Antso Jakitunaren hiribidean hasi dira lanak. Hesiak jarri
dituzte aparkaleku berriak margotzeko, bidegorri berria hiribideko
erdibitzaileari atxikita egingo baitute. Hala, ibilgailu motordunentzat
errail bat kenduko dute eta kalearen amaieran zortzi aparkaleku kenduko
dituzte.
Jon Albizu, Mugikortasun zinegotziak aurreratu duenez aurreikuspenen
arabera izango duen erabiltzaile kopurua kontuan izanda, hiriko
txirrindularientzako bide nagusietako bat bihurtuko da bidegorri berria.
“Amarako bi hiribide nagusiak atseginagoak eta irisgarriagoak izan
daitezen lagungarria izango da bizikletaz ibili nahi dutenentzat”,
gaineratu du Albizuk.
Gainera, Mugikortasun zinegotziaren arabera, oinezkoei lehentasuna
eman zaie eremu honetan bidegorria espaloietatik ateraz. Izan ere, Antso
Jakitunaren hiribidean eta Madril hiribidean erdibitzailearen ondotik
joango da bidegorria.
Easo plaza eta Aita Donostia plaza lotuko dituen bidegorriak
kilometro bateko luzera izango du. 120.000 euroko aurrekontua du eta
eguraldiak laguntzen badu Aste Santurako amaitzea espero dute.
Iturria: Irutxuloko hitza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina