Donosti Berri Elkartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Donosti Berri Elkartea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urtarrilaren 26(a), asteartea

Amarako kaldereroak, 2003tik euskaraz kantatzen

Hasieratik erabaki zuten kaldereroen kantak soilik euskaraz kantatzea, eta horrela egin dute 2003. urteaz geroztik. “Urte asko dira haurrek eskoletan euskarazko hitzak ikasi zituztenetik. Zergatik haurrek euskaraz eta helduok gaztelaniaz? Guk ere euskaraz abestu behar genituela erabaki genuen, eta orduz geroztik ez dugu gaztelaniaz kantatu”, azaldu dio Iñaki Goñi Amarako kaldereroetako kideak Irutxuloko Hitzari.
Amaran jada entseatzen aritu dira, ostiralean dute azken entsegua, frontoian. Larunbat arratsaldean ehun bat lagun inguru aterako dira auzoko kaleetan zehar zartagin eta mailuak eskuan. Iaz bezala, Morlansko hainbat auzotarrek ere bat egingo dute Amarako kaldereroekin, eta elkarrekin aterako dira Amaran. Hurrengo urtean, beharbada, Amarako kaldereroak Morlanstik abiatuko direla esan du Goñik.
Aurten ohiko ibilbideari eutsiko diote. Larunbatean San Roke plazatik irtengo dira 18:30ean. Handik Arroka plazara abiatuko dira, ondoren Easo kaletik joan eta Errege-erregina katolikoen kalera iristeko. Han askari txiki bat egingo dute indarrak hartzeko. Handik berriz Easo plazarantz joango dira, Moraza, Urbieta eta Pedro Egañatik pasa ondoren.
Goñik azpimarratu du Amarako kaldereroak auzolanean egiten direla, eta auzotarren esfortzuari esker lortzen dutela auzoko kaldereroen taldea mantentzea. Udalaren diru laguntza urtez urte txikitzen doala salatu du, eta jaiak finantzatzeko zailtasunak dituztela: “San Martin egunean postua jarri ohi dugu, eta zozketak ere egin behar izaten ditugu dirua lortzeko. azken bost urtean asko asko jaitsi da”.

2015(e)ko abenduaren 15(a), asteartea

EASO DA PLAZA – AMARAKO SANTO TOMASAK


Hirugarren urtez badator Amarara Easo Da Plaza, Amarako Santo Tomasak. Abenduaren 21an izango da. Aurtengo berrikuntzen artean auzo osora zabalduko dela festa. Bestalde musikari indar gehiago eman zaio. Aurten Easo plazaz gain astaldeko egitaraua Arrokako frontoian eta Easo plaza txikian izango da.

EGITARAUA:

10:00tan POSTUEN IRIKIERA: Txistorra, taloak, sagardoa, barazkiak, esku lanak, txerrikiak...

HERRI KIROLAK: Euskal makilarekin borroka erakustaldia.

TRIKITILARIAK Auzoko kaleetan zehar.

11:00tan ERROMERIA : Joxe Mendizabal.

16:00tan POSTUEN ITXIERA ETA POTEOA AUZOKO KALEETAN ZEHAR.

16:00tan KONTZERTUAK ARROKAKO FROINTOIAN.

- SKASTI
- LOS ZOPILOTES TXIRRIAOS.
19:00tan KONTZERTUA EASO PLAZA TXIKIAN.
- LIMON TWIST.


Easo plazan postu ezberdinak egongo dira. 

Antolatzaieleak: Donosti- Berri elkartea eta Amara Bai, auzo elkartea.
Laguntzaileak: Haziak Herri denda, Kaxilda, Sare, La Bodeguilla, Javier, Amarako Jai Batzordea

 














2015(e)ko abenduaren 12(a), larunbata

AMARAKO OLENTZEROA

Abenduak 24an 11:30tan aterako da Olentzero auzoko kaleetatik zehar. Baina abenduak 11an hasiko dira Olentzeroa prestatzen. Bestalde ensaioak Abenduak 11,18 eta 22an 17:00tan hasiko dira. 

Olentzero etorri baino egun batzuk lehenago abenduak 18an Ongi etorria egingo zaio Mari Domingiri arratsaldeko 17:00tan Mamur Aisialdi taldearen eskutik. 

Abenduak 24an 11:30tan auzotik zehar Olentzerorekin batera kalegira egingo da, bertan abestiak, dantzak eta sorpresa ugari egongo dira. Olentzero Mamur Aisialdi taldearen egoitzatik aterako da, Amara kalea 11.



GABONAK ZURETZAT AMARAN.

Aurtengo gabonetan ere haurrentzako hainbat ekimen egongo dira auzoan Gabonak zuretzat programaren barruan. Mamur aisialdi taldeak, Nuevo Mundo, Eskola dantza taldeak eta Donosti-Berri elkarteak antolatuta. Sukaldaritza tailerra, dantza tailerra, eskulanak, Amarako Olentzeroa... Ekimen batzuetan parte hartzeko izen eman beharra dago. 


Egitaraua: 



2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

AMARAKO SAN MARTIN EGUNA 2015

Urtero bezala aurten ere badator San Martin eguna Amarara. Donosti Berri Elkarteak eta Mamur aisialdi taldeak antolatuta.  Aurten azaroaren 14a larunbata ospatuko da auzoan. Babarrun jana ere egongo da, Donosti Berri Elkartean. Bazkarirako txartelak eskuratzeko azaroaren 8ra arte egongo da aukera. Txartelak Esanola tabernan egongo dira salgai.

Goizeko 12:00tik aurrera Easo plazan odolki eta txoriozo errea jateko aukera egongo da, baita nahiana sagardo edateko eta bote txapelketa.



2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

AMARAKO HISTORIA: DONOSTI BERRI ELKARTEAK ANTOLATUKO JAIAK 1936TIK 1967 ARTEKO EGITARAUAK


Donosti Berri Elkarteak antolatu izan dituen Amarako Jaien egitarauak. Egitarauak  1936tik 1967ra bitartekoak dira. Digitalizatuak ditugu eta sarera igo ditugu. Norbaitek egitaraua digitalizatuak izan nahi baditu e-mail bat idatzi dezake " Donosti Berriko Egitarau Zaharra" gaiarekin amarabaiae@gmail.com emailera.

 Bestalde auzoako argazki zahar, aldizkariak, egunkarietako albiste zaharrak... badituzu eta digitalizatzea eta ondoren sarean jartzea nahi izan ezkero idatzi amarabaiae@gmail.com emailera " amarako artxiboa" gaiarekin.

Azpiko enlazean dauzkazu ikusgai egitarau guztiak.


2015(e)ko abuztuaren 5(a), asteazkena

ASTE NAGUSIA: AMARAKO SARDIN JANA

Aurtengo Aste Nagusian ere sardina jana egongo da amaran
  •  abuzutuak 9, igandea
  • abuztuak 14, ostirala
  • abuztuak 15a, larunbata.
Sardina jana 19:00tik aurrera izango da eta musikaz alaituta egongo da.



2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

DONOSTI BERRI TXIRRINDULARI ESKOLAREN AURKEZPENA

Donosti Berri Txirrindulari eskolak 2015ko denboraldiko aurkezpena egingo du martxoak 6, ostirala arratsaldeko 19:30tan 2016 gunean, suhiltzaileen eraikin zaharrean.



2014(e)ko abenduaren 12(a), ostirala

EASO DA PLAZA! AMARAKO SANTO TOMASAK

 Donosti Berri eta Amara Bairen artean antolatuta hemen Easo Plazarako prestatutako egitaraua, bazkideren lagundu nahi badu nirekin jarri kontaktuan edo elkartean jarriko dugun panelean apuntatu.

  Egitaraua:

8:00 muntaketa

9:30 Txistorra Erretzea

9:30 Auzo Azoka: Auzoko produktuen erakusketa.

10:00 trikitilariak

11:00 Plaza Giroa..  Dultzaina..

12:00 ERROMERIA Joxe Mendizabal en laguntzaz.

14:30 Amaiera



2014(e)ko abenduaren 4(a), osteguna

HAURRENTZAKO AMARAKO GABONETAKO PROGRAMA

Abenduak 12an 17:00tatik 19:00tara Olentzeroa prestatze. Mamurren 

Abenduak 17an 17,30- 18,30 Dantza entsaioa Dantza entsaiatu. Mamurren 

Abenduak 19an 17 – 19 Olentzerorekin txisto festa. Mamurren

Abenduak 22an 17,30- 18,30 Dantza entsaioa. Mamurren 

Abenduak 24an 11,30-13,30 Kantuz eta dantzaz kalez-kale. Mamurren

Abenduak 26an 17 – 18,30 Sukalde tailerra. Donosti Berrin.


Urtarrila 02an 17-19 Ongi etorria urteari. Mamurren 


Antolatzaileak: Mamur aisialdi taldea, Eskola dantza taldea eta Donosti-Berri elkartea. 

2014(e)ko azaroaren 15(a), larunbata

AMARAKO SANTO TOMASAK ANTOLATZEKO BILERA / REUNIÓN PARA ORGANIZAR EL DÍA DE SANTO TOMAS DE AMARA

Kaixo lagun;

Sam Martin eguna pasata bereala gainean dugu Santo Tomas eguna. Aurten ere Amaran izango dugu feria Donosti-Berri elkartea eta Amara Bai auzo elkarteak antolatuta. Eguna antolatzen joateko lehen bilera antolatu dugu azaroak 19 asteazkena 19:00 Donosti Berri elkartean. Animatu eta etor zaitez. .

Hola Amigas/os

Ya ha pasado el día de San Martin y pronto llegara el día de Santo Tomas. Este año tambien tendremos la feria de Santo Tomas en Amara, que sera organizada por la sociedad Donosti-Berri y la Asociación de vecinos, Amara Bai. Para ir organizando el día hemos organizado la primera reunión que sera el 19 de noviembre, miercoles a las 19:00 en la sociedad Donosti-Berri. Os animamos a venir a la reunión.

2014(e)ko abuztuaren 7(a), osteguna

AMARAKO SARDINA JANA

Amarako sardina jana herrikoia

Aurtengoa 3.go urtez jarraian Aste Nagusian Amarako hainbat elkartek sardina jana herrikoia antolatu dute. Sanrdin jana elkarte ezberdinen arteko auzolanez antolatzen da, auzoan Aste Nagusian ere girotzeko. Sardina jana hurrengo egun hauetan izango da:

  • Abuztuak 10 a, igandea 19:00tik aurrera Easo plazan.
  • Abuztuak 14 a, asteazkena 19:00tik aurrera Easo plazan.
  • Abuztuak 16 a, larunbata 19:00tik aurrera Easo plazan.


Sardinada musikaz girotuta egongo da. Bestalde bertaratzen direnei gogoratu nahi diegu amaran ere Zero Zabor filosofiarekin bat egiten dugula eta zaborraren jasoketan denon inplikazioa beharrezkoa dela.

Azkenik auzolanean aurrera eramango ditugulako hiru egunak eta laguntzeko prest bazaude gurekin kontaktuak jarri e-mail bidez: amarabaiae@gmail.com edo hiru egunetako batean atsaldeko 17.00tan Easo plazara gerturatu. 



 

2014(e)ko uztailaren 19(a), larunbata

DONOSTI-BERRI ELKARTEKO AFARIA

Aurtengo Amarako Jaietarako Donosti-Berri Elkarteak afaria antolatu du. Afaria uztailak 30a, asteazkena izango da. Donosti-Berri elkarteak bere ekarpena egin nahi du Amarako Jaietan eta horretarako afari bat antolatu du eta auzokide horo gonbidatu nahi du afarira.

  • Uztailak 30a, asteazkena 21:00etan Donosti-Berrin.
  • Menua: Sarrerakiak, Urdaiazpiko errea, Sorbetea.
  • Txartelak: 15€tan Esnaola eta Alboka tabernetan. Azken eguna uztailak 28an.

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Maiatzak 30 KULTUREN ARTEKO TOPAKETAK- EASO ENPARANTZA 30 de mayo ENCUENTROS INTERCULTURALES- PLAZA EASO

PROGRAMA
17:30 Haur eta gazteentzako tailerrak / Actividades infantiles y juveniles:
• Makillajea eta rasta hariak / maquillaje y rastas (Kaebnai elkartea)
• Graffitiak /Graffities (Bidez Bide)
• Afrikako Mapa /Mapa de Africa (Haurralde Fundazioa)
• Aurpegiak margotzen/ Pintura de cara (Haurralde Fundazioa)


18:30 Kultur ekintzak / Actuaciones culturales
• Nikaraguako Musika / Música de Nicaragua (Unidad de Nicaragüense en Euskadi)
• Dantza Latinoak / Baile latino (Esperanza Latina)
• Afrikako abesti eta dantzak / Canciones y bailes africanos (Afrikeuskadi)
• Latino eta euskal dantzak / Bailes Latinos y vascos (Asodeus)


21:00 Afari-merienda Donosti Berri elkartean / Merienda-cena en la Sdad. Donosti Berri


17:30 -21:00
Erakusketak / exposiciones:


• Sos Arrazakeria: FACE2FACE - Migratzaileen testigantzak /testimonios de personas
migrantes.


Dokumentazioa / documentación:
• Agifugi
• Bidez Bide
• Colectivo Bachué
• Decebal


Antolatzaileak Kolaboratzaileak:
Agifugi Donosti Berri elkartea
Afrikeukadi Esperanza Latina
Asodeus Haurralde
Bidez Bide Kaebnai
Amara Bai Colectivo Bachué Sos Arrazakeria
Decebal Un.Nicaragüense de Euskadi




2014(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena

ASTE NAGUSIKO AMARAKO SARDINA JATEA 2014

Urtero bezala, aurten ere sardina jatea egingo da aste nagusian. Aurtengo sardina jatea Amara Bai, auzo elkarteak eta Donosti Berri Elkarteak antolatuko dute. 

Sardina jateak abuztuak 10a, 14 eta 16an izango dira. Baina hau aurrera eramateko denon laguntza beharrezkoa da, egun bakoitzerako 15 pertsona behar dira lanerako. 

Orri honekin batera bertan laguntza eman nahi duten orok aukera dauka izen emateko. Bestalde sardina jateari buruzko informazio gehiago izan nahi duenak hurrengo e-mailetara idatzi lezake: amarabaiae@gmail.com edo donostiberrie@gmail.com

Espero dugu izen ematea eta sardina janean laguntza ematea. 


Amaran 2014ko apirilaren 9an