Urte bukaera iristearekin batera, ate joka dator, urtero legez, San
Silvestre donostiarra. Ohiturari jarraiki, abenduaren 31rako (16:00)
antolatu du lasterketa Amara Kirol Elkarteak, eta dagoeneko izen ematea
zabaldu dute, Internet bidez.
Gehienezko partaidetza muga 3.500 korrikalaritan jarri dute, eta izen
ematea abenduaren 27a baino lehen egin ezkero, txip horia dutenek 10
euro ordaindu beharko dituzte, eta ez dutenek, berriz, 20 euro. Izen
ematea abenduaren 28an, 29an edo 30ean egin ezkero, txipa dutenek 15
euro ordaindu beharko dituzte, eta ez dutenek, 25 euro. Gainera,
antolatzaileek gogorarazi dute lasterketaren egunean ez dela izen
emateko aukerarik izango. Informazio gehiago jasotzeko
info@sansilvestredonostiarra.com posta elektronikora idatz daiteke, edo
634 59 26 14 telefonora dei daiteke.
Iturria: Irutxuloko Hitza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina