35 salmenta-postu egongo dira bigarren eskuko arropa, osagarriak, jostailuak, liburuak, etab. eskainiz. Oraingoan, gordailu salmenta zerbitzua berezia izango da, gainera: baserritar jantziei zuzendua. Edonork eraman ahal izango ditu baserritar jantzi edo osagarriak, azokan sal ditzaten. Nahikoa da larunbatean bertan, 09:00etatik 10:00ak bitarte, salgai jarri nahi dena gordailura eraman, zerrenda egin eta prezioa jartzea. 14:00etan merkatua amaituta, berriz, saldutakoaren etekina eta saldu gabekoa jasotzera itzuli beharko dute parte hartzaileek.
Hori bai, antolatzaileek postuan dituzten gauzak zaindu arren, zerbait faltako balitz, edo matxuratuko balitz, Donostitruk ez luke ardura bere gain hartuko.
Elkarte horien ekimen sektoreak oso anitzak dira: kooperazioa eta garapena, kultura, ingurumena, osasuna, hezkuntza, kirola, elikadura, giza eskubideak, animalien eskubideak…
Salmentan jarriko dituzten produktuen artean, honako hauek egongo dira: arropa, liburuak, musika, dekorazio artikuluak, umeentzako jostailu eta arropa. Bigarren eskuko objektu horietako asko, erakundeko bazkideen donazioak izango dira.
Bertan izango diren elkarteek haien ekimen eta proiektuen berri emango diete interesaturik dauden herritar guztiei. Horrez gain, animazio ekintza bereziak eskainiko dituzte batzuek, umeei zuzendutako jarduerak, batez ere.
Erabilitako produktuen salmentatik lortutako dirua, elkarteek garatzen dituzten ekintzak finantzatzeko izango da.
Hainbat helburu
Donostitruk, Donostiako Udal Gobernuko Ingurumen Departamenduak antolatzen duen bigarren eskuko merkatua da. Merkatuaren helburu nagusiak erabilitako objektuen berrerabilera indartzea, bigarren eskuko merkatuen duintasuna handitzea, kontsumo arduratsuagoa zein laguntzaileagoa bultzatzea, eta ahalik eta herritar gehienei esperientzia praktiko honetan parte hartzeko aukera eskaintzea dira.Urtean zehar hiru merkatu berezi egiten dituzte: Inauteriak (otsailean), Bizikletak (ekainean) eta Elkartasuna (abenduan).
Iturria: Donostia Gaur
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina