Donostiako Udalak eta EHUk hainbat ikastaro antolatu dituzte
telefonia mugikorreko antenek sortzen duten kutsadura
elektromagnetikoaren inguruan. Hitzaldi hauetan, abokatu, teknikari,
zientzilari, irakasle… ezberdinek parte hartu dute, hiritarron osasunean
izan ditzaketen eraginei buruz hitzegin dutelarik.
Donostiako Udaletxeak, bere ingurugiro eta zuzenbide sailen bidez,
aurreko legealdian onartutako telefonia mugikorreko antenei buruzko
ordenantza bertan behera uzteko, informe ezberdinak egin dituzte,
ikastaroetan jorratutako ikuspuntuak kontuan hartu gabe; are gehiago,
informe hauetan telefonia mugikorreko konpainien argudioak erabiltzen
dituzte daukaten jarrera justifikatzeko. Hau bi arrazoiengatik izan
daiteke: udaletxeko zerbitzu teknikoek daukaten ezagutza ezagatik, edota
talde politikoek telefonia mugikorreko konpainiei sor dizkieten
mesedeengatik. Gogora ditzagun Trinidad Jimenez, Soraya Sáenz de
Santamariaren senarra, José Antonio Ardanza, Yolanda Barcina, Rodrigo
Rato eta bere alabaren adibideak.
Antenarik Ez-entzat errexa izan da informe hauetan erabilitako
argudioak bertan behera uztea. Udaletxeak 170 antena daudela dioen
bitartean, guk 500 bat ditugu kontrolatuta. Udaletxeek arlo honetan
konpetentziarik ez dutela ere diote, baina Kostituzio Espainiarrak,
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen legeek eta hainbat epaiek Udaletxeei
eskumena ematen diete kutsadura elektromagnetikoa kontrolatzeko.
2013. urtean, Donostiako Udalak, Bildu, EAJ, PSE eta PP-k aldeko
botoekin, 1815. Europear Ebazpena onartu zuen. Bertan, osasunean eragina
duten erradiazio elektromagnetikoen balio mugak ezartzen dira epe
ertainera eta luzera.
2015. urtean Kutsadura Elektromagnetiko kontrolatzeko onartu zen
ordenantza berria EAJ eta Bilduren aldeko botoekin eta PSE eta PP-ren
astentzioarekin. 1815. ebazpenean oinarritutako eta hiritarron osasuna
kontuan edukitzen duen ordenantza da.
Udal Gobernu berrrian arlo honetan dituzten kontraesanak direla eta,
Antenarik Ez-etik 1815. Ebazpenarekiko atxikimendua berriro bozkatzea
proposatzen dugu eta 2015-eko Apirilean onarturiko ordenantza behin
betirako onartzea eta martxan jartzea.
Antenarik Ez-etik hiritarron osasuna, telefonia mugikorreko
konpainiei zor zaizkien mesedeak baino garrantzitsuagoa dela uste degu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina