2015(e)ko apirilaren 2(a), osteguna

EASO PLAZA ESTALTZEKO PROPOSAMENA / PROPUESTA PARA TAPAR LA PLAZA EASO


Donostiao Udalak, Easo plaza estali nahi du.  Udalak estalekta hau egiteko hiru proposamen ditu. Proposamen hauek ikusteko aukera egongo da Amara Baiko lokalean, Amara kalea 17. Bertan proposamenen planoak egongo dira. Proposamena ikusteko:


  • Egunak: Apirilak 7 eta 8
  • Ordua: 16:00tik 18:00ra
  • Non: Amara Baiko egoitza, amara kalea 17

El ayuntamiento de Donostia quiere cubrir la plaza Easo. Hay tres propuestas para cubrir la plaza. Habra opcion de ver las propuestas en el local de Amara Bai, Calle amara 17. Habra planos de las propuestas.



  • Días: 7 y 8 de Abril.
  • Hora: 16:00-18:00
  • Donde: Lokal de Amara Bai, Calle Amara 17 
 
 
 

2015(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

AUZO ELKARTEEN FOROAREN AURKEZPENA

Behean sinatzen dugun auzo-elkarteek. Donostia, bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzeileago baten alde lan egiteko Foroa eratu dugu.

Duela hilabeteak, Auzo Elkarteek. aldizka, bilerak burutzen ditugu eta bertan ikusi dugu beharrezkoa dugula elkarrekin lan egiteko eremuak eraikitzea,  hiritar guztioi eragiten diguten gai ezberdinak jorratzeko. Adibide nabarmen bat, berriki hiria barrutietan zatitzeko onartu den araudia izan da. Gai garrantzitsu hau, ez auzo-elkarteei, ez eta hiritarrei  galdetu gabe, arrazoiak eman gabe eta eztabaidatzeko aukerarik gabe onartua izan.

Behar guzti hauek ez dira berriak, beste batzuetan honelako eremuak sortzen saiatu gara, baina une honetan hiritarrak, orokorrean, gai publikoetan parte-hartze handiagoa eskatzen du, eta honengaitik ikusi dugu auzo-elkarteak bilduko dituen gunea eraiki dezakegula.

Auzo-Elkarteak, Donostiako Auzo-Elkarteen foroa eraikitzea erabaki dugu, hemen Donostia bizitzeko hiri egokiagoa, demokratikoagoa eta parte-hartzeileago baten alde lan egiteko aukera emango digu.

Foro hau auzo-elkarteen arteko harremana hobetzeko tresna izan nahi du, auzotarrei eragiten dieten gaietaz hitzegiteko gunea. Eta baita ere instituzio ezberdinak, hiritarren eskakizunei ematen dieten erantzunen iragarle.

Gainera Foro honek hiritarren parte-hartze eredu eraginkorragoena zehazteko asmoa du, kontuak hartu gabe zein alderdi politiko gobernatzen duen hirian. Hiritarren parte-hartzea bermatua egon behar du.eta honetarako behetik eraikia izan behar da.



Donostia, 2015eko Martxoak, 25





Morlanstarrak Auzo Elkartea,Amara Berri Auzo Elkartea
Parte Zaharrean Bizi Auzo ElkarteaAltza XXI Herri EkimenaHerripe Auzo Elkartea
Amarabai Auzo ElkarteaLantxabe Aieteko Bizilagun ElkarteaUliako Auzo Elkartea
Intxaurrondo Zaharreko Bizilagun ElkarteaOndarpe Groseko Auzo Elkartea
Asociación de Vecinos Añorga Txikitarrak Auzo Elkartea AAVV Sarroeta A.E. MartuteneAgrupación Comunidades Polígono Bera BeraLan Berri Txomin-Enea
AAVV Urumea Ibaia A.E Egia Bizirik,AVERIL, Asoc. de Vecinos de Riberas de Loiola - Loiolako Erriberako A.Elkartea,Igeldoko Herri Kontseilua




2015(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

AMARAKO KORRIKA KULTURALA- KORRIKA 19

MARTXOAK 18a, asteazkena

- 20.00 Triki poteoa auzoko kaleetan zehar

MARTXOAK 19a,Osteguna

- 19.00 Gazte rally poteoa

MARTXOAK 20a, Ostirala

- 17.00 Peto tailerra, txokolatada, haur jolasak, patin lasterketa

KORRIKA TXIKIA

- 20.00 Triki poteoa

MARTXOAK 21a, Larunbata

. 11.00 Txorizo dastaketa Easo plazan.

Haurrentzako esku pilota txapelketa

- 12:00 Dantza tailerra Eskola dantza taldearen esktuik,
Herri jolasak, Zezentxoak, Buruhandiak.

MARTXOAK 22a, Igandea

- 9:30 Gosari herrikoia eta auzo giroa

- 11:00 KORRIKA amaratik pasa eta ondoren jaia Alde Zaharrean