aniztasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
aniztasuna etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko azaroaren 14(a), ostirala

ANIZTASUNALDIA 2014 OSTIRALA ETA LARUNBATA BULEBARREAN

Bihar eta etzi Euskal Herriko aniztasuna kalera aterako da Aniztasunaldiaren bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Donostiako Bulebarra aniztasunari buruzko gogoeta gune eta festa ere bihurtuko da bi egunez. Hainbat ekitaldi izango dira: hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak, film labur lehiaketa, pailazoak, haurrentzako tailerrak…

Itziar Pildain Migrazio eta Aniztasun zuzendariak Bulebarrera joateko deia egin die herritarrei: “Hainbat jatorritako herritarrak elkartuko gara, eta identitateaz, eskubideez eta elkarbizitzaz hitz egingo dugu. Denok dugu zeresana aniztasunaz, denok garelako aniztasun horretako parte. Gure herria oso anitza da; hori faktore positiboa da, eta ondo kudeatzen badugu, kohesiorako elementu bihur dezakegu. Beraz, etor zaitezte, egin ezazue zeuen ekarpena eta ondo pasa, festa ere egingo dugu-eta”.

 http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/descarga.do?psV6jz2Utdc/g/5ZL0Tl16iSIUakfb6NvLMU//D4xCgoCVxW4wZsPw==



2014(e)ko azaroaren 12(a), asteazkena

ANIZTASUNALDIA 2014, AZAROAK 14 ETA 15 BULEBARREAN

Aniztasuna eta hari buruzko gogoeta kalera ateratzen da Aniztasunaldiarekin. Foru Aldundiak bi dinamika parte-hartzaile ditu abian: Jatorri Anitz eta Udal Anitz. Lehenengoan mugimendu sozialek hartzen dute parte, eta bigarrenean, udalek.
 
Aniztasunaldiarekin bi dinamika hauen errealitatea kalera daramagu, eta herritarrak geure galderen, kezken eta erantzunen partaide bihurtzen ditugu.
 
Hitzaldiak, eztabaidak, ikuskizunak, zineforumak, musika… Aniztasunaldia topagune irekia da, aniztasunaz eta haren kudeaketaz interesa duten elkarte, mugimendu sozial, tenikari, arduradun instituzional eta herritar guztien bilgunea.
 
Aniztasunaldia 2013an sortu zen (Donostiako Bulebarrean egin zen), baina plataforma moduan egonkortu da 2014rako eta ondorengo urteetarako.

Informazio gehiagorako: http://www.gipuzkoaanitza.net/aniztasunaldia


2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

Maiatzak 30 KULTUREN ARTEKO TOPAKETAK- EASO ENPARANTZA 30 de mayo ENCUENTROS INTERCULTURALES- PLAZA EASO

PROGRAMA
17:30 Haur eta gazteentzako tailerrak / Actividades infantiles y juveniles:
• Makillajea eta rasta hariak / maquillaje y rastas (Kaebnai elkartea)
• Graffitiak /Graffities (Bidez Bide)
• Afrikako Mapa /Mapa de Africa (Haurralde Fundazioa)
• Aurpegiak margotzen/ Pintura de cara (Haurralde Fundazioa)


18:30 Kultur ekintzak / Actuaciones culturales
• Nikaraguako Musika / Música de Nicaragua (Unidad de Nicaragüense en Euskadi)
• Dantza Latinoak / Baile latino (Esperanza Latina)
• Afrikako abesti eta dantzak / Canciones y bailes africanos (Afrikeuskadi)
• Latino eta euskal dantzak / Bailes Latinos y vascos (Asodeus)


21:00 Afari-merienda Donosti Berri elkartean / Merienda-cena en la Sdad. Donosti Berri


17:30 -21:00
Erakusketak / exposiciones:


• Sos Arrazakeria: FACE2FACE - Migratzaileen testigantzak /testimonios de personas
migrantes.


Dokumentazioa / documentación:
• Agifugi
• Bidez Bide
• Colectivo Bachué
• Decebal


Antolatzaileak Kolaboratzaileak:
Agifugi Donosti Berri elkartea
Afrikeukadi Esperanza Latina
Asodeus Haurralde
Bidez Bide Kaebnai
Amara Bai Colectivo Bachué Sos Arrazakeria
Decebal Un.Nicaragüense de Euskadi




2014(e)ko maiatzaren 14(a), asteazkena

Aniztasunaren Asteburua izango da 11 Kolore Fest

Danbor martxarekin batera egitarau zabala antolatu dute maiatzaren azken astebururako EH 11 Kolorek, Gipuzkoako erregio etxeek, Parte Zaharreko ostalariek, Donostiako Piratek, 2016 egitasmoak eta Donostiako Udalak.
eh11KOLORE, aurkezpena
Aniztasunaren Asteburuan salgai izango dituzten pintxoak aurkeztu dituzte Parte Zaharreko ostalariek.(Argazkia: E. Zabala)
Donostia aukeratu du berriro ere Euskal Herria 11 Kolore mugimenduak jaia eta aldarrikapena batzeko. Izan ere, aniztasuna aldarrikatzeko iazko 11 Danbor Martxak izandako arrakasta dela eta, aurten jaia errepikatzea erabaki dute. Oraingoan, ordea, jaia hiru egunetakoa izango da, 11 Kolore Fest Aniztasunaren Asteburua izenburupean. Hala, maiatzaren azken astebururako egitarau erakargarria antolatu dute, Gipuzkoako erregio etxeen, Parte Zaharreko ostalarien, 2016 egitasmoaren, Donostiako Piraten eta Donostiako Udalaren parte hartzearekin.
Euskal Herriko biztanleen jatorri aniztasunaren inguruan hausnartu eta eztabaida sustatzeko asmoarekin jaio zen EH 11 Kolore. Hala, aniztasun horrek euskal kulturari eta euskal gizarteari ekarriko dion aberastasuna dute abiapuntu. Gizarte eragile nahiz erakunde ororen parte hartzeari irekia dago jarduera eta maiatzeko azken asteburuan egingo duten jaira gonbidatu dituzte herritar guztiak.
Danbor martxa izango da ekitaldi nagusia, iaz bezalaxe. Alderdi Ederren danborrekin elkartuko dira maiatzaren 31n, eta txupina botako du Javier Suarezek, Donostiako Errioxako Etxearen izenean. Hala, Gipuzkoako erregio etxe zaharrenari omenaldi txiki bat egin nahi diote, ehun urte bete berri baititu. Ondoren, Oreka TXak iaz propio sortutako Atanbora kantua joko dute elkarrekin partaide guztiek. Donostiako Piraten Burubeltz konpartsak animatuko du 11 Danbor Martxa, eta Erdialdeko kalaeak zeharkatuko ditu. Alderdi Ederren bukatuko dute ibilbidea, eta bertan, Lekeitioko Deabruen suzko ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da.
Igandean, berriz, Gipuzkoako Errejio Etxeen XXIX. Eguna izango da, Kostituzio plazan. Jai horrek ere 11 Kolore Festekin bat egingo du. Hala, gastronomia produktu anitzak dastatzeko aukera egongo da, jarriko dituzte zortzi postuetan. Gainera, Errioxa, Gaztela, Andaluzia, Extremadura, Aragoi eta Galiziako folklore taldeek desfilea egingo dute Erdialdeko kaleetan barrena, eta ondoren, emanaldiak eskainiko dituzte Konstituzio plazan.
Bestetik, Parte Zaharreko ostalariei esker, pintxo bereziak dastatzeko aukera egongo da Aniztasunaren Asteburuan, 11 Pintxo 11 Zapore jarduerari esker. Hala, larunbatean eta igandean Parte Zaharreko hamaika tabernetan beste herrialde batzuetako sukaldaritzan oinarritutako pintxoak egongo dira salgai: Txuleta (Txile), A fuego negro (Mexiko), Aitona (Galizia)…
11 KOLORE FEST, EGITARAUA:
Maiatzak 30, ostirala
  • 17:30-21:00. Kultur ekitaldiak eta haurrentzako tailerrak, Easo plazan.
Maiatzak 31, larunbata
  • Sardina Freskue haurrentzako ikuskizuna, Bulebarrean.
  • 17:30. 11 Danbor Martxa, Alderdi Ederren.
  • 20:30. Lasarte Orioako Semblante Andaluz eta Tik-Tara talde zarauztarraren musika eusko kubatarra.
Ekainak 1, igandea
  • 10:00. Errejioetako folklore taldeen desfilea. Alderdi Ederretik Konstituzio plazara.
  • 11:30-14:30 eta 18:00-21:00. Folklore taldeen emanaldiak, Konstituzio plazan.
  • Egun osoan zehar, zortzi txosna jarriko dituzte, eta bertan erregio etxeetako gastronomia produktuak salgai egongo dira, Konstituzio plazan.
Salgai egongo diren pintxoak (Maiatzak 31 eta ekainak 1):
  • TXULETA taberna. Enpanada txiletarra (Txile). Haragi xehetua, arraultza egosia, azeituna.
  • A FUEGO NEGRO. Belarri eskabetxatua mole izoztuarekin (Mexiko). basatxerri belarria, porrua, azenarioa, laurel hostoa, gatza, eskabetxea, mole sorbetea.
  • AITONA taberna. (Galizia). Olagarroa, piper gorria, piper berdea, tipula, arraultza, piperauts gozoa.
  • ORMAZABAL taberna. (Katalunia). Piperra, alberjinia potxatua eta antxoa ogi txigortuaren gainean.
  • HERRIA taberna. (Eskozia). Galeper arraultza eta garagi xehetua.
  • BELFAST irish tavern. (Irlanda). Izokin keztatua, patara, pipermina, askotariko letxugak eta morroi piperra.
  • REKALDE taberna. (Palestina). Letxuga, tomatea, alberjinia, falafela, jogurt saltsa eta menta.
  • ZERUKO taberna. (Maroko). Kuskusa eta txipiroiak tintan.
  • BORDABERRI. (Txina). Ahatea, lekak, wantuna, pontzu saltsa (soja eta zitrikoak), eta sagar purea.
  • ORDIZIA taberna. (Kolonbia). Arto irin taloa lau gaztekin eta beste arto irina haragiarekin.
  • EL QUINTO PINO. Eguberri (Errioxa). Arkume tripak errioxar erara prestaturiko patatekin.
Iturria: Irutxuloko hitza

2014(e)ko otsailaren 21(a), ostirala

ANIZTASUNAREN INGURUKO BILERA AMARA

Aniztasunaren inguruan Donostiako udalak proposamen bat luzatu dio Amara Bai Auzo elkarteari eta proposamen hau aztertzeko eta Amarako aniztasunaren inguruan hitz egiteko ostailaren 25a asteartea arratsaldeko 19:00tan Donosti Berri elkartean bilera bat egingo da.

Bertaratzea gonbidatzen dizuegu.