Donostialdeko Metroaren egitasmoarekin kezkatuta, Amara Bai elkartearen egoitzan bilera bat egin zuten duela pare bat aste
hainbat herritarrek. Bada, alegazioak aurkezteko epea bukatuta, hainbat
norbanako eta eragilek agerraldia egingo dute bihar Easo plazan,
11:00etan, proiektuari buruz hitz egiteko. Agerraldiak bat egingo du
Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean bihar bertan
argitaratuko duten xedapenarekin: Erdialdetik igaroko den ibilbidearen
ezaugarriei buruzkoa, alegia.
Hain zuzen ere, egitasmoaren arabera, 4,2 kilometroko luzera izango
du Metroaren lur azpiko ibilbideak Erdialdetik, eta hiru geltoki
aurreikusten ditu: Easo, Erdialdea-Kontxa eta Antigua- Benta Berri. Bi
zatitan banatuko dute lizitazioa: Kontxako zatia, alde batetik; eta
Antiguako, bestetik. 850.000 euroko aurrekontua aurreikusi dute,
orotara.
Herritarren erantzunari dagokionez, ehundaka alegazio aurkeztu
dizkiote proiektuari, eta auzoetako bizilagun, elkarte eta eragile
sozialetako hamarnaka lagun bildu dira egunotan hainbat batzarretan.
Eztabaida publikoa sustatu dadin eskatzeko, bihar egingo dute agerraldia
herritar talde horien ordezkarie