2014(e)ko ekainaren 10(a), asteartea

BIGARREN ESKUKO BIZIKLETEN SALEROSKETA EGINGO DUTE LARUNBATEAN BIZITRUKEN.


Udaleko Ingurumen Sailak, Kalapie hiriko txirrindularien elkarteak eta Donostia 2016k Donostitruk azoka berezia antolatu dute larunbaterako, bigarren eskuko bizikletak eta mugikortasun jasangarriarekin zerikusia duten beste ekipamenduak saldu, erosi eta trukatzeko aukera emanez. Easo kaleko 43 zenbakiko beheko solairuan izango da, 2016 Gunean, suhiltzaileen egoitza zaharrean.
bizitruk
Donostitruk-Bizitruk merkatuak bi helburu ditu: hondakinak murriztea berrerabilpenaren bidez eta mugikortasun iraunkorra bultzatzea. Azken urteetan, bizikletaren erabilpena izugarri igo da, eta Donostiako iraunkortasunaren oinarri bihurtzen ari da. Arrazoi bat edo bestearengatik erabiltzen ez den bizikleta bat berriro zirkulazioan jartzen badugu, kontsumo arduratsua sustatzen ari gara. Bizikletez gain, patinak, patineteak, kaskoak, bizikletaz ibiltzeko arropa eta bestelako osagarriak eta tresnak saldu eta erosi ahal izango dira.
Saldu nahi den materiala goizeko 08:30ak eta 10:00ak bitartean utzi ahal izango da azokan. Bizikleta bat saldu nahi dutenek adin nagusikoak izan behar dute, NANa aurkeztu beharko dute eta jabego egiaztapen dokumentu bat sinatu beharko dute, lapurtutako bizikleten salerosketa saiheste aldera. Kalapie elkarteko kideek bizikletak zainduko eta salduko dituzte, bizikleta bakoitzeko 3 € kobratuz. Donostitruken ohiko taldea gordailuko salmentan dauden mugikortasunarekin lotutako bestelako objektuez arduratuko da. Larunbatean bertan, 14:00etan, itzuli beharko da salmentaren zenbatekoa edota saldu ez dena jasotzera.

Iturria: Donostia Gaur

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina