2015(e)ko azaroaren 30(a), astelehena

AMARAKO EUSKARAREN EGUNA 2015

Aurten ere euskararen egunaren arira hainbat ekintza egongo dira auzoan. Auzoko elkarte eta eragile ezberdinen artean antolatu dute egitaraua.


Egitaraua: 

  • Abendua 2, Asteazkena:
 RENE PETTI-REN AMETS GAIZTOAK, Dokumentala.
20:00, 2016ko Egoitzan.

  • Abendua 3, Osteguna: 
 
HAURRENTZAKO JOLASAK ETA ASKARIA
Auzoko ikastetxeekin batera
15:00 - 16:00 Easo Plazan

BERTSO MUSIKATUAK
Beñat Gaztelumendi, Xamoa eta Alaia Martin
20:00 Donostia 2016 Egoitza (Easo kalean)

  • Abendua 4, Ostirala: 

GAZTEENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA
19:00 Donosti-Berri elkartean.

  • Abendua 5, Larunbata:

MINTZA FESTA
Eskola dantza taldearen laguntzaz.
12:00 Donosti-Berri elkartean.





2015(e)ko azaroaren 27(a), ostirala

DONOSTIAKO METROAREN BERRIAK / NOTICIAS DEL METRO DE DONOSTIA

 Satorralaia-k metroaren inguruko egunkari bat atera du. Bihar Donostia osoko buzoietan sartuko dute egunkaria irakurri ahal izateko.

 https://satorralaia.files.wordpress.com/2015/11/hoja.jpg?w=830&h=520&crop=1



 Egunkaria irakutzeko eta deskargatzeko:

https://satorralaia.files.wordpress.com/2015/11/buzoneo.pdf


Informazio gehaigorako: https://satorralaia.wordpress.com/

[ IRITZIA] : DONOSTIAKO UDALA ETA TELEFONIA MUGIKORREKO ANTENAK

Donostiako Udalak eta EHUk hainbat ikastaro antolatu dituzte telefonia mugikorreko antenek sortzen duten kutsadura elektromagnetikoaren inguruan. Hitzaldi hauetan, abokatu, teknikari, zientzilari, irakasle… ezberdinek parte hartu dute, hiritarron osasunean izan ditzaketen eraginei buruz hitzegin dutelarik.

Donostiako Udaletxeak, bere ingurugiro eta zuzenbide sailen bidez, aurreko legealdian onartutako telefonia mugikorreko antenei buruzko ordenantza bertan behera uzteko, informe ezberdinak egin dituzte, ikastaroetan jorratutako ikuspuntuak kontuan hartu gabe; are gehiago, informe hauetan telefonia mugikorreko konpainien argudioak erabiltzen dituzte daukaten jarrera justifikatzeko. Hau bi arrazoiengatik izan daiteke: udaletxeko zerbitzu teknikoek daukaten ezagutza ezagatik, edota talde politikoek telefonia mugikorreko konpainiei sor dizkieten mesedeengatik. Gogora ditzagun Trinidad Jimenez, Soraya Sáenz de Santamariaren senarra, José Antonio Ardanza, Yolanda Barcina, Rodrigo Rato eta bere alabaren adibideak.

Antenarik Ez-entzat errexa izan da informe hauetan erabilitako argudioak bertan behera uztea. Udaletxeak 170 antena daudela dioen bitartean, guk 500 bat ditugu kontrolatuta. Udaletxeek arlo honetan  konpetentziarik ez dutela ere diote, baina Kostituzio Espainiarrak, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen legeek eta hainbat epaiek Udaletxeei eskumena ematen diete kutsadura elektromagnetikoa kontrolatzeko.

2013. urtean, Donostiako Udalak, Bildu, EAJ, PSE eta PP-k aldeko botoekin, 1815. Europear Ebazpena onartu zuen. Bertan, osasunean eragina duten erradiazio elektromagnetikoen balio mugak ezartzen dira epe ertainera eta luzera.

2015. urtean Kutsadura Elektromagnetiko kontrolatzeko onartu zen ordenantza berria EAJ eta Bilduren aldeko botoekin eta PSE eta PP-ren astentzioarekin. 1815. ebazpenean oinarritutako eta hiritarron osasuna kontuan edukitzen duen ordenantza da.

Udal Gobernu berrrian arlo honetan dituzten kontraesanak direla eta, Antenarik Ez-etik 1815. Ebazpenarekiko atxikimendua berriro bozkatzea proposatzen dugu eta 2015-eko Apirilean onarturiko ordenantza behin betirako onartzea eta martxan jartzea. 

Antenarik Ez-etik hiritarron osasuna, telefonia mugikorreko konpainiei zor zaizkien mesedeak baino  garrantzitsuagoa dela uste degu.

 Mikel García Arzelus | Antenarik ez!

2015(e)ko azaroaren 25(a), asteazkena

EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIARI EZ!

Inon ez, inolaz ere, inork ez, sekulan ez,behin ere ez  emakumeak iraundu, kontrolatu,kolpatu,abusatu,bortxatu, erasotu,jo,laidoztatu,erabili, hil...

2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

EASO KLASEAN IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETENDA EGONGO DA LARUNBAT GOIZEAN, AZAROAREN 21AN

Datorren larunbatean, hilaren 21an, ezinbestekoa izango da zirkulazioa guztiz etetea Amaran zegoen bainu etxe zaharreko lursailaren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak direla kausa, induskatu bitartean, kalera gauzak eror daitezkeelako.

Eten hau goizez izango da soilik, 8:00etatik 11:00etara.

Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat. Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatia.  

Halaber, oinezkoak ere ezingo dira ibili Larramendi eta Urdaneta kaleen artean. Halere, Musika Kontserbatoriora sartzea izango da Larramendi kaletik, eta Donostia 2016ko bulegoetara eta Udaltzaingora, Urdanetatik.

Easo kaletik ibiltzen diren Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekutik ibili eta geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira (Mundaizeko zubia, Mendeurren plaza eta Maria Cristina zubia).

Iturria: Donostia.eus

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

METROA DONOSTIAN? BUZONEO EGITEKO APUNTATZEKO DEIALDIA! / ¿METRO EN DONOSTIA? LLAMAMIENTO A APUNTARSE PARA HACER EL BUZONEO

Kaixo! Jakingo duzuenez,  Donostiako Metroaren aferaz buzoneo ekintza informatibo zabal bat ari gara antolatzen.  Buzoneoa azaroak 28 larunbata goizean  egingo dugu, eta Donostiako udalerri osoan egitea da asmoa (84.000 buzoi). Ekintza informatibo hori egiteko 130 lagun ingururen partehartzea bildu beharko dugu.  Hori dela eta,  pertsona eta talde guztiei buzoneoa egiteko apuntatzea eskatzen dizuegu. Hortarako, zenbat lagun, zein auzotan, eta telefono kontaktu bat ematea eskatzen dizuegu, honako helbidera mezu bat bidaliz: satorralaia@gmail.com

 
Beraz, buzoneoan partehartzeko animatu nahi zaituztegu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunak ere.
Agur eta eskerrik asko!

 Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarra  




Hola! Como sabéis, estamos preparando una amplia acción informativa en forma de buzoneo sobre la cuestión del Metro en Donostia.  El buzoneo se llevará a cabo el sábado 28 de noviembre por la mañana, y consistirá en buzonear todo el municipio de Donostia (84.000 buzones). Para llevar a cabo esta acción hemos de reunir la participación de alrededor de 130 personas.  Por ello, nos dirigimos a todas las personas y colectivos para pedir que os apuntéis al buzoneo. Para ello, os pedimos indicar cuantas personas, en qué barrio, y dejar un contacto telefónico, enviando dicho mensaje a la siguiente dirección: satorralaia@gmail.com

Os animamos por tanto a participar en el buzoneo y os pedimos difundir este llamamiento en vuestro entorno.  


Saludos eta eskerrik asko!


Grupo de vecinos/as y colectivos de Donostia por la paralización del Metro   





2015(e)ko azaroaren 5(a), osteguna

EASO KLAEA ITXITA EGONGO DA LARUNBATEAN

San Bartolome muinoko lanak direla eta, Easoa kalea guztiz itxita egongo da, larunbatean. Bainu etxe zaharraren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak egingo dituzte, eta induskatu bitartean, kalera hondakinak erortzeko arriskua dago.
Hortaz, Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat, Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatian. Dena dela, mozketa goizeko 8:00etatik 11:00etara izango da soilik.
Oinezkoek ere ezingo dute pasa Larramendi eta Urdaneta kaleen artetik; Musika Kontserbatoriora, Donostia 2016ko bulegoetara edo Udaltzaingora ez bada.
Easo kaletik ibiltzen diren Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekuan geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira: Mundaizeko zubian, Mendeurren plazan eta Maria Cristina zubian.


San Bartolome muinoko lanak. 
 San Bartolome muinoko lanak. (Argazkia: Estitxu Zabala)

Iturra: Irutxuloko hitza

2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

AMARAKO SAN MARTIN EGUNA 2015

Urtero bezala aurten ere badator San Martin eguna Amarara. Donosti Berri Elkarteak eta Mamur aisialdi taldeak antolatuta.  Aurten azaroaren 14a larunbata ospatuko da auzoan. Babarrun jana ere egongo da, Donosti Berri Elkartean. Bazkarirako txartelak eskuratzeko azaroaren 8ra arte egongo da aukera. Txartelak Esanola tabernan egongo dira salgai.

Goizeko 12:00tik aurrera Easo plazan odolki eta txoriozo errea jateko aukera egongo da, baita nahiana sagardo edateko eta bote txapelketa.