2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Inauterietako Donostitruk berezia egingo dute larunbatean

Otsaileko Donostitruk, bigarren eskuko gauzen merkatua, hilaren lehen larunbatean egingo da, alegia, otsailaren 7an. Gainera, merkatu berezia izango da, Inauterietako mozorroei zuzendua egongo delako. Ohiko moduan, Donostitruk Donostia 2016ren lokalean egingo da, Easo kaleko 43.ean, 10:00etatik 14:00etara.
Merkatu berezi honetan, Inauterietako bigarren eskuko mozorro eta osagarriak egongo dira salgai. Horregatik, elkarteak, konpartsak, ikastetxeak eta partikularrak parte hartzera gonbidatu ditu Udalak.
Merkatuaren barnean jarduera berezi bat ere egingo dute: Gazteria Sailak, Martuteneko Haurtxoko eta Gaztelekuan egiten ari diren Birziklatu proiektuari loturik, haur eta familiei zuzenduriko hainbat eskulan egiteko aukera eskainiko du. Eskulan hauek berrerabilitako materialarekin egingo dira eta banaka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

Salmenta gordailua

Larunbat honetan salmenta gordailura ekar ditzakezu eta guk salduko ditugu. Horretarako, antolatzaileen postura ekarri behar dituzu merkatuaren egun berean 09:30etik 10:00etara bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.
Antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitrukek ez luke horren ardura hartuko.

Informazioa eta erreserbak

Donostiako Udalak web orri hau du Interneten, informazioa errazteko eta salmenta postuen eskakizunak egiteko.
Interesa duenak merkatu bakoitzerako egin behar du eskakizun berri bat.
Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943 48 33 90 telefono zenbakira deitu edo ingurunea@donostia.org email bat bidali dezakezu.
Produktuak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitrukek. Horrela, zabortegian bukatuko zuten arropa, liburu edo jostailuak berriro agertzen dira merkatuan. Zer lortzen dugu horrekin? Zabor gutxiago sortzea, elaborazio prozesuan lehengai gutxiago erabiltzea, eta elaborazio horretan kutsadura gutxiago sortzea.

 http://gaur.donostia.org/wp-content/uploads/2015/02/Donostitruk-300x211.jpg

Iturria: Donostia Gaur

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina