auzogintzan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
auzogintzan etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

AUZO ELKARTEEN FOROAREN AURKEZPENA

Behean sinatzen dugun auzo-elkarteek. Donostia, bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzeileago baten alde lan egiteko Foroa eratu dugu.

Duela hilabeteak, Auzo Elkarteek. aldizka, bilerak burutzen ditugu eta bertan ikusi dugu beharrezkoa dugula elkarrekin lan egiteko eremuak eraikitzea,  hiritar guztioi eragiten diguten gai ezberdinak jorratzeko. Adibide nabarmen bat, berriki hiria barrutietan zatitzeko onartu den araudia izan da. Gai garrantzitsu hau, ez auzo-elkarteei, ez eta hiritarrei  galdetu gabe, arrazoiak eman gabe eta eztabaidatzeko aukerarik gabe onartua izan.

Behar guzti hauek ez dira berriak, beste batzuetan honelako eremuak sortzen saiatu gara, baina une honetan hiritarrak, orokorrean, gai publikoetan parte-hartze handiagoa eskatzen du, eta honengaitik ikusi dugu auzo-elkarteak bilduko dituen gunea eraiki dezakegula.

Auzo-Elkarteak, Donostiako Auzo-Elkarteen foroa eraikitzea erabaki dugu, hemen Donostia bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzeileago baten alde lan egiteko aukera emango digu.

Foro hau auzo-elkarteen arteko harremana hobetzeko tresna izan nahi du, auzotarrei eragiten dieten gaietaz hitzegiteko gunea. Eta baita ere instituzio ezberdinak, hiritarren eskakizunei ematen dieten erantzunen iragarle.

Gainera Foro honek hiritarren parte-hartze eredu eraginkorragoena zehazteko asmoa du, kontuak hartu gabe zein alderdi politiko gobernatzen duen hirian. Hiritarren parte-hartzea bermatua egon behar du.eta honetarako behetik eraikia izan behar da.



Donostia, 2015eko Martxoak, 25





Morlanstarrak Auzo Elkartea,Amara Berri Auzo Elkartea
Parte Zaharrean Bizi Auzo ElkarteaAltza XXI Herri EkimenaHerripe Auzo Elkartea
Amarabai Auzo ElkarteaLantxabe Aieteko Bizilagun ElkarteaUliako Auzo Elkartea
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun ElkarteaOndarpe Groseko Auzo Elkartea
Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea AAVV Sarroeta A.E. MartuteneAgrupación Comunidades Polígono Bera BeraLan Berri Txomin-Enea
AAVV Urumea Ibaia A.E Egia Bizirik,AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola - Loiolako Erriberako A.Elkartea,Igeldoko Herri Kontseilua




2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

Auzo Elkarteen Bilgunea, Udalarekin harremana sendotzeko gune garrantzitsua

Auzo elkarteetako eta udaleko ordezkariek lanean jarraitzen dute bi aldetako komunikazioa eta harremana sustatzeko. Azken bileraren ondoren, auzo elkarteek ekimen positiboa dela nabarmendu dute berriro, bilgune hori udalarekin harremana sendotzeko gune garrantzitsu gisa ikusten baitute.
Astelehenean egin zuten azken bilera, abenduaren 9an. Bertan izan ziren bi aldeetako ordezkariak.
Auzo elkarte hauetako ordezkariak izan ziren bileran:
  • Aieteko Lantxabe.
  • Morlanseko Morlanstarrak.
  • Altzako Elkartasuna eta Herripe.
  • Amarako Amarabai.
  • Amara Berriko Amara Osinaga.
  • Antiguako Ondartegi.
  • Groseko Ondarpe.
  • Txomin-Eneako Lan Berri.
  • Loiolako Urumea Ibaia.
  • Martuteneko Sarroeta.
  • Parte Zaharreko Parte Zaharrean Bizi.
  • Zubietako Herri Batzarra.
Udaletik, berriz, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea; Axier Jaka Informazio, Partaidetza eta Ingurumen zinegotzia, eta Jon Albizu Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Mugikortasun zinegotzia bertaratu ziren. Horrez gain, Partaidetza eta Mugikortasun ataleko teknikariek ere parte hartu zuten bileran.
Hainbat gai landu zituzten. Batetik, peatonalizazio arinen proiektua. Mugikortasun Sailak proiektua aurkeztu zuen, eta bere garapenerako zein partaidetza prozesu aurreikusten den jakinarazi.
Bestetik, diru laguntzen informazio praktikoaz jardun ziren. 2014ko deialdi berriaren daten, ikastaroen… eta elkarteei zuzendutako beste trebakuntzen berri eman zieten elkarteetako ordezkariei.
Horrez gain, auzo elkarteek Hiriko Gizarte Kontseiluan izan beharrezko ordezkaritzaz aritu ziren. Eta Donostiako Auzo Elkarteen Bilgunearen bileren gai ordenak sortzeko eredua ere izan zuten mintzagai.

Peatonalizazio arinak

Peatonalizazio arinen proiektuaren aurkezpenean, Jon Albizu Zinegotziak orain arte sortu diren oinezkoen gune desberdinak onura asko ekarri dituztela nabarmendu zuen. Aurrera begira, Udalak horretan sakontzeko apustua egiten duela aipatu zuen, baina peatonalizazio arinen bidez, hau da, obra handiegirik eskatzen ez duten moldaketak eginez eta, era berean, oinezkoentzako espazioak berreskuratzeko balio duten guneak sortuz. Hau egiteko, auzotarren ekarpen eta proposamenak ezinbestekoak direla adierazi zuen, eta prozesu honetan auzo elkarteen papera garrantzitsua dela gogorarazi.
Abenduaren bukaeran, S. Frantzisko kalean peatonalizazio arin bat ezarriko da, froga pilotu moduan. Horrela, auzotarrek eta beste guneetako elkarte eta herritarrek zuzenean ezagutu ahal izango dute eredu hori.

2014ari begira

Bilkuran 2014 urtean elkarteei zuzendutako diru laguntza eta trebakuntzak ere aztertu zituzten: 2013ko diru laguntzak zuritzeko epea irekia dago, eta 2014ko diru laguntzen oinarriak, urtarrilaren erdi aldera boletinean argitaratuko direla aurreikusten da.
2013an egin den moduan, 2014 urteari begira ere diru laguntzen kudeaketari buruzko trebakuntza saioak egingo dituzte. Izena emateko epea zabalik dago. Ikastaroaren ondoren, Internet bidezko kontsultak egiteko aukera egongo da. Horrez gain, partaidetza prozesuen gaineko ikastaroak ere errepikatuko dituzte, baina udazkenean.
Bestalde, auzo elkarteentzat beste hainbat ikastaro ematea ere aurreikusi dutela jakinarazi zuten: auzo elkarteek Internet bidezko komunikazioan sakontzeko eta baliabideak sortzeko ikastaroak, eta hiri berroneraketari buruzko saioak, esaterako.
Bilgunean azaldu zuten, bestalde, Hiriko Gizarte Kontseilua errebisio prozesu bat garatzen ari dela, eta landu den puntuetariko bat osaketarena izan dela: orain arte, Hiriko Gizarte Kontseiluan auzo elkarteetako 3 ordezkari zeuden eta 5era igotzea planteatuko zaio Kontseiluaren Bilkurari. Auzo elkarteko kideek egokia ikusten dute Kontseiluan partaidetza handitzea eta positiboa ikusten dute egiten den planteamendua.
Bilgunean tratatu beharreko gaien kasuan, orain arte egin diren bileretan Udalak egin du eguneko gaitegia, auzo elkarteentzat interesgarriak izan zitezkeen gaiak proposatuta. Baina 2014 urtetik aurrera auzo elkarteek beraiek Bilgunearen bilkuretan landuko diren gaiak proposatu ahal izatea positiboa dela planteatzen da: horretarako aplikazio informatiko erraz bat aurkeztuko du Auzoak eta Herritarren Partaidetza Sailak.

Parte hartzeko ohitura eta kultura falta

Donostiako Auzo Elkarteen Bilguneak 2011ean hasi zuen bere ibilbidea eta 8 bilkura egin ditu jada. Hala, Udala eta Auzo Elkarteen lan kolektiboan aritzeko espazioa egonkortzen ari da.
Auzo elkarteetako ordezkariek positiboki baloratzen dute ekimena. Hala ere, kezkarik nagusiena jendearen parte hartzean ikusten dute. “Ohitura eta kultura falta handia” dagoela aipatu dute, eta bideak jarri behar direla “ereduak aldatzen joateko”.

Iturria: Donostia Gaur

2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

AUZOKO JARRAIPEN BATZORDEAREN BILERAKO AKTA

Auzo elkartearen egoera aztertzen irekitzen da bilera.
    
           Amarabaiko historia
           Gaur egun nola dago
           Laguntzaile berrien kanpaina= 4000 inkesta buzeonatu, 4 inkesta jaso; 3 Gurutz liburudendan, 1 internetez.
           Lokala: otsailarako prest egotea da asmoa. Bolondres batzuek ari dira konpontzen
          
.Udaletxeak Auzo Elkarteak indartzea du asmoa.

          Barne eztaibada dago martxan
          Elkar komunikazio ezari irtenbidea eman nahi zaio
          Hile hontan tekniko, udaletxe eta auzo elkartearen artean organo bat osatuko da
          Udaletxeak arazo asko auzo elkarteei bideratuko dizkio. Guk desberdidu behar ditugu partikurrak eta orokorrak zeintuk diren.
          Amarabaik orain arte udalgintzan egin du lana, orain, hori ez utzita, auzogintzan sakonduko du bere lana.

. Amarabaiko estruktura:

        Zuzendaritza
        Jarraipen komisioa
        Asanblada
        Behieneko ekarpenak

Otsailero asanblada bat egitea adosten da
Urrengo bilerarako norberak zertan egin nahi duen lana uzten da: TAO, urbanismo, euskara, medioambiente, diversidad.....
Buzoi bat ya lokalan jartzea komenagarria izango litzatekela komentatzen da. Gurutz liburudendarekin harreman hona dago ta han ere ekarpenak eta kezkak jaso daitezke.

Blog bat ireki du Amarabaik www.amarabai.blogspot.com
Sare sozialetan ere dago:
  https://www.facebook.com/amarabai.amarakoauzoelkartea
@amara_bai