Astelehenean egin zuten azken bilera, abenduaren 9an. Bertan izan ziren bi aldeetako ordezkariak.
Auzo elkarte hauetako ordezkariak izan ziren bileran:
- Aieteko Lantxabe.
- Morlanseko Morlanstarrak.
- Altzako Elkartasuna eta Herripe.
- Amarako Amarabai.
- Amara Berriko Amara Osinaga.
- Antiguako Ondartegi.
- Groseko Ondarpe.
- Txomin-Eneako Lan Berri.
- Loiolako Urumea Ibaia.
- Martuteneko Sarroeta.
- Parte Zaharreko Parte Zaharrean Bizi.
- Zubietako Herri Batzarra.
Hainbat gai landu zituzten. Batetik, peatonalizazio arinen proiektua. Mugikortasun Sailak proiektua aurkeztu zuen, eta bere garapenerako zein partaidetza prozesu aurreikusten den jakinarazi.
Bestetik, diru laguntzen informazio praktikoaz jardun ziren. 2014ko deialdi berriaren daten, ikastaroen… eta elkarteei zuzendutako beste trebakuntzen berri eman zieten elkarteetako ordezkariei.
Horrez gain, auzo elkarteek Hiriko Gizarte Kontseiluan izan beharrezko ordezkaritzaz aritu ziren. Eta Donostiako Auzo Elkarteen Bilgunearen bileren gai ordenak sortzeko eredua ere izan zuten mintzagai.
Peatonalizazio arinak
Peatonalizazio arinen proiektuaren aurkezpenean, Jon Albizu Zinegotziak orain arte sortu diren oinezkoen gune desberdinak onura asko ekarri dituztela nabarmendu zuen. Aurrera begira, Udalak horretan sakontzeko apustua egiten duela aipatu zuen, baina peatonalizazio arinen bidez, hau da, obra handiegirik eskatzen ez duten moldaketak eginez eta, era berean, oinezkoentzako espazioak berreskuratzeko balio duten guneak sortuz. Hau egiteko, auzotarren ekarpen eta proposamenak ezinbestekoak direla adierazi zuen, eta prozesu honetan auzo elkarteen papera garrantzitsua dela gogorarazi.Abenduaren bukaeran, S. Frantzisko kalean peatonalizazio arin bat ezarriko da, froga pilotu moduan. Horrela, auzotarrek eta beste guneetako elkarte eta herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute eredu hori.
2014ari begira
Bilkuran 2014 urtean elkarteei zuzendutako diru laguntza eta trebakuntzak ere aztertu zituzten: 2013ko diru laguntzak zuritzeko epea irekia dago, eta 2014ko diru laguntzen oinarriak, urtarrilaren erdi aldera boletinean argitaratuko direla aurreikusten da.2013an egin den moduan, 2014 urteari begira ere diru laguntzen kudeaketari buruzko trebakuntza saioak egingo dituzte. Izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroaren ondoren, Internet bidezko kontsultak egiteko aukera egongo da. Horrez gain, partaidetza prozesuen gaineko ikastaroak ere errepikatuko dituzte, baina udazkenean.
Bestalde, auzo elkarteentzat beste hainbat ikastaro ematea ere aurreikusi dutela jakinarazi zuten: auzo elkarteek Internet bidezko komunikazioan sakontzeko eta baliabideak sortzeko ikastaroak, eta hiri berroneraketari buruzko saioak, esaterako.
Bilgunean azaldu zuten, bestalde, Hiriko Gizarte Kontseilua errebisio prozesu bat garatzen ari dela, eta landu den puntuetariko bat osaketarena izan dela: orain arte, Hiriko Gizarte Kontseiluan auzo elkarteetako 3 ordezkari zeuden eta 5era igotzea planteatuko zaio Kontseiluaren Bilkurari. Auzo elkarteko kideek egokia ikusten dute Kontseiluan partaidetza handitzea eta positiboa ikusten dute egiten den planteamendua.
Bilgunean tratatu beharreko gaien kasuan, orain arte egin diren bileretan Udalak egin du eguneko gaitegia, auzo elkarteentzat interesgarriak izan zitezkeen gaiak proposatuta. Baina 2014 urtetik aurrera auzo elkarteek beraiek Bilgunearen bilkuretan landuko diren gaiak proposatu ahal izatea positiboa dela planteatzen da: horretarako aplikazio informatiko erraz bat aurkeztuko du Auzoak eta Herritarren Partaidetza Sailak.
Parte hartzeko ohitura eta kultura falta
Donostiako Auzo Elkarteen Bilguneak 2011ean hasi zuen bere ibilbidea eta 8 bilkura egin ditu jada. Hala, Udala eta Auzo Elkarteen lan kolektiboan aritzeko espazioa egonkortzen ari da.Auzo elkarteetako ordezkariek positiboki baloratzen dute ekimena. Hala ere, kezkarik nagusiena jendearen parte hartzean ikusten dute. “Ohitura eta kultura falta handia” dagoela aipatu dute, eta bideak jarri behar direla “ereduak aldatzen joateko”.
Iturria: Donostia Gaur
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina