donostia 2016 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
donostia 2016 etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

HIRIBILTZEN Ibiltzea topagune / El paseo como encuentro

Kaixo!
HIRIBILTZEN ekimena aurkeztu nahi dizuegu, DSS2016ak "Topaguneak" deialdian hautatu duen egitasmo nagusia eta Donostian pertsona ezberdinen arteko topaketa, ibilaldi eta elkarrizketak eragitea helburu duena.
Dinamizazio tresna gisa, talde-erronka itxura eman diogu: udaberrian Munduari bira eman beharko diogu 84 egunean, "ezberdinek" osatutako bikote edo taldeek Donostian bertan milaka ibilalditan egindako distantziak batuz.
Udaberrira begira zuekin berriro kontaktuan jartzeko asmoa daukagu, hiritarrek zuena bezalako elkarteak HIRIBILTZEN bitartez ezagutzeko modu polit bat proposatzera. Egitasmoari buruzko informazio gehiago:
  • www.hiribiltzen.eu webgunean (behin betikoa egun gutxitan argitaratzea espero dugu).
  • NAUTICO ondoan, asteburu honetan bertan, ostiraletik igandera 11:00etatik 13:00etara elkartuko gara, esperientzia probatzera. Zuek ere gonbidatuta zaudete, eta poz handia litzateke guretzat ekimen hau zuei bertatik bertara azaltzea. Aurkezpen-ibilaldiren batetan parte hartu nahi izatekotan, izenematea (doakoa) webgunean bertan egin dezakezue.
Eskerrik asko!
 
 
¡Hola!
Queremos presentaros la iniciativa HIRIBILTZEN, principal proyecto seleccionado por DSS2016 en la convocatoria "Puntos de encuentro" y con el que queremos provocar en Donostia miles de encuentros, paseos y conversaciones entre personas desconocidas.
Como herramienta de dinamización, le hemos dado aspecto de reto: en primavera tendremos que darle la vuelta al mundo en 84 días, sumando las distancias recorridas en miles de paseos por parejas o grupos formadas por "diferentes".
De cara a la primavera tenemos intención de ponernos en contacto con vosotrxs con una propuesta para que la ciudadanía conozca a asociaciones como la vuestra a través de HIRIBILI. Más información sobre el proyecto:
  • En www.hiribiltzen.eu (esperamos publicar la web definitiva en unos pocos días).
  • Junto al NAUTICO, este fin de semana nos juntaremos de viernes a domingo, de 11:00 a 13:00 a probar la experiencia. Vosotrxs también estáis invitadxs, y nos alegraría presentaros el proyecto en persona. Si queréis participar en alguno de los paseos de presentación, podéis realizar la inscripción (gratuita) en la misma web
 

TRAFIKO MOZKETAK DONOSTIA 2016 INAGURAZIOAREN ONDORIOZ

1. Maria Cristina zubian:

Trafikoa itxita egongo da urtarrilaren 20tik 24ra. Eta oinezkoen ibilbideak zein bidegorriak moztu egingo dira hainbat ordutan.    
Guneak/datak Maria Cristina zubia Bizkaia eta Gernikako arbola pasealekuak  Egiako pasealekua Calle Valentin kalea
  Trafikoa ibilgailuak Oinezkoak/
bidegorria
Trafikoa
ibilgailuak
Oinezkoak/
bidegorria
 
 
urtarrilak 20 Egun osoan itxita Irekita
Irekita
Itxita
Irekita
Irekita
urtarrilak 21 Egun osoan itxita
Itxita
19:00 - 22:00
Itxita
19:00-22:00
Itxita
Irekita
Irekita
urtarrilak 22  Egun osoan itxita
Itxita
18:00 - 23:00
Itxita
18:00-23:00
Itxita
Irekita
Itxita
urtarrilak 23 Egun osoan itxita
Itxita
 17:00 - 22:00
Itxita
17:00 - 22:00
Itxita
Itxita
17:00 - 22:00
Itxita
urtarrilak 24 Egun osoan itxita
Irekita
Irekita
Itxita
Irekita
Itxita
 
Nolanahi ere, oinezkoei ordezko pasabidea emango zaie, egin beharreko ekintzen arabera.
Zubia itxita dagoen bitartean, Egiako pasabidetik pasa nahi duten bizilagunek ordezko ibilbideak erabiltzea gomendatzen da.
 
 

2. Zentroan:

Urtarrilak 23
  • 17:00etatik 22:00etara itxita egongo dira hiriguneko sarbideak. Garraio publikoa eta larrialdietakoak besterik ez dira sartuko. 
  • Ekialdeko (Gros, Egia, Loiola...) eta mendebaldeko (Antigua, Errondo, Amara) sarrerak bi fasetan itxiko dituzte: 17:00etan etengo dira, bertakoei eta aparkaleku publikoetara doazenei pasatzen utxiko dietelarik, eta 18:30etatik aurrrera garraio publikoa eta larrialdietakoak besterik ez dira sartuko.
22:00etatik aurrera berriro zabalduko da trafikoa.
Etengabe atera daitezke autoak aparkalekuetatik.
 
Desbideratzeak: autobusen ibilbideak
Hiriko autobusen ibilbideetan aldaketak izango dira, batzuetan norabidea aldatuz.
  • Mendebalde-Ekialde lotura, Santa Katalina zubitik barrena, ohikoaren aurkako noranzkoan.
  • Mendebalde eta Hegoalde lineak Boulevardekin lotuko dira Easo-Asakatasunaren Hiribiea-Okendo kaleetatik barrena.
 

2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

‘2016an ere Dono$tia eta €ultura abordatu’

Iritsi da 2016a! Donostian Europako Kultur Hiriburu gara. Ohorea ote gurea?
DSS2016.EU egitasmoari bertuteak ikusten dizkiogu, baina urtebete iraungo duen festa erraldoi honek kezka batzuk ere sortzen dizkigu Donostiako Piratoi.
Batetik, ez dira gutxi egitarau ofizialaren baitan ekimen eta ekitaldi erakargarriak, beren esparruetan ekarpenak egingo dituztenak ziur. Ekimen asko Donostiako Piratok sustatzen ditugun balioekin bat datozela ikusten dugu. Badakigu non eta zein garaitan bizi garen, eta zorte ona opa diegu kultur eragile guztiei!
Bestalde, kultura gizarteko beste gatazka-gune bat dela argi izan behar dugu. Hiriburutzak jakin du alternatibo izan daitezkeen zenbait proiektu barnean biltzen, baina kultura eredu ezberdinen arteko elkarbizitza arauak boterea duenak jartzen ditu. Hori agerian geratu da Kortxoenea Gaztetxearen eraisketarekin.
Gure ustez nabarmena da DSS2016.EU egitasmoa ez dela Donostiako kultur eragileon ekimenez sortutako proiektua; goitik behera datorren eskema bati erantzuten dio, eta guzti honen atzean, kulturak zenbaterainoko garrantzia duen zalantzagarria zaigu. Nabarmen turismoa bultzatzeko erabiltzeaz gain, hiria berezi egiten duen kultura, edo kultura jakin bat, atzerriko kapitala ekartzeko elementu bilakatu dute. Kultura, gainera, hirietan eraldaketa urbanistiko handiak egiteko aitzakia gisa erabiltzen dela ikusten dugu. Izan ere, nor dago kulturaren aurka? Nor slogan gisa hautatu duten elkarbizitzaren kontra? Gu ez behintzat, kontua baina, ez da hain xinplea…
Gutxi batzuen diru goseari batuko zaie kultura (eta Europa) ulertzeko ikuspegi bat nabarmenduko dela 2016an. Kezkatzen gaitu espazio publikoaren pribatizazioak, hor interes publikoa baino, irabazia bihurtzen baita faktore erabakigarri. Hiria garestitzen ari da, eta geroz eta zailagoa da bertan bizitzea.Gazteak periferiara joaten ari dira bizitzera eta gentrifikazioa deitzen zaio honi.
Gauzak horrela, jaien esparrutik, Donostiako herri kultura ikustarazten eta bultzatzen jarraituko dugu. Auzolana, autogestioa eta ahalduntzea (pertsonal eta kolektiboa) bilatuz, herri kulturan sakondu nahi dugu. Donostiako beste eragileekin harremanak sendotzeko une polita dela uste dugu eta. 2016an hiri mailan kulturari buruz gogoeta egiteko balio badigu, bikain.
Horregatik donostiar eta kolektibo guztiak gonbidatzen ditugu urtarrilaren 23an elkarrekin herri kulturen alde egingo dugun brindisera. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Bulebarrean bertan. Eman diezaiogun guk ere ongietorria lanean eta gozatzen jarraitzeko erabiliko dugun urte honi!
Izan ere, gure ekintzek zentzua hartzen duten testuingurua da kultura. Eta gure hautua: kultura herrikoia.
Markel Zabala, Maider Iturbe eta Lander Arbelaitz, Donostiako Piraten izenean

2015(e)ko martxoaren 3(a), asteartea

DONOSTI BERRI TXIRRINDULARI ESKOLAREN AURKEZPENA

Donosti Berri Txirrindulari eskolak 2015ko denboraldiko aurkezpena egingo du martxoak 6, ostirala arratsaldeko 19:30tan 2016 gunean, suhiltzaileen eraikin zaharrean.



2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Inauterietako Donostitruk berezia egingo dute larunbatean

Otsaileko Donostitruk, bigarren eskuko gauzen merkatua, hilaren lehen larunbatean egingo da, alegia, otsailaren 7an. Gainera, merkatu berezia izango da, Inauterietako mozorroei zuzendua egongo delako. Ohiko moduan, Donostitruk Donostia 2016ren lokalean egingo da, Easo kaleko 43.ean, 10:00etatik 14:00etara.
Merkatu berezi honetan, Inauterietako bigarren eskuko mozorro eta osagarriak egongo dira salgai. Horregatik, elkarteak, konpartsak, ikastetxeak eta partikularrak parte hartzera gonbidatu ditu Udalak.
Merkatuaren barnean jarduera berezi bat ere egingo dute: Gazteria Sailak, Martuteneko Haurtxoko eta Gaztelekuan egiten ari diren Birziklatu proiektuari loturik, haur eta familiei zuzenduriko hainbat eskulan egiteko aukera eskainiko du. Eskulan hauek berrerabilitako materialarekin egingo dira eta banaka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

Salmenta gordailua

Larunbat honetan salmenta gordailura ekar ditzakezu eta guk salduko ditugu. Horretarako, antolatzaileen postura ekarri behar dituzu merkatuaren egun berean 09:30etik 10:00etara bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.
Antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitrukek ez luke horren ardura hartuko.

Informazioa eta erreserbak

Donostiako Udalak web orri hau du Interneten, informazioa errazteko eta salmenta postuen eskakizunak egiteko.
Interesa duenak merkatu bakoitzerako egin behar du eskakizun berri bat.
Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943 48 33 90 telefono zenbakira deitu edo ingurunea@donostia.org email bat bidali dezakezu.
Produktuak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitrukek. Horrela, zabortegian bukatuko zuten arropa, liburu edo jostailuak berriro agertzen dira merkatuan. Zer lortzen dugu horrekin? Zabor gutxiago sortzea, elaborazio prozesuan lehengai gutxiago erabiltzea, eta elaborazio horretan kutsadura gutxiago sortzea.

 http://gaur.donostia.org/wp-content/uploads/2015/02/Donostitruk-300x211.jpg

Iturria: Donostia Gaur