2015(e)ko urtarrilaren 26(a), astelehena

AMARAKO KALDEREROAK 2015

Kaixo kaldereroak

Aurten ere Amarako konpartsak auzoko kaleak animatzeko asmoa du otsailaren 7an . Berez prestatu zartagiak eta mailuak!

Entsaioak urtarrilaren 30ean eta otsailaren 6an izango dira arratsaldeko 8etan. Lehenengoa Donosti Berri elkartean eta bigarrena Amarako frontoian bandarekin batera.

Aurreko urteetan bezala 15 Euro jarriko ditugu gastuei aurre egiteko, haurrak debalde . Asko bagera hobe.

Animatu eta zabaldu!

AMARAKO KALDEREROAK



Aupa Caldereros y caldereras

Otro año más tenemos la intención de animar las calles del barrio el día 7 de febrero, así que ir preparando las sartenes y los martillos!

Los ensayos serán los días 30 de Enero y 6 de febrero a las 8 de la tarde. El primero será en Donosti Berri y el segundo en el frontón de Amara con la banda.

Cómo en años anteriores cada participante pondrá 15 euros para sufragar gastos, los niños y niñas gratis. Cuantos más seamos mejor.



2015(e)ko urtarrilaren 25(a), igandea

FINALIZADO EL AUZOLAB DE AMARA BAI


Durante los meses de octubre y noviembre, Amarabai, la Asociación de Vecinos de Amara, ha desarrollado un proyecto cuya finalidad es redefinir y desarrollar una dinámica cultural en el entorno. Amarabai, se dedica a dinamizar aspectos culturales y sociales del barrio, así como a ser un instrumento que vela por los intereses colectivos de Amara.


La dinámica de los AuzoLabs incorpora a un "diferente", un profesional que se encarga, no sólo de dinamizar las sesiones, sino también de conseguir que se alcancen resultados. En este caso, el diferente es Mikel Morlas.
Y todo ello, con el soporte metodológico y el seguimiento de c2+i/Conexiones improbables.
Amarabai fue uno de los seleccionados en la convocatoria que realizó Donostia/San Sebastián 2016 durante el mes de julio para llevar a cabo un AuzoLab durante el otoño de 2014.
Os dejamos aquí el informe de Morlas para que podáis conocer de primera mano cómo fue el proceso, desde el principio y hasta el final.


2015(e)ko urtarrilaren 17(a), larunbata

San Sebastian eguna (Urtarrilak 20): Trafiko aldaketak


Easo eta Argentinako Errepublika kaleak sentiduren kontra jarriko dira. Dbusek gautxori zerbitzuak eskainiko ditu banderaren igoeraren eta jaitsieraren ondoren.

Danborradak egiten duen ibilbidea dela eta, hiriaren erdialdeko zati handi batean zirkulazioa moztu behar da, 10:00etatik 15:00ak arte, urtarrilaren 20an. Bulebarra eta Okendo kaleak garraio mota guztientzako itxiko dira; Argentina Errepublika kalea ohiko zentzuaren kontra jarriko dute, eta kale hori bakarrik garraio publikoentzako izango da. Horretaz gain, Okendo, Santa Catalina eta Camino kaleak itxiko dira trafiko guztientzako, danborradan parte hartzen duten umeen autobusentzako ezik.

Horregatik, autobuseko linea guztiak atera behar dira kale honetatik 10:00ak baino lehen. Danborradak bere ibilbidean hartzen dituen gainontzeko kaleak 10:30etik 14:30era itxiko dira (Hernani, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza). Okendo Parkingeko erabiltzaileek ezin izango dute Okendo kaletik atera, Argentina Errepublikatik Groserantz aterako dira.

Easo kalean San Martin eta Mendeurrenaren kale artean errei bat noranzkoa aldatuko da, mendebaldeko autobusak (Amara, Loiola, Ospitaleak, Martutene, Hernani, e.a.) hiriaren erdialdean sartu ahal izateko. Autobus eta taxiak Easo kaleko bus erreitik sartu ahal izango dira. Amara aldera ere, Easo kaletik joango dira; hortaz, Easo kaleak bi noranzko izango ditu herri garraioko ibilgailuetarako.

Autobusek San Martinen eta Mendeurrenaren plazaren artean dagoen erreia hartuko dute eta, gero, Antso Jakitunaren hiribidetik jarraituko dute, ohi bezala. Amara Zaharretik zein Aldapetatik datozen ibilgailuek Amarara joan beharko dute, nahitaez, Easo kaletik. Ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu Amaratik.


Gautxori zerbitzuak



  • Urtarrilaren 19an, San Sebastian bezperan, banderaren igoera dela-eta arratsaldean auzoetako autobus lineak indartuko dira 00:00ak arte, bai Erdialderantz doazen lineetan bai auzoetarantz doazenetan. Ondoren, Dbusek gaueko zerbitzuak emango ditu gau osoan, goizeko lehen zerbitzuak ematen hasi arte.
  • Urtarrilaren 20an, San Sebastian Egunean, Haurren Danborrada egingo dela eta, Dbusek autobus lineak indartuko ditu erabiltzaileak erdialderantz joan ahal izateko, garraio publikoa erabiliz. Kontuan izanda Haurren Danborrada besteak beste Bulebarretik eta Erdialdetik ibiliko dela, eta horregatik gune horiek trafikorako itxita egongo direla, 10:30etik 15:00etara arte hainbat autobus linea beraien geltokiak aldatuko dituzte.
  • Urtarrilaren 20ko gauean, banderaren jaitsieraren aurretik, hainbat lineak  zerbitzua luzatuko dute. Ondoren, gautxori zerbitzuak egongo dira Bulebarretik auzoetarantz 02:00ak arte. Auzoetatik Erdialderantz ere zerbitzuak egongo dira.


Informazio gehiago


2015/01/16-an argitaratua

2015(e)ko urtarrilaren 15(a), osteguna

AMARAKO TANBORRADAK 2015

Aurten ere hainbat tanborrada izango ditugu auzoan. Aurten azken urteetan bezala amarako tanborrada gehienak ez dira Amara moduan agertzen. Horregatik aurten ere Amara Bai auzo elkarteak amara auzo moduan aldarrikatzeko Amarako tanborraden zerrenda egin du.


TANBORRADAK:

AMARA KIROL ELKARTEA

  • Irteera: 0:30 Amara Kaletik.
  • Ibilbidea: Amara Kalea, Arroka Plaza, Easo Plaza, Moraza, Urbieta Lagun Artea, Easo Plaza, Easo Kalea, Errege Katolikoak, Osasun Kalea, Amara Kale

VASCONIA CD

  • Irteera: 8:30 Arroka kaletik
  • Ibilbidea: Arroka, Amara, Autonomia, Osasuna, Amara, Moraza, Prim, Sanchez Toca, Urbieta, Larramendi, Errege Katolikoak, Moraza. Urbieta,
Pedro Egaña, Easo, Avenida, Urbieta, Moraza, Plaza Easo, Amara, Arroka

JATORRA

  • Irteera: 10:00 Larramendi kaletik
  • Ibilbidea: Larramendi, Easo, Avenida, Garibay, Pza Gipuzkoa, Idiaquez,
Avenida, Urbieta, Pedro Egaña, Autonomia, Plaza Easo, Larramendi.

TXUBILLO TANBORRADA

  • Irteera: 16:30 Easo plazatik
  • Ibilbidea:Pl.Easo, Arroka, Amara, Moraza, Urbieta, Moraza, Errege Katolikoak, Urdaneta, Easo, San Marcial, Bergara, Prim,
Larramendi, Easo, Pza.Easo


CD LAGUN ARTEA

  • Irteera: 18:00 Urbieta 59tik
  • Ibilbidea: Urbieta 59, Pedro Egaña, Autonomia, Easo Plaza, Arroka, Osasuna, Moraza, Prim, Bergara, Hondarribi, Artzai Ona, Errege Katolikoak, Larramendi, Urbieta 59


2015(e)ko urtarrilaren 2(a), ostirala

Aurrekontu-Parteahartzaileak 2015 Presupuestos Participativos

Urtarrilean 2015 urteko Aurrekontu Parte-hartzaileen Proiektua aurkezteko herritarrekin bilerak ospatuko dira Donostian. Udal Gobernuak hartuko du parte bertan.

Urte osoan, Donostiako auzo eta herrietan herritarrekin landu ditugun proposamenek isla izan dute aurrekontu proiektuan.
Guztira 16.741.983,81 ? aurreikusi dira aurten egin ditugun prozesu parte-hartzaileetan herritarrek mahai gainean jarri dizkiguten beharrei erantzuteko. Inbertsioei hutsean begiratuta, Udalak 2015ean egingo dituen inbertsioen % 30 Herri Partaidetzatik eratorriak izango dira.


Auzo eta Herriak Donostia Indartzen Prozesuan herritarrek egindako proposamenei dagokionez, Udal Gobernuak emandako erantzunak  
www.auzoetaherriak.donostia.org webgunean dituzue ikusgai.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu gai hauetan interesa agertzen ari zareten herritar eta auzo elkarteei.


Urtarrileko bileretan elkar ikusiko dugulakoan, hurrengora arte.


Juan Karlos Izagirre Hortelano

Donostiako Alkatea




En enero se celebrarán las reuniones abiertas a la ciudadanía con la participación del Gobierno Municipal para presentar el Proyecto de Presupuestos Participativos 2015.


El proyecto de presupuesto incluye diferentes propuestas en las que hemos trabajado a lo largo del año con los ciudadanos y las ciudadanas de los barrios y pueblos de Donostia.
En total se han presupuestado 16.741.983,81 ?, que servirán para responder a las necesidades planteadas por la ciudadanía en los procesos de participación efectuados este año. Mirando únicamente a las inversiones, el 30 % de las que se realizarán durante el 2015, serán procedentes de la participación.

En la web  
www.auzoetaherriak.donostia.org es posible conocer las repuestas que el Gobierno Municipal ha dado a las propuestas ciudadanas del Proceso Los Barrios y Pueblos fortalecen Donostia.

Queremos dar las gracias a todas las personas y asociaciones de barrio que habeís mostrado interés en estos procesos participativos.


Esperamos veros en las reuniones que se celebrarán en Enero.


Juan Karlos Izagirre Hortelano

Alcalde de Donostia / San Sebastián
Amaran Urtarrila 17a, larunbata 12:00 Amarako Eskoletan. Urbieta kalean.

AURREKONTU PARTE-HARTZAILEEN PROIEKTUAREN AURKEZPENA,
          PRESENTACIÓN DEL PROYECTO DE PRESUPUESTOS PARTICIPATIVOS