Donostiako Amara auzoa Wikipedian sartzeko egun osoko ekimena antolatu dute
Olatu Talka jaialdiaren barruan. Maiatzaren 30ean auzo donostiarra
Wikipedian sartuko dute auzoari buruzko “ezagutza bildu eta auzotarrei
eta munduari eskaintzeko”.
Donostiako udalak adierazi duenez, ekimen honen bitartez Euskal
Wikipedia indartu nahi dute “euskarazko artikuluak txertatuz”: “Oraingo
honetan Amara auzoari buruzko artikuluak sartuko ditugu eta ongi
ateratzen bada, 2016an Donostia osoari buruzkoak".
Maitzaren 30ean Karpa bat jarriko dute Mentxu Gal plazan. Bertan
hainbat ordenagailu, liburu, eta baliabide izango dira artikuluak
osatzeko: “Herritarron lana hainbat lekutako informazioa lortu, kopiatu,
idatzi eta Wikipedian sartzea izango da”.
Amara Wikipedian sartzeko herritarren laguntza beharrezkoa dela
azpimarratu dute: “Ez dakizula Wikipedian editatzen? Lasai, oso erraza
da eta nahi baduzu erakutsiko dizugu. Horretarako, Wikipedian editatzen
ikasteko doako ikastaroak antolatuko ditugu Amarako Kultur etxean”.
Olatu Talka Donostian ospatzen den kultur jaialdi bat da. Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutza proiektuaren parte da.
Iturria: Argia aldizkaria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina