2015(e)ko otsailaren 25(a), asteazkena

EASO KALEKO MUINOAREN LUIZIA

Gaur goizaldeko 02:00 Amara kaleko muinoan luizia egon da eta udal komunen gainean erori da. Horregatik Easo kalea egun osoan itxirik egon da. Udal langileak konpoketak egiten egon dira ahalik eta lehenen easo kalea irekitzeko eta auzotarren segurtasuna bermatzeko.

Argazki galeria:













Herritarrentzat irekitako jardunaldia

Herritar guztientzako jardunaldia: hurrengo osoko bilkuretara joatekotan diren arau proiektuei buruzko informazioa.


Martxoaren 2an informazioa emango dugu udal Gobernuak sustatuta datozen ohiko osoko bilkuretan Udalbatzari hasierako onarpena jasotzeko aurkeztu beharreko arau proiektuei buruz.


Nahi duten herritar guztiak joan daitezke bilerara. Udalbatza Aretoan izango da, Alderdi Ederretik sartuta, 18:30ean.

Gai zerrendan jasotako arau proiektu hauek aurkeztuko dituzte:

1.
Telekomunikazio sareen instalazio radioelektrikoak  arautuko dituen Udal Ordenantza Proiektua



Axier Jaka, Informazioa, Ingurumen eta Herritarren Partaidetzako zinegotzi ordezkaria

Ricardo Burutaran, Etxebizitza eta Hirigintza zinegotzi ordezkaria

Iñaki Irurtia, Ingurumen Zuzendaria

Alberto Arrate Abokatua



Azalpenaren ondoren, denbora tarte bat izango da galde-erantzunetarako




                                                                                                                                                                                                                                 
 

2015(e)ko otsailaren 13(a), ostirala

EGIN ZAITEZ AMARA BAIKO BAZKIDE! / ¡ HAZTE SOCIA O SOCIO DE AMARA BAI!

Amara Bai auzo elkarteak bazkide kanpaina jarri du martxan. Urtean 10 euroko kuota bat izango zen. Beheko inprimakia beteta nahikoa da. Bestalde Amara Baiko egoitzan egiteko aukera ere duzu. Astelehenetik ostiralera 9:00tik 13:00ra. Egoitza Amara kalea 17, beha

Baietz 100 bazkide!



La asociación de vecinos Amara Bai ha empezado con una campaña para hacer socias y socios. La cuota anual seria de 10 euros. Solo tienes que rellenar el formulario de habajo.Por otro lado, te puedes hacer socia o socio hacercandote al local de Amara Bai. De lunes a viernes desde las 9:00 hasta la 13:00. El local se encuentra en la calle Amara 17, bajo

 ¡A por los 100 socias-socios!

2015(e)ko otsailaren 4(a), asteazkena

Inauterietako Donostitruk berezia egingo dute larunbatean

Otsaileko Donostitruk, bigarren eskuko gauzen merkatua, hilaren lehen larunbatean egingo da, alegia, otsailaren 7an. Gainera, merkatu berezia izango da, Inauterietako mozorroei zuzendua egongo delako. Ohiko moduan, Donostitruk Donostia 2016ren lokalean egingo da, Easo kaleko 43.ean, 10:00etatik 14:00etara.
Merkatu berezi honetan, Inauterietako bigarren eskuko mozorro eta osagarriak egongo dira salgai. Horregatik, elkarteak, konpartsak, ikastetxeak eta partikularrak parte hartzera gonbidatu ditu Udalak.
Merkatuaren barnean jarduera berezi bat ere egingo dute: Gazteria Sailak, Martuteneko Haurtxoko eta Gaztelekuan egiten ari diren Birziklatu proiektuari loturik, haur eta familiei zuzenduriko hainbat eskulan egiteko aukera eskainiko du. Eskulan hauek berrerabilitako materialarekin egingo dira eta banaka nahiz taldean parte hartu ahal izango da.

Salmenta gordailua

Larunbat honetan salmenta gordailura ekar ditzakezu eta guk salduko ditugu. Horretarako, antolatzaileen postura ekarri behar dituzu merkatuaren egun berean 09:30etik 10:00etara bitartean. Bertan, zerrenda egin eta prezioa jarri ondoren, utzi egiten dira, eta merkatua amaitzean, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzea itzuli beharra dago.
Antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitrukek ez luke horren ardura hartuko.

Informazioa eta erreserbak

Donostiako Udalak web orri hau du Interneten, informazioa errazteko eta salmenta postuen eskakizunak egiteko.
Interesa duenak merkatu bakoitzerako egin behar du eskakizun berri bat.
Zalantzak edo informazioa galdetzeko, 943 48 33 90 telefono zenbakira deitu edo ingurunea@donostia.org email bat bidali dezakezu.
Produktuak berrerabiltzeko helburua dauka Donostitrukek. Horrela, zabortegian bukatuko zuten arropa, liburu edo jostailuak berriro agertzen dira merkatuan. Zer lortzen dugu horrekin? Zabor gutxiago sortzea, elaborazio prozesuan lehengai gutxiago erabiltzea, eta elaborazio horretan kutsadura gutxiago sortzea.

 http://gaur.donostia.org/wp-content/uploads/2015/02/Donostitruk-300x211.jpg

Iturria: Donostia Gaur

Amarako Santa Ageda

Santa Ageda Amaran otsailaren 4an arratsaldeko 19.30etan Donosti Berri elkartean bilduko gara beti bezala. Gogoratu baserritarrez jantzita etortzea.