Bihar eta etzi Euskal Herriko aniztasuna kalera aterako da
Aniztasunaldiaren bidez. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta,
Donostiako Bulebarra aniztasunari buruzko gogoeta gune eta festa ere
bihurtuko da bi egunez. Hainbat ekitaldi izango dira: hitzaldiak, mahai inguruak, kontzertuak, film labur lehiaketa, pailazoak, haurrentzako tailerrak…
Itziar Pildain Migrazio eta Aniztasun zuzendariak Bulebarrera joateko
deia egin die herritarrei: “Hainbat jatorritako herritarrak elkartuko
gara, eta identitateaz, eskubideez eta elkarbizitzaz hitz egingo dugu.
Denok dugu zeresana aniztasunaz, denok garelako aniztasun horretako
parte. Gure herria oso anitza da; hori faktore positiboa da, eta ondo
kudeatzen badugu, kohesiorako elementu bihur dezakegu. Beraz, etor
zaitezte, egin ezazue zeuen ekarpena eta ondo pasa, festa ere egingo
dugu-eta”.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina