amarako jai batzordea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
amarako jai batzordea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EASO DA PLAZA – AMARAKO SANTO TOMASAK


Hirugarren urtez badator Amarara Easo Da Plaza, Amarako Santo Tomasak. Abenduaren 21an izango da. Aurtengo berrikuntzen artean auzo osora zabalduko dela festa. Bestalde musikari indar gehiago eman zaio. Aurten Easo plazaz gain astaldeko egitaraua Arrokako frontoian eta Easo plaza txikian izango da.

EGITARAUA:

10:00tan POSTUEN IRIKIERA: Txistorra, taloak, sagardoa, barazkiak, esku lanak, txerrikiak...

HERRI KIROLAK: Euskal makilarekin borroka erakustaldia.

TRIKITILARIAK Auzoko kaleetan zehar.

11:00tan ERROMERIA : Joxe Mendizabal.

16:00tan POSTUEN ITXIERA ETA POTEOA AUZOKO KALEETAN ZEHAR.

16:00tan KONTZERTUAK ARROKAKO FROINTOIAN.

- SKASTI
- LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS.
19:00tan KONTZERTUA EASO PLAZA TXIKIAN.
- LIMON TWIST.


Easo plazan postu ezberdinak egongo dira. 

Antolatzaieleak: Donosti- Berri elkartea eta Amara Bai, auzo elkartea.
Laguntzaileak: Haziak Herri denda, Kaxilda, Sare, La Bodeguilla, Javier, Amarako Jai Batzordea

 














2015(e)ko uztailaren 27(a), astelehena

AMARAKO JAIAK 2015

Iritsi da uztaila eta horrekin batera Amarako Jaiak ere. Urte osoan lanean egon dira Amarako Jai Batzordeko kideak jaietako egitarau parte hartzaile bat prestatzen eta auzoki orori zuzendua egoteko. 
Aurten uztailaren 30tik abuztuaren 2a bitarte izango dira jaiak auzoan.  




Egitaraua ikusteko klikatu hemen: 

AMARAKO JAIAK: GAZTE EGUNA

Amarako jaien barruan Amarako Gazteek gazte eguna antolatu dute Uztailaren 31an. Amarako Gazteek aurtengoan ere gazteei begirako egitaraua antolatu dute, baina ez soilik gazteentzako auzotar oro gonbidatzen bai dute beraiek antolatutako ekimenetara urbiltzea. 


EGITARAUA:


  • 11:30 Gosari resakeroa + gazte argazkia
  • Koadrilen arteko paella txapelketa
  • 13:30 Poteoa, auzoko kaleetan zehar.
  • 14:30 Gazte Bazkaria
  • 16:00 Kafe musikatua.
  • 18:00 Amara Prix Jolasa
  • 20:00 Elektrotxaranga
  • 22:00 Kontzertuak

2015(e)ko uztailaren 26(a), igandea

AMARAKO JAIAK: DANBORRADA HERRIKOIA

Badatu Auzo jaiak eta horrekin batera jaietako danborrada. Danborradan parte hartu nahi dutenentzat, ensaioak astelehena 27an hasiko dira,  Izen hematea ere bertan egingo da. 

Entsaioak Arroka kaleko frontoiak izango dira 20:00. ensaioen  egunak: astelehena 27, asteartea 28 eta asteazkena 29an izango dira,  Animatu! 


Abesti berri pare bat daude, beraz ahalik eta ensaio gehienetara etorri!




2014(e)ko uztailaren 24(a), osteguna

AMARAKO DANBORRADA 2014

AMARAKO DANBORRADA 2014
Jada gainean dugu Amarako Jaiak-ak 2014a eta haien barruan gonbidatzen zaitugu herriko danborradan parte har dezazula,  ondo pasatzeaz aparte, auzotarren artean harremanetan jartzeko ekitaldi bat denez gero.
Abuztuaren 2an 8:00-etan Amarako Jaien danborradan parte hartu nahi baduzu, Uztailak 28 eta 29an egiten diren entsaioetara etorri beharko zara.
 
 
 -Auzoan zehar itsulapikoak jarriko dira txarangarako dirua lortzeko.
 -Jende helduari 5€ kobratuko zaie ( txikiek ez dute ordaindu behar, baina haien gurasoekin edo arduradun batekin irten   
   beharko dira)
 
 
 
AMARAKO DANBORRADA 2014
 
Ya tenemos encima las Amarako Jaiak 2014 y dentro de ellas te invitamos a que paticipes en la tamborrada popular, ya que es un acto para una toma de contacto entre vecinxs y de paso pasarlo bien.
 
Queremos que sea un acto alegre y por ello es ideal para participar con tu cuadrilla, amigos, familia....
 
Si estas interesadx en participar en la tamborrada popular que celebramos en las Amarako Jaiak el día 2 de Agosto, sábado,  a las 20:00, deberás participar en los ensayos que celebraremos los días 28 y 29 de Julio, en frontón de Arroka.
 
 
 - se van a colocar huchas en los bares del barrio, para que los podáis colaboréis y poder así sufragar la txaranga,
 - se va a cobrar 5 €/ persona adulta, (los txikis no pagan pero deberán salir con sus padres ó responsables)
                                             
 
 
                                                                AMARAKO JAI BATZORDEA 

2014(e)ko uztailaren 21(a), astelehena

AMARAKO JAIAK 2014

Berriro ere hemen ditugu AMARAKO JAIAK!



Urteak joan eta urteak etorri beti egongo dira Amarako auzokide batzuk prest jaiak antolatu eta aurrera eramateko. Amaratar guztientzako egitarau oparo bat egiteko asmoaz, azken hilabete hauetan buru belarri ibili gara jaiak antolatzeko lanetan. Jaiak antolatzeko zama handia izan dugu, arlo ekonomikoan bereziki, eta horregatik eskerrak eman nahi dizkiegu auzoko elkarte eta komertzioei, haien laguntza ekonomikoarengatik.



2014ko egitarau antolatzeko lanetan, aurreko urteko hutsune eta akatsak zuzentzen saiatu gara aurtengo jaietrako. Horretarako auzoko hainbat eragile, elkarte eta auzokideren iritziak jaso eta kontuan hartu ditugu. Urtereko ekitaldiez gain, berriak sartzen saiatu gara, eta urterokoak indartu ditugu.



Egiten dugun lan hau guztia, jai herroki eta parte hartziale batzuk lortu nahian egiten dugu.



Jaiak auzoaren elkargune bihur daitezen gonbidapena luzatzen dizuegu. Auzoko jaietan dagokion bezala janzteko deia egiten dugu: auzoa kolorez apaitzea balkoeitan ikurria jartzea, eta bakoitzaren lepo inguruan zapi berdea jartzea.



Aurtengo jaiak uztailaren 31tik abuztuaren 3 bitarte izango dira. Bertan ikusiko garela espero dugu.



Gora Amara!

Gora Amarako Jaiak!

Gora jai herrikoiak!



2014ko uztaila



Amarako Jai Batzordea


Jaietako Informazio guztia: amarakojaiak.blogspot.com

 

2014(e)ko maiatzaren 15(a), osteguna

Amarako Jai Batzordearen bilera irekia

Aupa auzokide,

Amarako Jaietarako hilabete gutxi batzuk geratzen diren honetan jaiak antolatzera goaz!

Horretarako, egitarauaren osaketarekin hasiko gara ASTELEHEN HONETAN BERTAN. Zure PARTEHARTZEA beharrezkoa dugu auzoak auzoarentzat egindako jaiak sortu nahi ditugu eta.
EZ IZAN ZALANTZARIK, hurbildu zaitez Amarako Jai Batzordearen bilera irekira.

Hitzordua: Maiatzaren 19an, 19:30etan, Donosti Berri elkartean.

Ezin izango bazina etorri, bidali gure helbide elektronikora zure proposamena : amarako.jaia.batzordea@gmail.com