2021(e)ko uztailaren 9(a), ostirala

 ETSIPENAREN PLAZA šŸ˜¤

Easo plaza berrurbanizatzeko obretan 7 hilabete eman ondoren (3 hilabete aurreikusi zirenean) eta sustatzaileak (Udalak) behin eta berriz konpromisoak bete gabe utzi ondoren (azpimarratzekoa da proiektuak adierazten zuen zuhaitz-mozketaren aldaketa)...

Bada, orain esan digute eserlekuetan ez dela LED argirik egongo, Udalaren arabera "mantentzea oso garestia delako".

LED argiak garestiak? Onetsitako proiektuan partida hori bazetorren, non geratu da diru hori?

Baina azken errematea orain datorkigu: udalak esan digu ez duela iturririk instalatuko (proiektuan jasota dago), "Ez duelako beharrezkoa ikusten".

Gure ustez, iturri bat ezinbestekoa da plaza batean.

Amarabaitik eskatzen diogu Udalari auzoari aurkeztutako proiektua zuzentzeko eta betetzeko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina