Plazak bi maila izango ditu, ekipamendu berriaren terraza oinezkoentzat izango da eta. Eraikina plazan dauden beste elementuen artean dagoen beste pieza bat bezala diseinatzen da, material gisa corten altzairua erabiliz, jardineren kasuan bezala.
Ekipamenduko eraikina
Ekipamendu berrian bilera eta erakusketa aretoak edota auzoari lotutako gizarte zerbitzuekin erlazionatutako erabilerak izatea aurreikusten da. Egiturak Arroka Plaza eta Lizarra kaleko bide berriaren artean dagoen maldari soluzioa ematen dio. Beheko solairuan mugikortasun urrituko pertsonek erabili ahal izango dituzten bainuak izango ditu eta biltegi gisa erabiltzeko lokala. 2 metroko zabalera izango duen eskailera jarriko da eta 8 pertsonentzat igogailua. Sotoko solairuak hiru lokalentzat espazioa izango du.
2016ko apirileak hasiko dira eraikitzen eta 2017 hasieran amaituko da. Kostua 747.668,13€koa izango da.
Ricardo Burutaran Hirigintzako zinegotziak adierazi du Arroka Plazan gune atsegin bat “sortzen ari gara eta etorkizunean hirian babestu beharreko elementu bat integratuz, auzoari ekipamenduak eskainiko dizkio eraikin bat izango da bertan”.
Iturria: Donostia Gaur
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina