ere emango dute.
Gainera, zerbitzua hobetzeko, Herritarren Postontzian nahiz Dpostontzia aplikazioan Donostia Berritzen atala izango da, herritarrek euren kexa, galdera eta iradokizunak bidali ahal izateko.
BerritzenGalparsorok nabarmendu duenez, “Donostia Berritzen etengabe ari gara, egunero-egunero, gure auzoetan eta kaleetan. Hiriaren paisaia dinamikoa da, bizirik dagoen zerbait eta etengabe berritu behar duguna”. Hori islatu nahi du Donostia Berritzen-ek.
Bi helburu betetzeko asmoz sortu dute. Lehen helburua da donostiarrei lehen eskuko informazioa ematea, modu gardenean. Horrela, Udalak hiria mantentzeko, azpiegiturak berritzeko edota berriak sortzeko lanak ezagutu ahal izango dituzte.
Bestetik, eta lehenengoarekin lotuta, inbertsio horri guztiari balioa ematea da asmoa, baita egiten duten lan guztiari ere: “Gurea ondo zaindutako hiria da, oso ondo esango nuke nik. Urteko egun guztietan prest egoteko, berritzeari baliabide asko eskaintzen dizkion hiria da. Uste dugu garrantzitsua dela talde askok egunero egiten duten lana ikusaraztea“.

Auzoetako bilerak eta webgunea

Donostiako Udalaren partaidetza ereduari jarraituz, herritarrekin batera berritu nahi dute Donostia. Horregatik, astero elkartzen dira auzo elkarteekin, haien auzoetan dituzten behar eta lehentasunei erantzuteko: “Guretzat, garrantzitsuena da herritarrek guri helaraztea zein diren beren auzoetan dituzten beharrak lehen eskutik. Horregatik biltzen naiz astero Auzo Elkarteekin, udaleko teknikariek lagunduta. 2012an hasi ziren bilerak, eta aurtengo ikasturteko lehenengoa urriaren 15ean egin genuen Intxaurrondon”.
Hauxe da egin dituzten eta egingo dituzten bileren egutegia.
  • Urriak 15. Intxaurrondo.
  • Urriak 22. Parte Zaharra.
  • Azaroak 5. Loiola.
  • Azaroak 19. Martutene.
  • Abenduak 3. Herrera eta Larratxo.
  • Abenduak 4. Loiolako Erriberak.
  • Abenduak 10. Añorga.
  • Urtarrilak 14. Txomin-Enea.
  • Urtarrilak 21. Aiete.
  • Otsailak 4. Zubieta.
  • Otsailak 11. Ibaeta.
  • Otsailak 18. Altza Gaina.
  • Martxoak 4. Amara Berri-Morlans.
  • Martxoak 11. Igeldo.
  • Martxoak 18. Gros.
  • Apirilak 1. Ulia.
  • Apirilak 8. Egia.
  • Maiatzak 6. Amara.
  • Antigua, Zentroa eta Bidebieta. Zehazteke.
Galparsorok nabarmendu duenez, bilera horiek fruitu asko ematen ari dira: “Horregatik, herritarrekin komunikazioa areagotzea garrantzitsua da. Asteko bilerek eta webguneak auzoetako jardueren gainean modu gardenagoan informatzen lagunduko dute, eta balioan jarriko dute egunero-egunero berritzen eta hiri polit hau mantentzen egiten den lana”.

Gurutze eta Zedro

Galparsorok bi jarduera garrantzitsuren gaineko informazioa ere eman du, Gurutzeko eta Zedro pasealekuko lanen berri.
Gurutzeri dagokionez, 73.518,47 aurrekontuarekin, auzoko irisgarritasuna hobetuko dute: espaloiak zabalduko edota berriak egingo dituzte, arrapalak sortuko dituzte eta auzoa bere inguruarekin lotuko dute, bertatik autobusa igaroko baita. Gainera, ur eta saneamendu hodiak berrituko dituzte.
Zedro pasealekuaren aurrekontua 209.394,67 eurokoa da eta lanen epea hilabete eta erdikoa. Lanak oraindik ez dituzte esleitu, hortaz, ez dira hasi. Obraren bidez zerbitzuak berrituko dituzte (ura, saneamendua, argiteria). Horrez gain, espaloiak berritu eta zabalduko dituzte, irisgarritasuna ziurtatzeko.

Iturria: Donostia Gaur 

2014(e)ko otsailaren 18(a), asteartea

MARTXOAK 3AN HASIKO DIRA" AUZO ETA HERRIEN DONOSTIA INDARTZEN " , HIRI OSORA HEDATUKO DEN PROZESU PARTE HARTZAILE ZABALA

Martxoan hasi eta azarora bitarte, Donostiako Udal Gobernua, auzo elkarteak eta herritarrak buru-belarri murgilduko dira Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesu parte hartzailean. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak azaldu duenez “politika behetik gora ulertzen dugu, herritarrengandik instituziora; gure betebeharra da herritarrekin batera lan egitea hiri hobea eraikitzeko“.
Auzo eta herriak
Honela laburbildu du Izagirre alkateak Donostiako Udal Gobernua herri partaidetzan egiten ari den lana: “Udalak herritarrekin konpartitu behar du bere lidergoa, eta denon artean lan egin: ez du zentzurik hiritarrak entzun eta kontuan hartuko ez dituen politika egiteak; guk pauso bat harago ere joan nahi dugu: herritarrekin gure hiria eraikitzeko erantzukizuna partekatu nahi dugu”.
Prozesu osoaren azken emaitza herritarrek eta Donostiako Udalak elkarrekin auzo eta herrietan lehentasunezko proiektuak zein diren adostea izango da. Horretarako, Donostia osatzen duten auzo eta herri guztietan egingo dituzte batzarrak hainbat fasetan.

15 bilera auzo eta herrietan

Lehen fasea martxoaren 3an hasiko da, eta auzo eta herri guztiak igaro ostean, martxoaren 26an bukatuko da. Bitarte horretan, Juan Karlos Izagirre eta Udal Gobernua herritarrekin bilduko dira 2012an egindako Auzo eta herriak Donostia indartzen prozesuan Udal Gobernuak hartutako konpromisoen kontu emateko.
Honela, herritarrei azalduko diete udalak bere egin zituen konpromiso haiek zein egoeratan dauden eta zer den orain arte egin duena.

Web orrialdea

Donostiako Udalaren Herri Partaidetza sailak web orrialdea jarri du abian herritarrek uneoro prozesu osoaren berri izan dezaten. Web orri horretan prozesuaren gaineko informazioa izango da: faseak, egutegia, batzarren orduak eta lekuak, dokumentazioa, parte hartuko duten auzo elkarteen zerrenda eta hainbat xehetasun.
Martxoko batzarren egutegia honela banatuko da:
  • Martxoak 3, astelehena. Añorgako Antxon Ayestaran KEn.
  • Martxoak 4, asteartea. Martuteneko Gaztelekuan.
  • Martxoak 5, asteazkena. Txomineko Haurtxokoan.
  • Martxoak 6, osteguna. Altzako Tomasenen.
  • Martxoak 10, astelehena. Amara Berriko Ernest Lluch KEn.
  • Martxoak 11, asteartea. Bidebietako Kontadoresen.
  • Martxoak 12, asteazkena. Aieteko KEn.
  • Martxoak 13, osteguna. Erriberak: Ernest Lluch KEn.
  • Martxoak 17, astelehena. Parte Zaharra: San Telmon.
  • Martxoak 18, asteartea. Loiolako KE-n.
  • Martxoak 19, asteazkena. Antiguo-Ibaeta: Lugaritz KEn.
  • Martxoak 20, osteguna. Egiako KEn.
  • Martxoak 24, astelehena. Gros: Okendo KEn.
  • Martxoak 25, asteartea. Intxaurrondoko KEn.
  • Martxoak 26, asteazkena. Amara-Morlans: Urbietako eskoletan.
Batzar guztiak 19:00etatik 21:00etara izango dira.

Azarora bitarteko faseak eta proiektuaren printzipioak

Axier Jaka Partaidetza zinegotziak adierazi duenez, Auzo eta Herriak Donostia Indartzen 2011-12an egin genuen prozesuaren jarraipena da. Guretzat oso garrantzitsua da herri partaidetza eredua iraunkorra izatea, eta horregatik jarraituko dugu egiten ari garen bidetik”.
Honela, 2014ko Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuak azarora arte iraungo du, eta hainbat fase izango ditu. Martxoko bilkuretan 2012ko konpromisoen kontu ematearekin batera, Udal Gobernuak aurkeztuko du Auzo Elkarteek eta Donostiako Udalak elkarrekin gidatuko duten hurrengo fasea. Auzo elkarteek, udal teknikarien laguntzarekin gidatuko dituzte herritarren ekarpenak jasotzeko balioko duten batzarrak. Ondoren, ekarpen horiek guztiak Udal Gobernuarekin elkarbanatuko dituzte, auzo eta herrietan lehentasunezkoak diren proiektuak zein diren elkarrekin adosteko.
Axier Jakak azaldu ditu prozesuak oinarri hartzen dituen printzipioak:
  • Inklusioa: herritarrek parte sentitu behar dute, bereziki urruti sentitzen diren edo-eta gizarte-bazterketan egon daitezkeen horiek: emakumezkoak, jatorri ugaritako pertsonak, gazteak…
  • Euskararen sustapena: euskarari emango diogu lehentasuna eta euskaraz ulertzen ez dutenei erraztuko diegu bilerak jarraitu eta eroso sentitzea, esaten denaren itzulpen labur bat eginez eta egiten ditugun euskarriak gazteleraz aurkeztuta.
  • Eraginkortasuna: prozesuak lortu behar du baliagarria izatea denontzat, herritarrentzat eta udalarentzat. Horretaz gain, udal politiketan eragiteko gaitasuna eduki behar du.
  • Aukera-berdintasuna: behar diren baldintzak sortu behar ditugu pertsona guztiek sentitzeko aukera dutela euren iritziak emateko eta errespetuz tratatzen direla ekarpen guztiak.
  • Aniztasuna: iritzi ezberdinen bila joan behar dugu. Lehentasuna du kualitatiboki iritzi ezberdinak jasotzeak, ordezkapen kuantitatiboak baino.
  • Gertutasuna: herritarren eta udalaren arteko gertutasun eta konfiantzazko harremanak sustatzeko balio behar du.
  • Erraztasuna: jartzen ditugun baliabideak (erabiliko dugun hizkuntza, euskarriak…) ahalik eta ulergarrienak izan behar dira.
  • Malgutasuna: pertsonen artean lan egingo dugunez, malguak izan behar dugu prozesuarekin, baina eraginkortasuna galdu gabe. Momenturo aztertuko dugu ea prozesuren ibilbidea egokitu behar den.
  • Elkarlana: Udala eta herritarren arteko elkarlan-guneak irekitzea.
  • Autonomia: barne lanean Auzo Elkarteen autonomia landuko dugu, baliabideak eta teknikarion presentzia beraiekin jorratuz auzo eta elkarteen beharren arabera.

Udal Gobernuaren konpromisoak

Axier Jakak eta Izagirre alkateak azaldu dutenez, prozesu osoan hauek izango dira Donostiako Udal Gobernuak bere egingo dituen konpromisoak:
  • Auzo eta Herriak Donostia Indartzen prozesuetan jasotako informazio eta konpromiso guztien informazioa publiko egin eta irisgarri jartzea.
  • Auzo elkarteak lehen mailako eragile sozial gisa tratatzea.
  • Herri batzarretatik aterako diren proposamenak jasotzea, aztertzea eta komunikatzea.
  • Ardura tekniko eta politikoa dutenen presentzia bermatzea.
  • 2015ko Udal aurrekontu proiektuan isla izatea.
 
 Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko otsailaren 15(a), larunbata

AMARA AUZOA

Amara Bairen zonifikazioaz egindako hausnarketa askoren ondorioz eta auzokideekin kontrastatu ondoreb Amararen mugak horrela geratzen dira, horiz markatua dagoena zehaztu gabe dagoen guneak dira. 






Despues de muchas reflexiones sobre la zonificacion  y contrastando con las vecinas y los vecinos del barrio. Asi quedarian los limites de Amara. Lo que esta de amarillo son las zonas que no se podido especificar si es parte de Amara.










2014(e)ko otsailaren 14(a), ostirala

OTAREN INGURUKO ESKARIA UDALEAN

Amara Bai-k gaur Donostiako Udalean 1-2 TAO-ren inguruko eskari bat sartu du. Auzotarrontzako aparkatzeko aukera gehiago izateko eskatzen.





2014(e)ko otsailaren 12(a), asteazkena

DPOSTONTZIA, HERRITARREN POSTONTZI GAILU MUGIKORRETAN


Donostiako Udalak garatutako lehen aplikazio mugikorra aurkeztu Udal Gobernuak: Dpostontzia. Axier Jaka Partaidetza zinegotziak azaldu du aplikazioaren helburua: “Herritarrei zerbitzua ematea da xedea, Herritarren Postontzia erabiltzeko balio baitu”.
Administrazio Elektronikoan aurrerapauso teknologiko handia dela nabarmendu du Jakak: “Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek herritarrekin harremana izateko modu berriak eskaintzen dizkigute, baita komunikazio eta parte hartze eredu berriak ere, eta horiek lehentasuna dira Udal Gobernuarentzat”.
Horregatik, ez da kasualitatea aplikazioarekin Herritarren Postontzia indartu nahi izatea. Herritarrek euren intzidentziak, abisuak, kontsultak, eskerrak eta kexak komunikatu ahal izango dituzte, errazago.

Gailu mugikorren erabilera, gora

Udalaren datuen arabera, gaur egun, jasotzen dituzten komunikazioen %82 Internet bidez iristen dira, eta %18 bakarrik izaten dira aurrez aurrekoak edo telefono bidezkoak.
Gailu mugikorrei dagokienez, honakoak dira datuak:
  • 343.350 bisita sakelakoetatik (%12,3).
  • 164.192 tablet edo iPad-etatik (%5,9).
  • Guztira, 507.542 bisita gailu mugikorretatik (%18,2).

Erantzuna jasotzeko

Udal Gobernuaren helburua ez da herritarren komunikazioak jasotzea bakarrik, Nora Galparsoro Azpiegitura eta Zerbitzu zinegotziak jakinarazi duenez: “Helburua komunikazio horiei konponbidea ematea da, eta ahalik eta azkarren erantzuten saiatzea”.
Herritarren Postontzian urtero 10.000 eta 13.000 komunikazio artean jasotzen dituzte, eta gehienetan abisuak, iradokizunak eta intzidentziak izan ohi dira. Komunikazio horietatik %23 izan ohi dira Intzidentziak eta Abisuak, eta ia erdia bide publikoari buruzkoak izan ohi dira.
Aplikazio berria horiek guztiak erantzuteko espresuki diseinatuta dago.

Aplikazioaren funtzionalitateak

Lanean hasi aurretik egindako merkatu ikerketaren ondoren, Udal Gobernuak erreminta estandar bat ez erostea erabaki du, eta aplikazio propio bat garatzea. Izan ere, barne kudeaketarako erremintekin guztiz integratuta den aplikazioa zabaltzea da asmoa. Garapenerako Foru Aldundiaren laguntza bat jaso du Udalak (3.600 euro, %30).
Aplikazioa garatzerako orduan, bi ezaugarri izan dituzte kontuan, bereziki: erraza eta irisgarria izatea, ezagutza teknikorik ez duen edozein pertsonarentzat, baita intuitiboa ere.
  • Doakoa da eta iPhone edo Android teknologia darabilten edozein gailu mugikorretatik deskarga daiteke, baita Donostia.org webgunetik ere.
  • Intzidentziak argazkiekin bidal daitezke, baita geolokalizatu ere.
  • Geolokalizazioa oso garrantzitsua da, intzidentziaren erantzuna errazten baitu: aukera ematen du azkarrago eta zuzenago erantzuteko.
  • Aplikazioan komunikazioen jarraipena egin daiteke, eta erabiltzaileei erantzunak iritsiko zaizkie.
Hurrengo bideoa azalduta dago nola jaitsi eta erabil daitekeen Dpostontzia.


Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko otsailaren 11(a), asteartea

CARTA A L@S COMERCIANTES DE LA CALLE LARRAMENDI


Señores y señoras comerciantes de la calle Larramendi:
Recientemente ha aparecido en los medios de comunicación la solicitud de peatonalización de la calle Larramendi realizada por ustedes; es por lo que les queremos hacer llegar nuestra opinión sobre el tema.
-Estamos de acuerdo en la idea de cuidad donde los peatones ganen espacios a los coches, consiguiendo así una cuidad más humana.
-El proceso de peatonalización de espacios no es una tarea fácil ni sencilla pues confluyen varios intereses. Por una parte están l@s comerciant@s y hosteler@s, por otra l@s vecin@s (sus clientes) y por otra l@s trabajador@s de la OTA, que en cada peatonalización ven cómo va reduciéndose su plantilla. Por lo que consideramos que antes de peatonalizar una calle hay que buscar soluciones para l@s vecin@s de la zona.
-En esta zona de Amara tenemos un problema muy serio. Ni en la calle Urbieta, ni en la calle Fuenterrabia podemos aparcar con nuestra viñeta, en la calle Easo no tenemos plazas, en la calle Prim se redujo un gran número de plazas,….. y ahora ustedes solicitan peatonalizar Larramendi.
-Hoy en día disponemos de solo 12 plazas de residentes para l@s vecin@s de la zona.
-Esta AAVV va a solicitar al Ayuntamiento que cada barrio disponga de la totalidad de las plazas de aparcamiento para sus vecin@s y para la carga y descarga, promoviendo así el uso del trasporte público para los desplazamientos dentro de la ciudad y el uso del parking para los que vienen de fuera de la cuidad. Hoy en día l@s vecin@s de este sector tenemos que dejar nuestros coches en el parking por la falta de aparcamientos que disponemos con el consiguiente desembolso económico que ello supone.
-Cualquier consulta que quieran hacer, sabed que pueden contactar con nosotros en la siguiente dirección electrónica: amarabaiae@gmail.com

AMARABAI AUZO ELKARTEA

2014(e)ko otsailaren 7(a), ostirala

TAO 1-2 SEKTOREA

Kaixo denei;

  Jakingo duzuen moduan 1-2 sektorearekin (tao) dagoen eztabaida berria.
Iritzi ezberdinak izan daitekelakoan bota zure iritzia hemen edo e-mailez idatzi : amarabaiae@gmail.com. Auzotarren iritzia jasotzen gabiltzalako. Infomazio gehiago dugunean emen jarriko dugu.

Hola a todas/os:

Estareis enterados/as de lo que se esta hablando de la OTA en sector 1-2 dado que nos afecta estamos haciendonos una opinion para salir publicamente... Coscientes que habra diferentes opiniones podeis ir aportando aqui o mandarnos por e-mail: amarabaiae@gmaill.com. Cuando tengamos mas informacion iremos poniendo. 



DONOSTIAKO UDALEKO AURREKONTU PROIEKTUA

Donostiak udalak aurrekontu proiektuak aurkezteko web orri bat jarri du martxan. Bertan ikusi ditzakezu 2014ko aurrekontu proiektua baita proposamenak egin.

2014(e)ko otsailaren 2(a), igandea

AMARAKO SANTA AGEDA BEZPERA

Neska mutilak prestatu makilak datorren asteartean Amaran kalerik kale Santa Ageda koplatan aritzeko. Donosti Berri elkartean geratuko gara arratsaldeko 19:30an zertxobait pikatu eta ateratzeko. Animatu zaitezte ! 

Santa Ageda bezpera otsailaren 4a