“AUZO ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN” PROZESUAREN GARAPENA
2011ko udazkenean Udalak martxan jarri zuen “Auzo eta Herriak Donostia indartzen” partaidetza prozesua.
Bertan, Donostiako auzo eta herrien diagnostikoa egin zen auzotarren
aldetik eta ondoren egoera hobetzeko proposamenak sortu eta lehenetsi
ziren. Udalak jasotako proposamenak aztertu eta baloratu zituen. Lan
horretatik sortutako erantzunak eta konpromisoak gizarteratu ziren
azkenik.
Prozesuak eta sortutako emaitzak hartutako neurria eta pisuagatik
legealdiko prozesu gisa kontsideratu zen, udal ekimenerako lan tresna
oso baliagarria izanik. Prozesuan Udalak 2 konpromiso hartu zituen:
komunitate naturalen eragin ahalmena indartzea eta ezaugarri hauetako
prozesuak iraunkortzea.
Prozesu horretan egin ziren proposamen batzuk 2012, 2013 eta 2014ko aurrekontuetan jaso ziren.
Hasitako ibilbideari jarraipena emanez AUZO ETA HERRIAK DONOSTIA INDARTZEN II antolatu da.
Prozesuaren jarraipena 3 fasetan garatuko da.

1. FASEA, martxoa
2012an egindako proposamenen egoera aztertuz
2012an egindako proposamenen egoera aztertuz
2.FASEA apirila-maiatza
Proposamenen eraikuntza kolektiboa eginez herritarrekin
Proposamenen eraikuntza kolektiboa eginez herritarrekin
3. FASEA urria-abendua
Udal Gobernuak proposamenei erantzunez eta 2015 urteko Aurrekontu Proiektua herritarren partaidetzaren bidez osatuaz.
Udal Gobernuak proposamenei erantzunez eta 2015 urteko Aurrekontu Proiektua herritarren partaidetzaren bidez osatuaz.
Martxoak 26an bigarren fasea izango da:
2 FASEA
Donostiako Udalaren borondate eta konpromisoa da
herritarrek auzoa eta udalerria eraikitzeko beharrezko baliabide eta
eragin-guneak izatea, kasu honetan “Auzo eta herriak Donostia indartzen”
prozesuaren bidez .
Horregatik guztiagatik, apirila eta maiatzean zehar auzo eta
herrietan hainbat bilera antolatu dira herritarren bizi diren inguruneko
analisia egin eta lehentasunak zehaztu ditzaten.
Udalak Auzo Elkarteei prozesuaren diseinuan parte hartzeko eskaintza egin zien, eta prozesua kolideratu eta kogestionatzeko aukera luzatu die.
Jorratuko diren gaiak honakoak dira:
- Kultura+euskara+kirola
- Hirigintza+ingurumena+mugikortasuna
- Garapen ekonomikoa
- Gizarte ongizatea+ Herri-babesa
- Zeharkako gaiak (generoa, herri-partaidetza, gazteria, adinekoak, migrazioa)
GARAPENA: APIRILA ETA MAIATZA
Informazio gehiago: http://auzoetaherriak.donostia.org
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina