SAN MARTIN KALEKO ZORUA KONPONTZEKO LANAK HASIKO DITUZTE BIHAR
San Martin kalean, Marina kalearekin elkartzen den puntuan, galtzada zoruaren konponketa lanak
egingo dituzte bihartik aurrera. Bi zatitan egingo dituzte lan horiek,
Marina kaletik San Bartolome kalerantz kotxeak sartu ahal izateko. Lanak
direla eta, San Martin kaletik ezingo da San Bartolomera sartu eta ibilgailuek Triunfo kalera sartu beharko dute, ondoren, Marinel kaletik San Bartolomera sartzeko.
Lanen helburua da galtzada zoladura konpondu eta etxeek pairatzen dituzten bibrazioak gutxitzea. Zoladura hautsita egonik, autobusak igarotzean, bibrazioak etxebizitzetara iristen dira eta oso ezerosoak dira bizilagunentzat. Lanek azaroaren 28 arte iraungo dute, eguraldiak laguntzen badu.
Iturria: Donosti Gaur
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina