donostitruk etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
donostitruk etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Inauterietako Donostitruk berezia egingo dute larunbatean

Otsaileko Donostitruk, bigarren eskuko gauzen merkatua, hilaren lehen larunbatean egingo da, alegia, otsailaren 7an. Gainera, merkatu berezia izango da, Inauterietako mozorroei zuzendua egongo delako. Ohiko moduan, Donostitruk Donostia 2016ren lokalean egingo da, Easo kaleko 43.ean, 10:00etatik 14:00etara.
Merkatu berezi honetan, Inauterietako bigarren eskuko mozorro eta osagarriak egongo dira salgai. Horregatik, elkarteak, konpartsak, ikastetxeak eta partikularrak parte hartzera gonbidatu ditu Udalak.
Merkatuaren barnean jarduera berezi bat ere egingo dute: Gazteria Sailak, Martuteneko Haurtxoko eta Gaztelekuan egiten ari diren Birziklatu proiektuari loturik, haur eta familiei zuzenduriko hainbat eskulan egiteko aukera eskainiko du. Eskulan hauek berrerabilitako materialarekin egingo dira eta banaka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

Salmenta gordailua

Larunbat honetan salmenta gordailura ekar ditzakezu eta guk salduko ditugu. Horretarako, antolatzaileen postura ekarri behar dituzu merkatuaren egun berean 09:30etik 10:00etara bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.
Antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitrukek ez luke horren ardura hartuko.

Informazioa eta erreserbak

Donostiako Udalak web orri hau du Interneten, informazioa errazteko eta salmenta postuen eskakizunak egiteko.
Interesa duenak merkatu bakoitzerako egin behar du eskakizun berri bat.
Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943 48 33 90 telefono zenbakira deitu edo ingurunea@donostia.org email bat bidali dezakezu.
Produktuak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitrukek. Horrela, zabortegian bukatuko zuten arropa, liburu edo jostailuak berriro agertzen dira merkatuan. Zer lortzen dugu horrekin? Zabor gutxiago sortzea, elaborazio prozesuan lehengai gutxiago erabiltzea, eta elaborazio horretan kutsadura gutxiago sortzea.

 http://gaur.donostia.org/wp-content/uploads/2015/02/Donostitruk-300x211.jpg

Iturria: Donostia Gaur

2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

BIGARREN ESKUKO BIZIKLETEN SALEROSKETA EGINGO DUTE LARUNBATEAN BIZITRUKEN.


Udaleko Ingurumen Sailak, Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak eta Donostia 2016k Donostitruk azoka berezia antolatu dute larunbaterako, bigarren eskuko bizikletak eta mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten beste ekipamenduak saldu, erosi eta trukatzeko aukera emanez. Easo kaleko 43 zenbakiko beheko solairuan izango da, 2016 Gunean, suhiltzaileen egoitza zaharrean.
bizitruk
Donostitruk-Bizitruk merkatuak bi helburu ditu: hondakinak murriztea berrerabilpenaren bidez eta mugikortasun iraunkorra bultzatzea. Azken urteetan, bizikletaren erabilpena izugarri igo da, eta Donostiako iraunkortasunaren oinarri bihurtzen ari da. Arrazoi bat edo bestearengatik erabiltzen ez den bizikleta bat berriro zirkulazioan jartzen badugu, kontsumo arduratsua sustatzen ari gara. Bizikletez gain, patinak, patineteak, kaskoak, bizikletaz ibiltzeko arropa eta bestelako osagarriak eta tresnak saldu eta erosi ahal izango dira.
Saldu nahi den materiala goizeko 08:30ak eta 10:00ak bitartean utzi ahal izango da azokan. Bizikleta bat saldu nahi dutenek adin nagusikoak izan behar dute, NANa aurkeztu beharko dute eta jabego egiaztapen dokumentu bat sinatu beharko dute, lapurtutako bizikleten salerosketa saiheste aldera. Kalapie elkarteko kideek bizikletak zainduko eta salduko dituzte, bizikleta bakoitzeko 3 € kobratuz. Donostitruken ohiko taldea gordailuko salmentan dauden mugikortasunarekin lotutako bestelako objektuez arduratuko da. Larunbatean bertan, 14:00etan, itzuli beharko da salmentaren zenbatekoa edota saldu ez dena jasotzera.

Iturria: Donostia Gaur

2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Elkartasun azoka bihurtuko da Donostitruk larunbat honetan

Larunbatean, Donostitruk-Elkartasunean bigarren eskuko merkatu berezia egingo dute. Easo kaleko 43. zenbakian (suhiltzaileen egoitza ohian) izango da, 10:00etatik 14:00etara, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak izango dira protagonista.
Donostitruk-Elkartasunean35 salmenta-postu egongo dira bigarren eskuko arropa, osagarriak, jostailuak, liburuak, etab. eskainiz. Oraingoan, gordailu salmenta zerbitzua berezia izango da, gainera: baserritar jantziei zuzendua. Edonork eraman ahal izango ditu baserritar jantzi edo osagarriak, azokan sal ditzaten. Nahikoa da larunbatean bertan, 09:00etatik 10:00ak bitarte, salgai jarri nahi dena gordailura eraman, zerrenda egin eta prezioa jartzea. 14:00etan merkatua amaituta, berriz, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko dute parte hartzaileek.
Hori bai, antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitruk ez luke ardura bere gain hartuko.


Elkarte horien ekimen sektoreak oso anitzak dira: kooperazioa eta garapena, kultura, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kirola, elikadura, giza eskubideak, animalien eskubideak…
Salmentan jarriko dituzten produktuen artean, honako hauek egongo dira: arropa, liburuak, musika, dekorazio artikuluak, umeentzako jostailu eta arropa. Bigarren eskuko objektu horietako asko, erakundeko bazkideen donazioak izango dira.
Bertan izango diren elkarteek haien ekimen eta proiektuen berri emango diete interesaturik dauden herritar guztiei. Horrez gain, animazio ekintza bereziak eskainiko dituzte batzuek, umeei zuzendutako jarduerak, batez ere.
Erabilitako produktuen salmentatik lortutako dirua, elkarteek garatzen dituzten ekintzak finantzatzeko izango da.

Hainbat helburu

Donostitruk, Donostiako Udal Gobernuko Ingurumen Departamenduak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Merkatuaren helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea, eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea dira.
Urtean zehar hiru merkatu berezi egiten dituzte: Inauteriak (otsailean), Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan).

Iturria: Donostia Gaur

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

DONOSTI TRUK AZOKA

Larunbat honetan berriro ere Donoti Truk azoka izango dugu suhiltzaileen eraikin zaharrean. Ordutegi goizeko 10:00tik 14:00 izango da.

Bertan parte hartzeko eta informazio oroikorra izanteko:

Donostitruk