2014(e)ko uztailaren 15(a), asteartea

AUZO SAREA: AUZO ELKARTEEN BERRIAK GAUR-EN


Donostiako Udalaren gaur.donostia.org webguneak atal berria du gaurtik: Auzo Sarea. Auzo elkarteen informazioa eskura izango dute erabiltzaileek atal horren bidez. Izan ere, auzo elkarteek bere webguneetan idatzitakoa, publikatu ahala, GAURen agertuko da, bere horretan.
Auzo elkarteen web orri sare oso aberatsa dago Donostian: Ulia, Parte Zaharra, Martutene, Loiola, Ibaeta, Amara, Aiete… Tresna berriari esker auzoetako informazioa zuzenean eta auzotarren hitzetan jasoko dute erabiltzaileek.

Herritarrei lekua eman

Auzo elkarteak eta beraien webguneak ezagutaraztearekin batera, herritarrei parte hartze zuzenagoa izateko aukera eskaini nahi die Auzo Sareak.Bozgorailu berria eskainiko die Auzo Sareak. Herritarrei bere lekua ematea da helburua.
 
Iturria: Donostia Gaur
 
 
Auzo sarea


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina