2015(e)ko azaroaren 20(a), ostirala

EASO KLASEAN IBILGAILUEN ZIRKULAZIOA ETENDA EGONGO DA LARUNBAT GOIZEAN, AZAROAREN 21AN

Datorren larunbatean, hilaren 21an, ezinbestekoa izango da zirkulazioa guztiz etetea Amaran zegoen bainu etxe zaharreko lursailaren atzealdeko ezponda egonkortzeko lanak direla kausa, induskatu bitartean, kalera gauzak eror daitezkeelako.

Eten hau goizez izango da soilik, 8:00etatik 11:00etara.

Easo kalea erabat moztuta egongo da ibilgailuentzat. Mendeurrenaren plazatik hasi eta Aldapetarainoko zatia.  

Halaber, oinezkoak ere ezingo dira ibili Larramendi eta Urdaneta kaleen artean. Halere, Musika Kontserbatoriora sartzea izango da Larramendi kaletik, eta Donostia 2016ko bulegoetara eta Udaltzaingora, Urdanetatik.

Easo kaletik ibiltzen diren Dbus-eko autobusek bere ibilbidea aldatuko dute eta Gernikako Arbola pasealekutik ibili eta geldituko dira. Horrenbestez, ordu horietan zehar, 21, 26, 28, 32 eta 37 lineak ez dira geldituko Easo eta San Martin kaleko geltokietan eta, behin-behinean, Gernikako Arbola pasealekuko hiru geltokietan geldituko dira (Mundaizeko zubia, Mendeurren plaza eta Maria Cristina zubia).

Iturria: Donostia.eus

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina