auzolana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
auzolana etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

METROA DONOSTIAN? BUZONEO EGITEKO APUNTATZEKO DEIALDIA! / ¿METRO EN DONOSTIA? LLAMAMIENTO A APUNTARSE PARA HACER EL BUZONEO

Kaixo! Jakingo duzuenez,  Donostiako Metroaren aferaz buzoneo ekintza informatibo zabal bat ari gara antolatzen.  Buzoneoa azaroak 28 larunbata goizean  egingo dugu, eta Donostiako udalerri osoan egitea da asmoa (84.000 buzoi). Ekintza informatibo hori egiteko 130 lagun ingururen partehartzea bildu beharko dugu.  Hori dela eta,  pertsona eta talde guztiei buzoneoa egiteko apuntatzea eskatzen dizuegu. Hortarako, zenbat lagun, zein auzotan, eta telefono kontaktu bat ematea eskatzen dizuegu, honako helbidera mezu bat bidaliz: satorralaia@gmail.com

 
Beraz, buzoneoan partehartzeko animatu nahi zaituztegu, baita zuek informatu eta animatuko dituzuen lagunak ere.
Agur eta eskerrik asko!

 Metroa gelditzeko Donostiako bizilagunen eta elkarteen batzarra  




Hola! Como sabéis, estamos preparando una amplia acción informativa en forma de buzoneo sobre la cuestión del Metro en Donostia.  El buzoneo se llevará a cabo el sábado 28 de noviembre por la mañana, y consistirá en buzonear todo el municipio de Donostia (84.000 buzones). Para llevar a cabo esta acción hemos de reunir la participación de alrededor de 130 personas.  Por ello, nos dirigimos a todas las personas y colectivos para pedir que os apuntéis al buzoneo. Para ello, os pedimos indicar cuantas personas, en qué barrio, y dejar un contacto telefónico, enviando dicho mensaje a la siguiente dirección: satorralaia@gmail.com

Os animamos por tanto a participar en el buzoneo y os pedimos difundir este llamamiento en vuestro entorno.  


Saludos eta eskerrik asko!


Grupo de vecinos/as y colectivos de Donostia por la paralización del Metro   





2015(e)ko urriaren 21(a), asteazkena

ERRIGORAKO UDAZKENEKO SASKIA

 https://www.errigora.eus/sites/default/files/article/hartu-eta-eman-web.jpg

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka

Beste urte batez egin dugu bat Sortzen, AEK, Zazpiak Bat, Ikastolen elkartea eta Errigorak Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina aurkezteko. Beste urte batez eman nahi dizugu Nafarroa hegoaldeko baratza dastatzera, milaka birika euskarari puzka jarriz.

 

Nafarroa hegoaldeko kalitatezko produktuez osatutako saskia eskaintzen dizugu 50 euroren truke. 15 ekoizlek arreta eta maitasunez ondutako produktu sorta. Horixe da, kanpainan parte hartzea erabakiz gero, hartuko duzuna.
Baina ariketa honek norabide bikoitza du. Izan ere, keinu berean, hartu ez ezik, eman ere egingo duzu. Batetik, bertako ekoizpenari bultzada emango diozu, eta, bestetik, saskiaren balioaren % 25 Nafarroa hegoaldeko euskalgintzara bideratuko da.
Bertako ekoizpenari bultzada emando diozula diogu, 15 ekoizleren atzean dozenaka langile eta ehunka nekazari baitago.
Euskarari dagokionez, aurtengoan diru ekarpena ondorengo hiru proiektuetara joango da:
  • Lodosa eta Vianako ikastolen biziraupenera
  • Erriberako AEKra
  • D eredua Nafarroa osora hedatzeko ekimenetara
Orain arteko kanpainetan, euskararentzako 300.000 euro biltzea lortu dogu. Guztion esku dago zifra hau potolotzen joatea. Izan ere, Errigora zerbait bada, ehunka lagunen borondatezko lanari eta ilusioari esker da. Auzolanari esker. Zure inguruan kanpainaren berri eman eta sare sozialetan kalaka ematen aritzen zaren horri esker; zure herri edo auzoan kanpainari hauspoa ematen diozun horri esker; auzolanean kutxak muntatzen aritzen zaren horri esker eta, nola ez, saskia eskatzen duzun horri esker.



Informazio gehiago: https://www.errigora.eus

2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

AUZO LAB-EN AURKEZPENA

Azken hilabeteetan Amara  Baiko kideak eta Amarako auzotar talde bat Amara Baik aurkeztu zuen proiektua lantzen egon dira Donostia 2016 proiektuaren barruko AuzoLab-en. Gaur suhiltzaileen egointzan egin da aurkezpena eta hemen dituzue argazki batzuk.






2014(e)ko maiatzaren 9(a), ostirala

ITXAS-GAINEKO AZKEN AUZOLAN BALORAZIOA ETA DEIALDI BERRIA

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizuegu aurreko 
larunbatean eginzenuten lanagatik, asko aurreratu genuen 
eta zegoen giroa ikusirik erabataserik geratu ginen. 
Espero dugu zuek ere sentimendu bera izan zenutela!
Egiten dugun balorazioa izugarria da, eskerrik asko benetan!!!

MAIATZAK 10, LARUNBATAREKIN, AUZOLAN 11etatik aurrera 
(Aldapeta, 62, Donostia)
Aurrekoan komentatu genuen bezala, larunbat honetarako ere 
auzolan bat antolatu dugu eta ondoren bazkari herrikoia 
antolatua dago (oraingo honetan, denek bertan gelditzeko 
aukera izango duzuela espero dugu), horretarako, 12etan 
beharrean 11tan hasiko gara, denbora gehiago izan dezagun. 
Aurreko asteko saioa, elkar ezagutzera bideratua zegoen,
baita espazioa ezagutzera ere. Aste honetarako ordea, 
zehaztapen gehiago egin nahi genituzke eta horretarako
espazioa kudeatuko duen asanblada bat sortzean ondo legoke, 
bide batez, esku artean dugun proiektuari forma emanez. 

Datorren larunbatean ikusiko gara!! Bitartea, ondo ibili!!!!

Iturria: Donostialdeako okupazio bulegoa

2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

SANTO TOMAS AUZO LANA

Larunbatean Santo Tomas auzoan izango dugu. Hau guztia aurrera eramteko auzokideei deia egiten diegu laguntzeko. 
Goizean 8:30tan Easo plazan, muntatzeko.
Eguardian 14:00 Easo plazan, desmontatzeko.

Laguntzera eta jai giroaz gozatzera gonbidatzen zaituztegu. 

Edozertetan laguntzeko prest bazaude idatzi: amarabaiae@gmail.com helbidera eta utzi zure datuak.

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

ERRIGORA EKIMENA

Kaixo lagun,
 Proiektu bat aurkeztera gatozkizu: Ezer azaldu baino lehen hobe bideoa ikusten baduzu. Itxoingo dugu


  Listo? Orain badakizu zer den ERRIGORA.

Saskia jaso nahi baduzu eta bide batez proiektuari lagundu, bidali iezaguzu mezu bat zure datuekin azaroaren 14a baino lehen eta30350075400750035509 kontu korrontean 50€-ko diru sarrera egin (saski bakoitzeko) zure izen abizenak jarriz. Bidaltzen diguzun mezuan saski kopurua zehaztu mesedez. Saskia azaro bukaeran abendu hasieran banatuko da eta esango dizugu zehazki noiz jaso behar duzun.



Informazio gehiago: errigora.blogspot.com.
Sare sozialetan:
https://www.facebook.com/ERRIGORAgara?ref=stream 
@errigora