2022(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

Donostiako hainbat auzo-elkarte eta herri-mugimendu elkarlanean ari dira hiri-eredua aldatzeko, eta, horretarako, 18an manifestazioa deitu dute

Gaur egungo ereduak ondorio gero eta kaltegarriagoak eragiten ditu herritarren gehiengoaren bizi-baldintzetan. Besteak beste:


  • Etxebizitza larrialdia
  • Hiriaren ekonomia eredu prekarizatzailea
  • Kalearen merkantilizazioa eta masifikazioa
  • Hiriaren elitizazioa
  • Hirigintza-politika erasokorrak
  • Arkitektura-ondarearen suntsiketa


Horri guztiari aurre egiteko, hiriko elkarte eta mugimendu ugarik ekainaren 18n manifestaziorako deia egiten dugu, 18:00etan Araba Parketik abiatuta, goiburu honekin:


DONOSTIA BERRESKURATU! HIRI-EREDUA ALDATU!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina