elkartasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
elkartasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko apirilaren 13(a), asteazkena

DIRU-SARRERAK BERMATZEKO LAGUNTZAREN MURRIZKETAREN AURREAN / ANTE EL RECORTE DE LA AYUDA DE GARANTÍA DE INGRESOS EN GIPUZKOA

Gipuzkoako Diputazioak jakinarazi du Diru-Sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL-AGI) kendu egingo duela. 1.422 familia pobretuk jasotzen dute laguntza hau gure lurraldean eta, familia horietan, 700 ume bizi dira. “Etorkinak erakartzen dituela” iritzita murriztuko du laguntza Diputazioak.
Horren aurrean, herritar bezala, gure desadostasuna adierazi nahi dugu eta gonbidatzen zaitugu gurekin batera KONTZENTRAZIO batean parte-hartzera, OSTIRALEAN, hilak 15, 19.00etan, Donostiako GIPUZKOA PLAZAN, Diputazioaren aurrean, honako hau esateko:
- Gure Elkartasuna adierazten diegu laguntza sozialak jasotzen dituzten familiei.
- Diskurtso arrazista eta xenofoboak guztiz onartezinak dira eta arbuiatzen ditugu
- Murrizketa sozial guztiei EZ! esaten diegu. HERRITAR GUZTIAK, ESKUBIDE GUZTIAK
- Pobrezia, bazterkeria eta arrazakeriari aurre egiteko politika sozialak garatzea exijitzen diogu Gipuzkoako Diputazioari.

 



La Diputación de Gipuzkoa va a eliminar la Ayuda de Garantía de Ingresos (AGI). Esta prestación ayuda a sobrevivir a 1.422 familias, con 700 niños y niñas a su cargo. La Diputación justifica el recorte diciendo que las ayudas sociales provocan un “efecto llamada”.

Como ciudadanas y ciudadanos que vivimos en Gipuzkoa, queremos  expresar nuestro rechazo a este recorte con una CONCENTRACIÓN que se celebrará el VIERNES, día 15, a las 19.00 horas, en la PLAZA DE GIPUZKOA de Donostia, frente a la Diputación. Porque:

-Las familias que reciben ayudas sociales merecen toda nuestra solidaridad y apoyo

-Los discursos xenófobos y racistas son inadmisibles y los rechazamos totalmente

-Decimos ¡NO! a todos los recortes sociales. TODAS LAS PERSONAS, TODOS LOS DERECHOS

-Exigimos políticas públicas que luchen contra la pobreza, la exclusión social y el racismo


 

2016(e)ko martxoaren 17(a), osteguna

ACAMPADA SOLIDARIA POR LOS REFUGIADOS Y LOS SIN TECHO.

*Zure kanpin-dendarekin etor zaitez Gipuzkoa Plazara.
*Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko kanpaldia.
*Apirilaren 18an 18.00etan hasi,eta apirilaren 20ko 13.00etara.

2016(e)ko otsailaren 19(a), ostirala

ULIAKO MINTEGIEN PARKEA salba dezagun // SALVEMOS EL PARQUE DE LOS VIVEROS DE ULIA

Donostiako Udalak behin-behineko onarpena eman du Uliako Mintegien parkean etxebizitzak eraikitzeko.
Kaixo laguna!

Uliako Auzo Elkartetik oraingoan laguntza eske idazten dizuegu!

Dakizuenez urteak daramagu Uliako Mintegi Zaharrak zaindu eta jendeari irekitzen, bihotzez sinisten bait degu babestua egon behar lukeen parajea dela.

Naturagatik, komunitateagatik, giza harremanengatik, historiagatik, eta bertan bizi garenontzako elkarbizitza gune bakarra dugulako. Donostiako udalak bere partez itsu jarraitzen du, etxebizitza proiektuarekin so, galduko litzakeenari erreparatu nahi gabe.

Datorren astean onartu nahi dute Udal Batzarrean etxebizitza proiektua eta horregatik zure laguntza eskatzen dizugu, entzun dezaten hiritarren hitza eta nahia.

Zure laguntza behar dugu! Mesedez, sinatu eta zabaldu eskaera hau zure lagun eta ezagunen artean. Horrela, ososrik eta bizirik mantenduko degu hiriko txoko berezi hau, ondare Ulia eta Donostiarako duen balio jendarte, paisai eta historia mailako balioagatik.

ESKERRIK ASKO!!

-----------------------------------------------------------------------------------------

(ES) Salvemos el parque de Viveros de Ulia 


El Ayuntamiento de Donostia-San Sebastián ha dado su aprobación provisional para construir pisos en el parque de los viveros de Ulia.

Estimados amigos y amigas!

Desde la AAVV de Ulia, os escribimos para pediros ayuda!

Llevamos años cuidado y abriendo a la ciudadanía la parcela de los Antiguos Viveros de Ulia, porque estamos convencidos que es un parque que merece conservarse.

Muchas son las razones que nos hacen seguir trabajando: la comunidad, la naturaleza, las relaciones sociales, el medioambiente, la historia, y por encima de todo porque es el único espacio de convivencia que tenemos los vecinos y vecinas.  En cambio, el Ayuntamiento de Donostia sigue adelante con su proyecto urbanístico y quieren aprobar definitivamente la construcción de “equipamientos” en el Pleno Municipal de la próxima semana. Ante esto, hemos decidido poner en marcha una campaña de firmas, para demostrarles que el deseo de la mayoría es mantener y preservar este parque.

¡Necesitamos de tu ayuda! Por favor, firma esta petición y/o difunde este mensaje a tus amigos y conocidos para poder conservar en su integridad este fascinante y emblemático lugar de la ciudad como patrimonio histórico, paisajístico y de marcado valor social para Ulia y Donostia, y salvar el parque amenazado por el plan urbanístico de este gobierno.

MUCHAS GRACIAS!
TODA LA INFORMACIÓN EN NUESTRO BLOG

2016(e)ko otsailaren 10(a), asteazkena

KORRIKA PREKARIOA, CORRESCALESEN AURKEZPENA AMARAN


 

 800 kilometro duen ibilbidea, Bilbotik Bartzelonaraino, otsailaren 17tik 22ra bitartean egingo dena; justizia eta duintasunaren alde borrokatzen duten bizipenen arteko konplizitateak saretuz, prekarietatearen aurkako borroka partekatuz. Prekarietate eta bizi baldintza injustuak aurka.

Donostialdeko Korrika Prekarioa Elkartasun Taldean herri mugimendu, sindikatu eta alderdi politiko desberdinetako herritarrok hartzen dugu parte. Hazten ari den talde irekia gara eta aniztasunetik eta bakoitza, bere era eta neurrian, Correscales Korrika Prekarioa babesten eta hauspotzen ari gara Buruntzaldea, Oarsoaldea eta Donostialdean zehar.

Amaran otsailak 11a, osteguna arratsaldeko 19:00tan egingo da Aurkezpena. Aurkezpena hau Amara Bairen lokalean egingo da, Amara 17an.

informazio gehiagorako: http://www.dsskorrikaprekarioa2016.org/


 
                                          http://www.dsskorrikaprekarioa2016.org/wp-content/uploads/2016/01/email-facebook...AMARA-BAI-e1454803801502.jpg
   



2014(e)ko urriaren 23(a), osteguna

ERRIGORAKO SASKIAK

Begira ze proiektu ederra zailtasunetan dauden erriberako ikastola, euskalgintza eta bertako laborariei laguntzeko kalitatezko produktuak erosiz merkatuko prezioan.
Nahiko zenukete horrelako saski bat lortzea?
Nahi badezue esan eta lortuko dizuet saski bat edo nahi adina!
Saskia: biper gorri, tomate, zainzuri, oliba olio, orburu, kardo eta abarrekin. Saskiaren prezioa 50 €.

Saskia eskuratu nahi izan ezkero idatzi amarabaiae@gmail.com helbidera eta utzi zure datuak.


2014(e)ko abuztuaren 13(a), asteazkena

DONOSTIAKO PIRATAK LAGUNTZA ESKE


La Flamenka gunea ekaitzaren erdian.

Bart goizaldeko 1:30-2:00 bueltan sekulako ekaitza hasi zen La Flamenka gunean 3.000 bat pertsona geundela. Esne Beltzaren emanaldia hastear zen eta haize indartsua zegoenez, segurtasun plana martxan jartzea erabaki genuen. 5 minututan antolakuntzako piratok peto horiak jarri eta kaia hustu genuen, edozeren gainetik dagoelako denon segurtasuna.

Suhiltzaileak eta ertzainak etorri zirenerako gunea hustuta genuen eta arrisku nagusia haizeak karpa nagusiaren zutabeak mugitzea zen. Une zailak izan dira, urte osoko lana eta ilusioa gure begien aurrean zapuztear egon delako. Hala ere, garrantzitsuena da inork ez duela minik hartu. Gure guneak horrela ikustea tristea izan da.

Gaurko goiza kalteen kontaketa egiten igaro dugu, eta egoera oso latza da. 90.000 eurotik gorako kalteak izan ditugu. Programarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartu dugu, baina baliteke egitarauan aldaketa batzuk gertatzea. Hala ere, aitortu beharrean gaude, kolpe handia izan dela. Kalte material handiak eragin dizkigu, batez ere musika materialean eta azpiegituran. Haizeak eta euriak tresna asko txikitu ditu eta jai herrikoien proiektua oso oso ukituta geratu da. Pena da, mugimendua geroz eta anitzagoa dugun honetan, geroz eta osoagoa den honetan, balioen lanketa geroz eta indartsuagoa den honetan, gau txar baten erruz kolokan geratzea.

Ez gara besoak gurutzatuta geratuko, ordea. Aste Nagusia amaitu aurretik programazioan ez dauden ekimen berriak lotzeko lanean ari gara. Baina batez ere, argi esateko, gure kontu korronteko zenbakia emango dizuegu. Bakoitzak ahal duen neurrian laguntzeko aukera izan dezan.

3035 0149 45 1490027294

Baita ere, gonbidatzen zaituztegu geratzen diren egunetan La Flamenkara, Kantina Piratara eta Nautiko gunera zaitezten, eta mugimenduaren parte izaten. Une hauetan, inoiz baino gehiago, babesa behar dugu.

Beste behin, guztien laguntzaz eta elkarrekin lanean, edozer dugula posible erakutsi behar dugu, orain inoiz baina indartsuago. Pena handia izango litzateke Donostia abordatzeari utzi behar izatea gau oker baten erruz. Denon artean, suertatzen diren egoera eta oztopoei aurre egin diezaiekegulako.

Eskertu nahi dugu baita ere, bart gauean laguntzen aritu zineten guztiei, eta baita gaurko egunez jasotzen ari garen animo mezuei eta laguntzari ere.
Besterik gabe, milesker guztioi eta animo asko denoi!

2014(e)ko uztailaren 1(a), asteartea

LOIOLAKO AUZOKIDEEKIN ELKARTASUNA / SOLIRADADA CON LAS/OS VECINAS/OS DE LOIOLA

Amara Bai, auzo elkarteak bat egiten du URUMEA IBAIA Loiolako auzo elkarteak deituta uzatailak 5ean, larunbata, 13:00etan, Easo plazako topo geltokiaren aurreko aldean egingo den elkarteratzearekin.


Amara Bai, auzo elkartea apoya convocada por URUMEA IBAIA Loiolako auzo elkartea frente a la estación del topo de la plaza Easo el Sábado 5 de Julio a las 13:00 horas.



LOIOLA EXISTE 
LANAK BUKATU!



2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Elkartasun azoka bihurtuko da Donostitruk larunbat honetan

Larunbatean, Donostitruk-Elkartasunean bigarren eskuko merkatu berezia egingo dute. Easo kaleko 43. zenbakian (suhiltzaileen egoitza ohian) izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonista.
Donostitruk-Elkartasunean35 salmenta-postu egongo dira bigarren eskuko arropa, osagarriak, jostailuak, liburuak, etab. eskainiz. Oraingoan, gordailu salmenta zerbitzua berezia izango da, gainera: baserritar jantziei zuzendua. Edonork eraman ahal izango ditu baserritar jantzi edo osagarriak, azokan sal ditzaten. Nahikoa da larunbatean bertan, 09:00etatik 10:00ak bitarte, salgai jarri nahi dena gordailura eraman, zerrenda egin eta prezioa jartzea. 14:00etan merkatua amaituta, berriz, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko dute parte hartzaileek.
Hori bai, antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitruk ez luke ardura bere gain hartuko.


Elkarte horien ekimen sektoreak oso anitzak dira: kooperazioa eta garapena, kultura, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kirola, elikadura, giza eskubideak, animalien eskubideak…
Salmentan jarriko dituzten produktuen artean, honako hauek egongo dira: arropa, liburuak, musika, dekorazio artikuluak, umeentzako jostailu eta arropa. Bigarren eskuko objektu horietako asko, erakundeko bazkideen donazioak izango dira.
Bertan izango diren elkarteek haien ekimen eta proiektuen berri emango diete interesaturik dauden herritar guztiei. Horrez gain, animazio ekintza bereziak eskainiko dituzte batzuek, umeei zuzendutako jarduerak, batez ere.
Erabilitako produktuen salmentatik lortutako dirua, elkarteek garatzen dituzten ekintzak finantzatzeko izango da.

Hainbat helburu

Donostitruk, Donostiako Udal Gobernuko Ingurumen Departamenduak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Merkatuaren helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea, eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea dira.
Urtean zehar hiru merkatu berezi egiten dituzte: Inauteriak (otsailean), Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan).

Iturria: Donostia Gaur

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

ERRIGORA EKIMENA

Kaixo lagun,
 Proiektu bat aurkeztera gatozkizu: Ezer azaldu baino lehen hobe bideoa ikusten baduzu. Itxoingo dugu


  Listo? Orain badakizu zer den ERRIGORA.

Saskia jaso nahi baduzu eta bide batez proiektuari lagundu, bidali iezaguzu mezu bat zure datuekin azaroaren 14a baino lehen eta30350075400750035509 kontu korrontean 50€-ko diru sarrera egin (saski bakoitzeko) zure izen abizenak jarriz. Bidaltzen diguzun mezuan saski kopurua zehaztu mesedez. Saskia azaro bukaeran abendu hasieran banatuko da eta esango dizugu zehazki noiz jaso behar duzun.



Informazio gehiago: errigora.blogspot.com.
Sare sozialetan:
https://www.facebook.com/ERRIGORAgara?ref=stream 
@errigora