2014(e)ko uztailaren 22(a), asteartea

AMARA BAI ETA BERRIBAR AUKERATU DITUZTE AUZOLAB LABORATEGIRAKO

Donostia 2016k bultzatutako egitasmoak bi elkarte horien lana hobetzea du helburu.

Amara Bai, Nazioarteko Herrien Jaialdia
Nazioarteko Herrien Jaialdia antolatu zuen, iaz, Amara Bai auzo elkarteak. (Argazkia: E. Zabala)
Donostia 2016-k antolatutako deialdi irekian aurkeztutako lau proposamenen artean, Amara Bai eta Berreibar elkarteak aukeratu dituzte datorren Auzolab laborategietarako. Hala, datorren udazkenean, iraila eta azaroa bitartean, lantegi bana egingo dute; azken batean, guztien artean, elkarte horien lana hobetzen saiatuko dira, bakoitzak egindako eskarietara zehaztuz.
Amara Bai Amarako auzo elkartea da; auzoko kultura eta gizarte gaiak dinamizatzen ditu eta Amarako kolektiboen interesak babesten dituen tresna izaten saiatzen da. Auzolab laborategia, kultura-dinamika birdefinitu eta garatzeko erabili nahi dute.
Eibarko Berreibar proiektuak, berriz, hainbat talde, jabe eta administrazioak osatzen duten komunitatea sortu du. Hala, erabili gabe dauden industriaguneak birmoldatu eta egoera txarrean dauden hiriko guneak pixkanaka hobetzeko helburua du. Auzolabean, komunitate horren sorrera zaildu duten arrazoien analisia egingo dute, eta baita inplikatutako norabanako eta elkarteen arteko harremanak definitu, etorkizunera begira.
Donostia 2016ko eta Conexiones improbableseko hainbat kidek osatu dute Auzolar laborategietako epaimahaia. Bi proposamen horiek hainbat irizpide kontutan harturik aukeratu dituzte: proiektuaren interes soziala, erronka Auzolab batean lantzeko aukera, proposamena aurkeztu duen taldearen kohesioa eta emaitzak garatzeko taldeak duen gaitasuna.

Iturria: irutxuloko hitza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina